267. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Deialdi publikoa, 2023ko lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektuak eta jarduerak egiteko dirulaguntzena. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 728127.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/728127).

Alkatetzaren 2023ko azaroaren 15eko 595/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen dirulaguntzen deialdi publikoa, lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektuak eta jarduerak egiteko (gobernuz kanpoko elkarte, instituzio, fundazio eta/edo erakundeentzat), 2023ko aurrekontutik.

Lehena.–Onuradunak:

Dirulaguntzak eskatu ahalko dituzte deialdiaren 3. puntuan adierazitako baldintzak betetzen dituzten gobernuz kanpoko elkarteek, instituzioek, fundazioek edota erakundeek.

Bigarrena.–Xedea eta helburua:

Oinarri hauen xedea da arautzea Oltza Zendeako Udalak, deialdi publikoaren bidez eta bere aurrekontuaren mugen barnean, emanen dituen laguntzen izapideak eta baldintzak. Aipatu dirulaguntzak emanen zaizkie irabazi asmorik gabeko eta gobernuz kanpoko elkarte, fundazio edota erakundeetatik Nafarroan genero berdintasunarekin, osasunarekin, elkartasunarekin eta interes sozialarekin lotutako proiektuak egiten dituzten horiei.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/?x=qYQakz2*vXXahlku3hJZ3A

Laugarrena.–Zenbatekoa:

Laguntzetarako kuota, guztira, 6.000,00 euro izanen da.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:

Proiektuak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Oltza zendean, 2023ko azaroaren 20an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2316447