267. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Aldaketa, 2024ko ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena

Lesakako Udalak, 2023ko azaroaren 29an eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

1. Hasiera batez onestea aldaketa 2024. urterako ordenantza fiskaletan, espedientean ageri den moduan.

2. Erabaki hau jendaurrean ikusgai edukitzea hogeita hamar egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan ediktuak paratu ondotik, herritarrek nahiz bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten, eta erreklamazioak, eragozpenak edota oharrak aurkez ditzaten.

Halakorik ez badago, ordenantzen aldaketa behin betiko onetsita geldituko da.

Lesakan, 2023ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2317100