267. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ

Herri-lurreko ondasunen aprobetxamenduak arautzen dituen Ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena

Aurizko Udalak, 2022ko abenduaren 19an egin bilkuran, Herri-lurreko ondasunen aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa onetsi zuen hasiera batean.

Erabakia 2023ko otsailaren 21eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 36 zenbakian, argitaratu ondoren, eta jendaurreko epean erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onartutzat jotzen da, eta aldaketaren testu osoa argitaratzen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Auritzen, 2023ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Jose Irigaray Gil.

ONARTUTAKO ALDAKETA

IX. kapitulua, arau-hausteak eta isunak. 70. eta 71. artikuluak.

70. artikuluan, gehitu h) apartatua:

h) Kanpoko azienda sartzea Aurizko Udalaren baimenik gabe.

71. artikulua.

h) apartatuan honako hau gehitzea:

Kanpoko azienda sartzea Aurizko Udalaren baimenik gabe. 150 euroko isuna.

Iragarkiaren kodea: L2317279