267. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

2022ko azaroaren 16an egindako osoko bilkuran, Udalbatzak ondoren zehazten diren ordenantzen aldaketari hasierako onarpena eman zien.

–Beteluko herri-lurren ustiapena arautzen duen ordenantza.

2022ko abenduaren 13ko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki-taulan argitaratu ondoren jendaurreko epea iraganik, ez da inolako erreklamazio, eragozpen edo oharrik egin.

Hori dela eta, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari so eginez, hasierako onarpena behin betiko izatera pasa da, aldatutako artikuluen argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eginen delarik.

Betelun, 2023ko azaroaren 29an.–Alkatea, Lorenzo Zubillaga Goicoechea.

ONARTUTAKO ALDAKETA

22. artikulua.

Honen harira Beteluko Udalak honako hau hartzen du kontuan:

–Zaldi buru bat 6,66 ardi bururen baliokide da.

–Behi buru bat 6,66 ardi bururen baliokide da.

–2 urte baino gazteago den behi buru bat 4 ardi edo ahuntz bururen baliokide da.

Honen arabera Udalak azienda klase bakoitzarendako hurrengo kanona ezarriko du:

–Zaldiak, behiak eta behorrak, 9 euro/urteko.

–Bi urte baino gutxiagoko txekorrak, 5,40/urteko.

–Ardiak, ahuntzak, 1,35 euro/urteko.

Iragarkiaren kodea: L2317059