267. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AZAGRA

Aldaketa, 2022ko lan publikoaren eskaintzan eta merezimendu-lehiaketaren deialdian

Alkatearen maiatzaren 4ko 244/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi zen Azagrako Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza, eta bertan sartu zen, besteak beste, administrari laguntzailearen lanpostu bat betetzea, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen esparruan.

Alkatearen 589/2022 Ebazpena, azaroaren 11koa, zeinaren bidez onetsi baitzen deialdi bat, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdia 2022ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ean.

Iruñeko Lan Arloko 3 zenbakiko Epaitegiaren 2023ko maiatzaren 16ko epaian (753/2022 prozedura arrunta), Yosune García Azcona langileak aurkeztutakoan, adierazten da Azagrako Udalarekin duen lan-harremana finkoa dela 2013ko azaroaren 5etik, eta Udala kondenatzen da demandatzailea aitortzera langile finko D mailako administrari laguntzaile gisa, erabaki honek berezkoak dituen legezko ondorioetarako.

Epai hori ez da errekurritu, eta, beraz, irmo bihurtu zen.

Alkatetzaren azaroaren 16ko 560/2023 Ebazpenaren bidez honako hau ebazten da:

Lehenengoa.–Aldatzea Alkatetzaren maiatzaren 4ko 244/2022 Dekretuaren bidez onetsitako lan publikoaren eskaintza, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagokiona (2022ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 12koa), D mailako administrari laguntzailearen lanpostua kentze aldera.

Bigarrena.–Aldatzea aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (2022ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 21ekoa), eta, horrenbestez, administrari laguntzailearen lanpostuari buruzko xedapenak ezabatzea.

Hirugarrena.–Interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ebazpen honen aurka, honako errekurtso hauek aurkez daitezke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Azagran, 2023ko azaroaren 16an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2316369