1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
3986/2023 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez eteten baita Francisco Javier Maestre Bello jaunaren kontratazioa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari lanetan aritzeko egin behar zena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 8ko 2632E/2022 Ebazpenaren bidez, erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikarien zenbait lanpostu salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozedura onetsi zen. Prozedura horren barrenean, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 30eko 3659/2023 Ebazpenaren bidez, erabaki zen Francisco Javier Maestre Bello jauna lanaldi partzialeko lan-araubidean kontratatzea, eta plantilla organikoan 68398 zenbakia duen lanpostua esleitu zitzaion, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioari atxikita dagoena.
Ebazpen horren 4. puntuan ezarri zen kontratu hori 2023ko azaroaren 22an sinatu behar zela, ezinbesteko kasuetan izan ezik.
Ebazpena 2023ko azaroaren 17an jakinarazi zitzaion.
Francisco Javier Maestre Bello jauna aldi baterako ezintasun egoeran dago, eta, beraz, bidezkoa da erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari lanposturako kontratazioa etetea.
Aurrekoa kontuan hartuta, eta egoera hori ezinbesteko kausa eragozletzat jotzen denez, bidezkoa da kontratazioa etetea. Ondorioz, aldi baterako ezintasun egoera bukatu eta hurrengo egunean egin beharko da kontratazioa.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Etetea Francisco Javier Maestre Bello jaunaren kontratazioa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari lanetan aritzeko egin behar zena, izangai hori aldi baterako ezintasun egoeran dagoelako. Kontratazioa egoera hori bukatu eta hurrengo egunean egin beharko da.
2. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren Zuzendaritzara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal duela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.
Iruñean, 2023ko azaroaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2316923