267. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

Aldaketa, Udalaren eraikin, lokal, instalazio, makina eta materialen erabilera arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Murillo el Frutoko Udalak, 2023ko irailaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa partziala egitea Murillo el Frutoko Udalaren eraikin, lokal, instalazio, makina eta materialen erabilera arautzen duen ordenantzan.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2023ko 215. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 17an.

Hasierako onespenaren iragarkia jendaurrean egon zen 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, herritarrek eta interes legitimoa zutenek espedientea aztertu, eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez zitzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen (TAFL) 325. eta 326. artikuluetan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Aipatutako epea erreklamazio, kexa edo oharrik gabe iraganik, aldaketa partzialaren hasierako onespenaren erabakia, jarraian osorik ematen baita, behin betikoa bilakatuko da, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluaren azken paragrafoari jarraituz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Murillo el Fruton, 2023ko abenduaren 11n.–Alkatea, Diego Palacios Bescos.

ALDAKETAK

Bat.–Paragrafo bat gehitu da 16. artikuluko lehen apartatuko b) letran:

"Udalerriko elkarteek ez dute erabilera-tarifa ordaindu beharko, baina 200 euroko fidantza sinbolikoa utzi beharko dute, zeina ez baita itzuliko ordenantza honetan ezarritako betebeharrak betetzen ez badira. Ordenantza honetan adierazitako betebeharrak ez badira betetzen eta utzitako fidantza ez bada nahikoa ez-betetzeari dagokion zenbatekoa ordaintzeko, elkarteak dagokion gainerakoa ordaindu beharko du".

Iragarkiaren kodea: L2317284