2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BUÑUEL
2023rako lan publikoaren eskaintza
Buñuelgo Udaleko Alkatetzaren 2023ko azaroaren 28ko 116. Ebazpenaren bidez, honako lan publikoaren eskaintza hau onetsi da 2023ko ekitaldirako:
Behin osoko bilkuran onetsirik Buñuelgo Udalaren 2023. ekitaldirako aurrekontuak eta plantilla organikoa.
Alkateari dagokio enplegu publikoaren eskaintza onestea, apirilaren 2ko Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.g) artikuluaren arabera, eta Tokiko Gobernu-batzarrari eskuordetzen du Alkatetzaren uztailaren 17ko 204/2023 Ebazpenaren bidez, aipatu legearen 21.g) eta 21.1 artikuluekin bat. Ekainaren 5eko 133/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoarekin bat (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua), urteko lan publikoaren eskaintza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da.
Horiek horrela,
ERABAKI DA:
Lehena.–Onestea Buñuelgo Udalaren lan publikoaren eskaintza 2023rako, xehetasun hauen arabera:
–Kirol eta kultur koordinatzailearen lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa eta C maila duena. Plantilla organikoan 09 zenbakia dauka, eta oposizio bidez betetzekoa da 2024. urtean.
Bigarrena.–Akordio hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Buñuelgo Udalaren egoitza elektronikoan eta ediktu-taulan.
Hirugarrena.–Haren berri ematea Udalbatzari hurrengo osoko bilkura arruntean.
Akordio honen aurka, amaiera ematen baitio administrazio bideari, errekurtso hauek aurkez daitezke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
Buñuelen, 2023ko abenduaren 12an.–Alkatea, Enrique Villafranca Uriel.
Iragarkiaren kodea: L2317375