267. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 793 A lurzatian, etxebizitza kolektibo bat eraikitzeko. Hasierako onespena

2023ko azaroaren 30eko Alkatetzaren 256. Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen honako hiri-jarduketarako plan berezi hau:

Sustatzailea: Gestiones y Desarrollos Urbanos de Navarra SL.

Xedea: Etxebizitza kolektibo bat eraikitzea 2. poligonoko 793 A katastro-lurzatian.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Agiriaren testua egoitza elektronikoko iragarki-taulan kontsultatzen ahalko da, helbide honetan: https://murchante.sedelectronica.es/transparency/010015c6-0cf4-4ec3-962b-8a2f7c5d9cb3/.

Murchanten, 2023ko abenduaren 12an.–Alkatea, Macario Jarauta Simón.

Iragarkiaren kodea: L2317394