267. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Foruzaingoko agente izateko hogeita hamazazpi lanpostu oposizio bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

Iván Azcona Vicuña jaunak eta Iñaki Armendáriz Gainza jaunak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren irailaren 30eko 230/2019 Epaiaren aurka jarritako 8179/2019 kasazio-errekurtsoaren barruan (180/2018 prozedura arruntari dagozkion autoak), Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salako Laugarren Atalaren 2022ko urtarrilaren 27ko 74/2022 Epaian xedatutakoa betetzeko asmoz, agindu zuen atzera eramatea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Foruzaingoko hogeita hamazazpi lanpostu oposizio bidez betetzeko hautapen prozesuaren jarduketak (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 20ko 754/2017 Ebazpenaren bidez onetsitako prozesua), hain zuzen, oposizioaldiko hirugarren proba egin aurre-aurreko unera arte, helburu honekin: kalifikazio organoa berriz bildu ondoren, eta profila eta baremazio eta zuzenketa irizpideak ezarri eta aditzera eman ondoren, proba hori berriz egitea eta kalifikatzea, eta hautapen prozesuari jarraipena ematea deialdian ezarritako tramite guztiak betez, harik eta prozesua bukatu arte, betiere izangaiak gai deklaratuz gero.

Horretan oinarrituta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 11ko 933/2022 Ebazpenaren bidez, aipatutako epaia bere horretan betetzeko agindu zen, eta jarduneko epaimahaia eratu eta proba psikoteknikoak egin ondoren, bi izangaiek gai kalifikazioa jaso zuten eta, beraz, oposizioaren lehenengo fasea gainditu zuten.

Hala ere, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 19ko 2220/2023 Ebazpenaren bidez, bukaera eman zitzaion Iñaki Armendáriz Gainza jaunaren praktiketako funtzionario gisako izendapenari eta Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako atxikipenari.

Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Foruzaingoko hogeita hamazazpi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betez (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 20ko 754/2017 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia, eta 2017ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, martxoaren 28koan), oposizioko kalifikazio epaimahaiak Iván Azkona Vicuña jaunaren aldeko izendapen proposamena aurkeztu du.

Iruñean, 2023ko abenduaren 20an.–Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, María Pilar Goñi Muro.

Iragarkiaren kodea: F2318357