267. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

206/2023 EBAZPENA, azaroaren 17koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Tuterako udal mugartean goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita.

2023ko ekainaren 8an, bat etorriz Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean ezarritakoarekin eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoarekin (errege dekretu horren bidez arautu ziren energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta hornitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak), I-DE, Redes Eléctricas Inteligentes SAUk eskatu zituen honako instalazio honetarako aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena, bai eta onura publikoa duela zehazki deklaratzea ere:

–Eskatzailea: I-DE, Redes Eléctricas Inteligentes SAU.

–Espedientearen kodea: SAT11531 (Zk./Erref.: 2021-015 Hemag; Obra 100958941).

–Instalazioaren kokalekua: Tuterako udal mugartea.

–Helburua: hornidura elektrikoaren kalitatea hobetzea eta linearen 435. eta 436. euskarrien arteko baoan eroaleen eta lurraren arteko distantzia ez-arauzkoa zuzentzea.

–Ezaugarri teknikoak: "3109 L08 La Serna-Labradas 1" 66 kV-eko aireko linea elektrikoa berritzea 433. eta 438. euskarrien artean, jarduketa hauen bidez:

  • 501 metroko eroalea jartzea, 147-AL1/34-ST1A motakoa, 434. eta 436. euskarrien artean, eta bi euskarri horien artean dagoen LA-95 motako eroalea, 499 metroko tarte batean, eraistea.
  • 435. eta 436. hormigoizko euskarrien ordez 1 serieko sareta-euskarri berriak jartzea.
  • Eroaleak erregulatzea 433. eta 434. euskarrien arteko baoan eta 436. eta 438. euskarrien arteko baoan.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betetze aldera, I-DE, Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera jendaurrean izan zen hogeita hamar egun baliodunez, iragarki bat argitaratu baitzen 2023ko 136. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 29koan, eta Diario de Navarra egunkarian (2023ko ekainaren 30ekoan), eta dokumentazioa argitara eman baitzen Nafarroako Gobernu Irekiaren web fitxan. Informazioaren berri eman zitzaion, halaber, Tuterako Udalari, jendaurrean jar zezan iraupen bereko epean.

Ez da alegaziorik jaso.

Bestalde, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 131. artikuluetan xedatutakoa betetze aldera, proiektuaren separata igorri zitzaion Tuterako Udalari, hogeita hamar eguneko epean adieraz zezan ea eskatutako baimenaren alde edo aurka zegoen eta, hala bazegokion, bidezko baldintza teknikoak ezar zitzan.

Ez da txostenik jaso.

Adierazitakoarekin eta espedientean dagoen dokumentazioarekin bat, eta Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa) eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa betetzeko,

EBAZTEN DUT:

1. I-DE, Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aipatutako goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematea, aurkeztutako proiektua onestea eta hogeita lau hilabeteko epea ematea lanak egiteko.

2. Baimen hau emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.

3. Instalazioak aurkeztutako proiektuari jarraikiz egin beharko dira, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (ITC-RAT 01-23) onesten dituen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (ITC-LAT 01-09) onesten dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatuarekin.

4. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri obra-bukaerako ziurtagiria erantsi beharko zaio, teknikari fakultatibo eskudunak izenpetua, bai eta aplikatzekoa den araudian ezarritako gainerako dokumentazioa ere.

5. Proiektua onura publikokoa dela zehazki deklaratzea, bat etorrita Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin; hori horrela, enpresa eskatzailea onuraduna izanen da desjabetze-espedientean. Ebazpen honen eranskinean ageri da ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

6. Ebazpen hau Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

8. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE, Redes Eléctricas Inteligentes SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente kodea adierazi beharko da.

9. Ebazpen hau Tuterako Udalari jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ezertan galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2023ko azaroaren 17an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

ERANSKINA.–UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

KATASTROKO DATUAK

UKIPENAK

JABEA

UDALERRIA

POLIGONOA

LURZATIA

IZAERA

EUSKARRIAK

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA

Zk.

Okupazioa (m²)

Okupazioa (m²)

Tuterako Udalaren herri-lurrak

Tutera

43

124

Lehorreko alorra

435

436

9,69

200

Iragarkiaren kodea: F2316397