Iragarkia
267. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 28a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
2024ko prezio publikoak. Behin betiko onespena
Tafallako Udalak, 2024ko azaroaren 28an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen 1., 3. eta 8. ordenantza fiskalen eranskinak.
Hasierako onespena argitaratu zen 2023ko 211. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 10ean, eta iragan denez erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko 30 egun balioduneko epea inork halakorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik gelditu dira.
Ondotik, arau horien testu osoa argitaratzen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea bete beharrez.
Tafallan, 2023ko azaroaren 24an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
1. ARAU FISKALA, ZEINAREN BIDEZ PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN BAITIRA UDALAREN MUSIKA ESKOLAKO IRAKASGAIETAN IZENA EMATEKO ETA MUSIKA TRESNAK ALOKATZEKO
Oinarria
1. artikulua. Arau honen xede den prezio publikoa ezarri da honako hauen babesean: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikulua eta hurrengoak.
Sortzapena
2. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da parte hartzeko izena ematen denean irakasgai bakoitzean, eta eskatzen denean musika tresna alokatzea. Parte-hartzaileek ordaindu beharko dute.
Kudeaketako eta diru-bilketako arauak
3. artikulua. Musika eskolan izena emateak berarekin ekarriko du inskripzio eskubideen tarifaren sortzapena (matrikula), bai eta beste tarifa batena ere, irakasgaien matrikulengatik, ikasturtearen iraupen osorako.
4. artikulua. Udal bulegoetan eginen da prezio publikoen diru-bilketa.
5. artikulua. Matrikularen prezioa deuseztatuko da bakar-bakarrik baldin musika eskolak uzten badu bertan behera irakasgaia.
6. artikulua. Ikasturtea hasi ondoren izena emanez gero, matrikula osorik ordainduko da eta irakasgaiak hilabete naturaleko, barnean dela izena ematea gertatzen den hilabetea.
7. artikulua. Matrikula zabalduz gero, izena emateko eskubideak osorik ordaindu beharko dira eta irakasgaiak hilabete naturaleko, barnean dela izena ematea gertatzen den hilabetea. Halakorik gertatzen bada, ez da kobratuko jatorrizko irakasgaiaren tarifa matrikularen zabaltzea gertatzen den hilabetearen hasieratik.
8. artikulua. Baldin ikasturtea hasia dela (Nafarroako Gobernuak argitaratuko du noiz hasiko den ikasturtea) ikasleak musika eskola uzten badu, irakasgaien arabera ikasturte osorako ezarritako tarifak likidatuko dira, hura noiznahi ere utzita; salbuespena da bajaren eskaera urte horretako urriaren 1a baino lehen aurkeztea eta beste ikasle batek plaza betetzea; orduan, lehenak matrikularen zenbatekoa bakarrik ordaindu beharko baitu.
Ikasle batek baja ematen badu adierazitako epetik kanpo, baina ikasturtea hasi aurretik (Nafarroako Gobernuak argitaratuko du noiz hasiko den ikasturtea), matrikularen zenbatekoa bakarrik ordaindu beharko du.
9. artikulua. Irakasgaien tarifak 6 hilabetetan zatikatuko dira, denak zenbateko berekoak izanik, eta likidatu, berriz, ikastaroaren lehenbiziko 6 hilabeteetan. Aipatu likidazioak hilabete bakoitzeko lehenbiziko hamabostaldian eginen dira.
Tarifen aplikazioa
10. artikulua. Arau honetan agertzen diren murrizketak eskuratu nahi dituzten eskatzaileek nahitaez aurkeztu beharko dute familia ugariaren txartela edo familia gurasobakarrarena.
11. artikulua. Aurreko ikasturtean ohorezko matrikula eskuratu duten ikasleek eskubidea izanen dute izena emateari (matrikula) dagokion eskubideen tarifa doan izateko.
12. artikulua. Irakasgaiak baliokidetzen badira eta ikasleak ez badu klaseetara joan behar, ez da irakasgaien araberako hileko tarifarik kobratuko, eta bakar-bakarrik ordaindu beharko da izena emateko eskubideen tarifa (matrikula).
13. artikulua. Aurreko ikasturteetatik musika eskolari oraindik ordaindu gabeko prezio publikoak dituztenak ezin izanen dira matrikulatu. Baldin ikasle batek hiru hileko kuota ordaindu gabe baditu, Udalak baja ematen ahal dio musika eskolan.
ERANSKINA, 1. ARAU FISKALARENA: 1. ARAU FISKALAREN BIDEZ ARAUTZEN DIRA TAFALLAKO UDALAREN MUSIKA ESKOLAKO IRAKASGAIETAN IZENA EMATEKO PREZIO PUBLIKOAK
2023/2024 ikasturteko tarifak
Tafallako Udalaren musika eskolako ikasleek ikasturte osorako ordaindu beharreko tarifak.
1.–Ikasle ofizialak (Hastapena; 1., 2. eta 3. zikloak).
Irakasgai guztiak dira nahitaezkoak:
IZEN EMATEKO TARIFA | MUSIKA TRESNA | MUSIKA-HIZKUNTZA | MUSIKA TRESNEN | GUZTIRA | (*) MUSIKA | |
76,35 euro | Hastapena | - | 172,50 euro | - | 172,50 | - |
76,35 euro | 1. zikloa | 241,50 euro | 172,50 euro | - | 414,00 | 313,85 |
76,35 euro | 2. zikloa | 275,95 euro | 172,50 euro | 172,50 euro | 620,95 | 358,80 |
76,35 euro | 3. zikloa | 310,55 euro | 172,50 euro | 172,50 euro | 655,55 | 403,70 |
(*) Musika Eskolako zuzendaritzak onartu ondoren, eta salbuespenez, 1., 2. eta 3. zikloetan musika tresnen espezialitatea bakarrik ikasten duten ikasleei musika tresnarako tasa %30 igoko zaie.
2.–Ikasle ofizialak (4. eta 5. zikloak).
Irakasgaiak aukerakoak dira.
2.1. 1. tarifa: taula honetan musika tresnaz gain taldeko edozein klase ere (prestakuntza, multzoa, taldea) aukeratzen duten ikasleen tarifak agertzen dira:
IZEN EMATEKO TARIFA | MUSIKA TRESNA | MUSIKA PRESTAKUNTZA | MUSIKA TRESNEN MULTZOA /MUSIKA TRESNEN TALDEA /AHOTS TALDEA | |
76,35 euro | 4. zikloa | 379,45 euro | 172,50 euro | 138,65 euro |
76,35 euro | 5. zikloa | 417,65 euro | 172,50 euro | 138,65 euro |
2.2. 2. tarifa: taula honetan bakarrik espezialitate bat ikasten duten ikasleen tarifak agertzen dira:
IZEN EMATEKO TARIFA | MUSIKA TRESNA (+ %30) | MUSIKA PRESTAKUNTZA (%20) | MUSIKA TRESNEN MULTZOA /MUSIKA TRESNEN TALDEA /AHOTS TALDEA (%20) | |
76,35 euro | 4. zikloa | 493,30 euro | 207,00 euro | 166,40 euro |
76,35 euro | 5. zikloa | 542,95 euro | 207,00 euro | 166,40 euro |
3.–Helduen tarifak:
IZEN EMATEKO TARIFA | ||
76,35 euro | Musika tresna (35' ziklo guztietan) | 360,90 euro |
76,35 euro | Musika-hizkuntza | 206,90 euro |
76,35 euro | Lagun egiteko gitarra | 206,90 euro |
4.–Musika tresnen alokairua:
Musika tresna (ikasturtea) | 86,30 euro |
Musika tresna (uda) | 28,80 euro |
5.–Abesbatza:
IZEN EMATEKO TARIFA | |
Ikasle berriendako prezio publikoa | 76,35 euro |
6.–Prestakuntza ikastaroa, graduz pasatzeko.
Prezio publikoa, graduz pasatzeko prestakuntza ikastaroan, baldin eskolan ikasle berriak badira: 206,95 euro
7.–Familia ugarientzako deskontuak.
Familia ugariek legeak aurreikusitako deskontu hauek izanen dituzte:
–Kategoria orokorra, %50, irakasgai bakoitzagatik.
–Kategoria berezia, %100, irakasgai bakoitzagatik.
Guraso bakarreko familiek deskontu hauek izanen dituzte:
–%50 irakasgai bakoitzagatik.
Hiru kasuetako edozeinetan, tarifaren zenbatekoa ordaindu beharko da izena emateko eskubideengatik (matrikula) eta musika tresnak alokatzeagatik, halakorik baldin bada.
3. ARAU FISKALA, UDALAREN ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUAREN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA
Hitzaurrea
Etxeko Laguntza Zerbitzuak Nafarroako gizarte zerbitzuen eskualde oinarrizko guztietan ezarri ziren Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoak arautzen dituen urtarrilaren 16ko 11/1987 Foru Dekretuan babespean. Programa berariazkoak dira, beren buruaz baliatzeko zailtasuna duten pertsonak beren etxeetan gelditzea bilatzen dutenak eta horretara bideratuak, horretarako etxe, norbanako eta gizarte arloko prestazio multzoa.
Mendekotasun organikoa dutenez, Etxeko Laguntza Zerbitzu bakoitzak bere udal araudia du, ordenantza bat, gehienetan. Hala ere, nahiz eta zerbitzu bera izan, eta, hortaz, printzipio, eduki eta prestazio antzekoak izan arren, bakoitzak bere udalerriko araudia du. Egoera horren ondorioz, errealitate ezberdinak sortu dira zerbitzuaren prestazioan, bizilekuaren arabera, eta horrek nahasmena eragin du herritarren ikuspegian.
Egoera hori hobetu nahirik, 2004ko ekitaldiaren amaieran, lan batzorde bat eratu zen eta hartan parte hartu zuten Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak eta Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak, Oinarrizko Osasun Laguntzako Atalaren bidez, toki entitateen eta oinarrizko gizarte zerbitzuetako profesionalen eskariari erantzunez.
Asmoa izan da guztiendako araudi bera ezartzea Etxeko Laguntza Zerbitzuen esku-hartzearen alderdi funtsezkoen gainean eta, horrela, Nafarroan zerbitzu horiek homogeneizatzeko aurrerapausoak ematea. Landutako gaien artean, aipatzekoak dira zerbitzu eskaintza oinarrizkoaren definizioa, tarifa sistema bat prestatzea eta denendako tresna bera ezartzea balorazioak egiteko.
Horren emaitza da ordenantza eredu hau, toki entitateen eskura jartzen dena. Gizarte zerbitzu oinarrizkoetako profesionalen ekarpen teknikoak bereganatu ditu eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko Batzorde Betearazleak onetsi du. Tafallako zerbitzura egokitu da, batez ere jatekoen banaketari dagokionez.
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 29. artikuluan xedatutakoarekin bat ezarri da ordenantza hau.
2. artikulua. Etxeko Laguntza Zerbitzuaren (ELZ) definizioa.
ELZ udal zerbitzua da, xede dituena ohiko ingurunean oinarrizko premiak betetzeko mugak dauzkaten herritar guztiak, eta eskaintzen ditu banakako hainbat zerbitzu, izan daitezkeenak aldi baterakoak nahiz iraunkorrak, egoera bakoitzaren arabera, eta bilatzen du pertsona ahalik eta hobekien integratzea bere ingurunean, haren autonomia funtzionala handitzea eta bizi kalitatea hobetzea.
3. artikulua. Etxeko Laguntza Zerbitzuaren (ELZ) esku-hartzearen oinarri diren printzipioak.
Gizarte zerbitzuei buruzko martxoaren 30eko 15/2006 Foru Legean bildutako printzipio orokorrak garatzen dituzte. Hona zein diren:
Gizarte zerbitzuen sistemak printzipio hauen arabera jokatuko du:
a) Unibertsaltasuna: Botere publikoek bermatuko dute gizarte zerbitzuez baliatzeko biztanle guztiek duten eskubidea, bat etorriz berdintasunaren, ekitatearen eta birbanaketaren zuzentasun irizpideekin. Halere, baldintza bereziak ezarri ahalko dira, zenbait zerbitzu zehatzez baliatzeko bete beharko direnak.
b) Erantzukizun publikoa: Botere publikoek bermatu beharko dute gizarte zerbitzuen eskuragarritasuna, horretarako arautuz eta jarriz sistemaren funtzionamendurako eta koordinaziorako beharrezkoak diren giza baliabideak eta bitarteko tekniko eta finantzarioak.
c) Berdintasuna: Nafarroako Gobernuak bermatu beharko du Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan gutxieneko prestazio homogeneoak egotea.
d) Solidaritatea: Botere publikoen jarduketek jo beharko dute populazioaren kohesio sozialari mesede egitera, eta bultzatuko dute pertsonen arteko desberdintasunak errespetatzea eta onartzea, bizikidetza harmoniatsua izan dadin.
e) Hurbiltasuna eta deszentralizazioa: gizarte zerbitzuak pertsonengandik ahalik eta hurbilen eman beharko dira, kontuan harturik haien izaera eta ezaugarriak.
f) Herritarren partaidetza: botere publikoek pertsonek, taldeek eta entitateek sistemaren funtzionamenduan parte har dezaten sustatu eta bermatu beharko dute.
g) Laguntza pertsonalizatua eta integrala: gizarte zerbitzuen sistemak erantzun integrala eman beharko die behar sozialei, laguntza pertsonalizatua emanez behar horiek ezagutzeko.
h) Prebentzioa: Gizarte zerbitzuen sistemak bere jarduketak eta zerbitzuak bideratuko ditu premia sozialeko egoerak gertatzeko arriskua saihestera, batez ere.
i) Normalizazioa: Gizarte zerbitzuen lehentasuna izanen da pertsonak beren ingurune sozial, familiar eta pertsonalean atxikitzea, eta bermatzea komunitatearen bizitzan parte hartzen dutela, ahal delarik.
j) Norbere autonomia sustatzea: Gizarte zerbitzuen sistema lagungarria izanen da pertsonek behar den gaitasuna beregana dezaten norberaren bizimoduari buruzko erabaki pertsonalak hartzeko eta lehentasunak hautatzeko, eta parte hartu eta molda daitezen alor guztietan (gizartean, politikan, ekonomian, lanean, kulturan nahiz hezkuntzan).
k) Planifikazioa eta ebaluazioa: Botere publikoek ordenan planifikatu beharko dituzte gizarte zerbitzuen esparruan jarraitu beharreko jomugak, estrategiak, politikak eta jarraibideak, bai eta arazo sozialen eta haiek eragiten dituzten arrazoien berri izateko erabili behar diren bideak eta ekintzak ere, aldizkako ebaluazioaren arabera egoki diren aldaketak ezarriz.
l) Administrazioen arteko koordinazioa eta lankidetza: Botere publikoek ziurtatu beharko dute gizarte zerbitzuen sistemaren berdintasuna, eta ahal den efizientzia eta eraginkortasun handienez funtzionatzen duela, horretarako haien arteko eta ekimen pribatuarekiko koordinazio eta lankidetza bideak bultzatuz.
m) Kalitatea: Nafarroako Gobernuak bermatuko du gutxieneko kalitate estandarrak izatea gizarte zerbitzuen sisteman, eta estandar horiek hobetzea sustatuko du.
n) Boluntarioen lanaren sustapena: Botere publikoek herritarren elkartasunezko lankidetza sustatuko dute gizarte zerbitzuen esparruan, boluntarioen elkarteen parte-hartzearen bitartez, baldin eta haien eginkizunek behar diren profesionalen zerbitzuak ordezten ez badituzte.
4. artikulua. ELZ programaren ezaugarriak.
ELZ honelako zerbitzua da:
–Balioaniztuna, bere gain hartzen baitu erantzuna ematea autonomia pertsonala falta duten pertsona edo familia taldeen premia sorta zabalari.
–Normalizatzailea, inguruneko baliabideak erabiltzen baititu premiak betetzeko.
–Etxekoa, erabiltzailearen etxean egiten baita batez ere.
–Integrala, osotasunean heltzen baitie bizikidetza unitateen beharrei.
–Prebentiboa, ahalegina egiten baitu eragozteko edo murrizteko gaitasun pertsonalek okerrera egitea eta sostenguak eta gizarte harremanak galtzea, baita inor beharrik gabe zentro batera eramatea ere, salbu eta zentroan bizi kalitate hobea bermatzen bada.
–Osagarria, bateratu baitaiteke oinarrizko beste laguntza batzuekin, helburuak betetzeko.
–Akuilatzailea eta pizgarria, lagunduko duena erabiltzailearen beharrak betetzen haren gaitasunak indartuz, bere aldaketaren eragile eginez eta familiaren partaidetza bultzatuz.
–Teknikoa, esku hartzeko oinarritzat hartzen dituena teknikoki planifikatutako eta egindako jarduerak, behar bezala kualifikatutako profesionalek planifikatu eta egin ere, gainbegiraturik.
–Pertsonalizatua, erabiltzaile bakoitzak behar baititu bere beharretara egokitutako programa eta jarraipena, baliabide egokienak konbinaturik.
–Oinarritzat hartzen duena errespetatzea laguntza hartzen dutenen eta zaintzaileen hobespenak.
5. artikulua. Helburuak.
Etxeko Laguntza Programak honako helburu hauek ditu:
–Laguntza ematea, pertsonek beren ohiko ingurunean iraun dezaten ahalik eta denbora gehienean eta ahalik eta bizi kalitate handienarekin, prebenituz eta saihestuz zentro batean sartzea beharrik gabe eta, hala, ingurunetik deserrotzea. Horretarako, alternatiba egokia ematea.
–Lortzea pertsonaren eta familiaren trebetasun, gaitasun eta abilezien optimizazioa, zeinek ahalbidetuko baitute ahalik eta autonomia handiena izatea, ohitura osasungarriak bultzatzea eta norberaren segurtasuna eta autoestimua handitzea.
–Ohiko bizilekuan eskaintzea prestazio multzo bat, erraztuko eta lagunduko duena eguneroko bizitzako jarduera guztiak egitea, modu integralean.
–Jarduketak koordinatzea parte hartzen duten profesionalen sarearekin, batez ere osasun eta gizarte sarearekin, baliabide egokiak erabiliz eta aplikatuz, esku-hartzea eraginkorragoa eta efizienteagoa izan dadin.
–Hobetzea oreka pertsonala, familiarena eta ingurunearena, horretarako sendotuz familia, auzo eta adiskidetasun loturak, bultzatuz eta indartuz lankidetza handiagoa izatea sostengu sare naturalek, bereziki familiarenak, behar bezalako sostenguak emanik zaintzaileei.
–Laguntza ematea pertsonaren nahiz familiaren krisi koiunturaletan, non kaltetzen diren autonomia pertsonala edo soziala.
–Bultzatzea zerbitzuaren hartzaileen gizarte harremanak eta jarduerak, haien komunitate ingurunean, prebenitzeko isolatze eta bakardade arazoak.
–Bultzatzea eta bideratzea komunitateko boluntarioen bidezko sostengu soziala, indargarri gisa, zerbitzuaren hartzaileei lagun egiteko.
6. artikulua. ELZren erabiltzaileak.
ELZren erabiltzaileak izaten ahalko dira pertsona edo bizikidetzako familia-unitate guztiak, baldin erroldaturik badaude egoki den Gizarte Zerbitzuen oinarrizko eskualdeko udalerrietariko batean, baldin badute bizi autonomoa egiteko mugarik eta, ondorioz, ezin badituzte beren kabuz bete premia pertsonala eta sozialak, eta, hortaz, laguntza behar badute ohiko bizilekuan jarraitu ahal izateko.
Erabiltzaile izateko, hauexek dute lehentasuna:
–Autonomia pertsonaleko zailtasunak dituzten zaharrek.
–Desgaitasuna dutenek, baldin horrek larriki eragiten badio autonomia pertsonalari.
–Familia-unitateek, baldin beren baitan badituzte adingabeak edo beren buruaz baliatzeko zailtasuna duten kideak, eta beren etxean ez badute ematerik behar dituzten zaintza eta arreta eguneroko bizitzako oinarrizko jardueretarako, edo, gizarte, ekonomia edo kultura aldetik, haien egoerak komenigarri egiten badu etxeko laguntza, bermatze aldera haien garapen normal eta orekatsua.
Premia maila bera izanik, lehentasuna izanen dute kargaren eskala progresiboan prezio publikoaren %100 baino gutxiago ordaindu behar dutenek.
7. artikulua. ELZn parte hartzen duten profesionalak.
Honako profesional hauek osatuko dute etxeko laguntza zerbitzuko lantalde oinarrizkoa:
–Gizarte-langilea: eskaria jasotzea dagokio eta, orobat, haren ardura dira kasuaren azterketa eta balorazioa, komeni den esku-hartze programa diseinatzea eta proiektua gainbegiratu, segitu eta ebaluatzea.
–Familia-langilea: horrenak dira erabiltzaileari berari eta haren etxeari dagozkion egitekoak, baita hura laguntzea ere ohiturak eta gaitasunak sortzen eta mantentzen; horrez gain, aldian behin balorazioa eta txostena egin beharko du bere esku-hartze jarraituaren ondorioz egoerak duen bilakaerari buruz.
Aipatutako lanetatik kanpo geldituko dira osasun arlokoak baizik ez diren prestazio guztiak, baldin espezializazioa behar badute eta osasun arloko baliabideen eskumenari badagozkio.
–Administrariak: eginen dituzte zerbitzuaren ondoriozko administrazio eta antolaketa lanak.
Prestazioak hala behar duenean, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko beste profesional batzuek esku hartzen ahalko dute, hala nola honako hauek:
–Hezitzailea: arduratzen da heziketa lanak egiteaz erabiltzailearekin, haren familiarekin eta inguruarekin, eta, hala, laguntzen du eskuratzen gaitasunak eta trebeziak, on egiten diotenak bizikidetzako gunearen familia-autonomiari.
–Psikologoa: esku hartu behar du sostengu psikosoziala behar duten egoeretan, baita begiraleei sostengu eta aholku emateko jardueretan eta zerbitzuko langileen prestakuntza etengabean ere.
–Beste profesional batzuk: eragile soziokulturalak, enplegu teknikariak, berdintasun teknikariak...
8. artikulua. Zerbitzua eskuratzeko irizpideak: mendekotasuna baloratzeko tresnak.
Etxeko laguntza zerbitzua nork erabiltzen ahalko duen baloratzean, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak honako hauek hartuko ditu kontuan:
–Onuradun izan daitezkeenek zenbaterainoko beregaintasun funtzionala duten eguneroko bizitzako oinarrizko jarduketak eta tresna bidezkoak egiteko.
–Sare naturalaren eta bereziki familiaren sostengua ote duten.
–Onuradun izan daitekeenaren egoera soziofamiliarra
Horretarako, erabiliko dira egungo araudiari jarraikiz indarrean dauden balorazio eskalak.
9. artikulua. Zerbitzuen zorroa.
Etxeko laguntzaren prestazioaren barrenean, honelako jardueretako bat edo guztiak sartzen dira:
a) Etxeko lanetan sostengua emateko jarduketak. Honako hauek hartuko dira etxeko lanetan sostengu emateko jarduketatzat:
–Erabiltzailearen elikadurarekin ikusteko dutenak, hala nola:
- Elikagaiak erostea.
- Etxean janariak prestatzen laguntzea.
- Etxez etxeko janari zerbitzua.
–Erabiltzailearen arroparekin ikusteko dutenak, hala nola:
- Etxean nahiz etxetik kanpo arropa garbitzen laguntzea.
- Arropa berrikustea eta zaintzea.
- Arropa antolatzea.
- Arropa lisatzea, etxean nahiz etxetik kanpo.
- Arropa erostea.
–Bizilekuaren mantentze-lanekin zerikusia dutenak, hala nola:
- Etxea garbitzea.
- Konponketa txikiak.
- Etxearen egoera orokorra gainbegiratzea, etxeko istripuak saihesteko.
b) Sostengu pertsonaleko jarduketak. Honako hauek hartuko dira eguneroko oinarrizko zereginetan sostengu pertsonala emateko jarduketatzat:
–Norberaren garbitasuna eta higienea: gainbegiratzea, eguneroko garbiketa, bainua.
–Janzten eta jaten laguntzea.
–Erabiltzailearen elikadura kontrolatzea.
–Osasun tratamenduaren segimendua egitea, oinarrizko osasun-laguntzako taldeekin koordinaturik.
–Etxe barreneko mugikortasunerako sostengua.
–Aisialdiko jarduketak bizilekuaren barnean.
c) Sostengu psikosozialeko jarduketak. Honako hauek hartuko dira laguntza psikosozialeko jarduketatzat:
–Autoestimua sendotzea eta bultzatzea.
–Balio positiboak indartzea, familiaren dinamikan agertzen diren egoera guztiak gainditzeko.
–Sostengua ematea, bakartasun eta isolamendu sentimenduen aurrean.
–Antolaketa ekonomikoan eta familiarrean orientazioa ematea.
–Sostengua ematea familiaren higienearen plangintzan.
–Prestakuntza ematea bizikidetza-ohituretan, familian eta ingurukoekin.
–Sostengua ematea gizarteratzeko eta sozializatzeko.
d) Arlo soziokomunitarioan sostengua emateko jarduerak. Honako hauek dira sostengu soziokomunitarioko jarduketak:
–Lagun egitea etxetik kanpo, kudeaketa pertsonaletan laguntzeko.
–Kultura, aisialdi edo denbora libreko jardueretan lagun egitea.
–Boluntarioen esku-hartzea erraztea eta bultzatzea, etxean lagun egiteko.
e) Familiari sostengua emateko jarduketak. Hona hemen familiari sostengua emateko jarduketak:
–Zaintzaileendako prestakuntza eta aholkularitza.
–Zainketen gaineko berariazko prestakuntza.
–Sostengu teknikoa eta gainbegiratzea.
f) Etxean sostengu teknikoa emateko jarduketak. Etxeko Laguntza Zerbitzuaren bitartez argibideak eta orientazioa ematen da honako hauen gainean:
–Behar den sostengu teknikoko materiala eskuratzea, errazteko etxean zainketak ematea (mailegu sistema, prestazio ekonomikoen kudeaketa etab.).
–Etxeko sostengurako baliabide osagarriak, beste erakunde batzuen ardurapekoak, hala nola larrialdietarako telefono zerbitzua, etxeko laguntzarako dirulaguntzak, eguneko zentroak etab.
–Etxebizitza egokitzeko baliabideak.
Etxeko laguntza zerbitzuaren zenbaterainokoa, mendekotasunaren arabera:
–III. maila. Mendekotasun handia: 46-70 ordu hilean.
–II. maila. Mendekotasun larria: 21-45 ordu hilean.
–I. maila. Mendekotasun moderatua: 20 ordu hilean, gehienez ere.
10. artikulua. Prezio publikoa. Tarifen sistema.
Honako hauek dira finantzaketari aplikatu beharreko irizpideak eta printzipioak:
–Zerbitzu unitatearen definizioa, janarirako: erabiltzailearen etxera janaria eramatea izanen da zerbitzu unitatea.
–Zerbitzu unitatearen definizioa, gainerako zerbitzuetarako: Zerbitzu unitatea neurtzen da kontuan hartuz ordenantzan eskainitako edozein zerbitzu emateko zenbat denbora ematen den etxean; gehienez ere bi ordu izanen da egun bakoitzean. Erabiltzaileari dagozkion arrazoiak direla medio, ezin bada zerbitzua egiazki egin, egindakotzat joko da eta, hortaz, zergapeko egintza sortuko da baita prezioa kobratuko ere.
–Familia-unitatearen definizioa: Prezio publikoa kalkulatzeko, erabiliko da PFEZan definitzen den familia-unitatea (pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga):
- Osatzen dutena legez bereizirik ez dauden ezkontideek eta, halakorik bada, adingabeko seme-alabek (salbu gurasoen baimena izanda beraiekin bizi ez direnak); unitate horretan sartzen dira, halaber, judizialki ezgaituta eta guraso-ahal luzatu edo birgaituaren mende dauden adin nagusiko seme-alabak.
- Osatzen dutena berariazko legeen araberako bikote egonkor bateko kideek eta, halakorik bada, adingabeko seme-alabek (salbu gurasoen baimena izanda beraiekin bizi ez direnak); unitate horretan sartzen dira, halaber, judizialki ezgaituta eta guraso-ahal luzatu edo birgaituaren mende dauden adin nagusiko seme-alabak.
- Legezko banantzearen kasuetan edo, ezkontza-loturarik edo bikote egonkorrik ez dagoenean, osatzen dutena aitak edo amak eta batarekin edo bestearekin bizi diren seme-alaba guztiek, baldin aurreko apartatuan aipatzen diren baldintzak betetzen badituzte.
–Ahalmen ekonomikoa zehaztea:
- Errenta: Urteko diru-sarrerak zenbatesteko irizpideak:
Urteko diru-sarrerak = Egiazko diru-sarrerak + Ahalezko diru-sarrerak
Egiazko diru-sarrerak: laneko errentengatik, kapital higigarriaren nahiz higiezinaren etekinengatik, lanbide jardueren etekinengatik eta abarrengatik eskuratutako diru-sarrera egiazkoak baloratuko dira atal honetan.
Ahalezko diru-sarrerak: ondasun eta eskubideen zenbatespenaren bidezko diru-sarrerak, aitzineko atalean baloratu ez direnak, baloratuko dira atal honetan.
Hauen etekinen zenbatespena:
Hiri-lurreko ondasunak: ohiko bizitegiak ez diren etxebizitzetarako PFEZaren arauen irizpide bera erabiliz eginen da, hau da, %1,30 aplikatuz hiri-lurraren katastroko balioaren gainean, ohiko etxebizitzari dagokionaren kenketa aldez aurretik egin ondotik.
Landa-lurreko ondasunak: aprobetxamendu zuzenaren modalitatean herri-lurretako lote arrunt bakoitzagatik ordaindu beharreko kanonaren etekina parekatuz aterako da, eta horretarako landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren katastroko balioari %2,30 aplikatuko zaio.
- Gastu kengarriak: Kuotan desgrabazioa izateko oinarria eratzen dutenak, ondoko arrazoiak direla eta: pertsonalak, etxebizitza alokairuan hartu edo erostea, eta mendekotasunagatik emandako laguntzaren ingurukoak (eguneko zentroak, garraioa, etxeko lanak egitea eta bestelakoak).
- Hileko per capita errenta garbia: Honela kalkulatuko da: aurreko kontzeptuak batu, eta zatitu familia-unitatea osatzen duten kideen kopuruaz eta 12 hilabetez.
Erabiltzailea PFEZaren aitorpena egitera behartua ez dagoenean, aurreko ekitaldian izandako diru-sarreren arabera zehaztuko da ahalmen ekonomikoa.
–Janariaren kostuaren oinarrizko unitatea zehaztea:
Janariaren kostua izanen da enpresa esleipen-hartzaileak Tafallako udalari janari bakoitzeko fakturatzen dion kostu egiazkoa (BEZa barne).
–Gainerako zerbitzuen kostuaren oinarrizko unitatea zehaztea:
Zerbitzuaren kostu guztiak egozteko eta benetan emandako laguntzaren guztizko kostuaren balioa kalkulatzeko, ordu bakoitzeko, metodo hau erabiliko da:
Urtero zehaztuko da kostu zentro bat, eta horri egotziko zaizkio zerbitzuaren zuzeneko eta zeharkako kostu guztiak: Lanaldi osoko familia-langile baten kostua eta gizarte-langilearen eta administrari laguntzailearen kostuaren %15, azken bi profesional horiek ere zuzenean parte hartzen baitute programaren kudeaketan.
Eginen da guztirako kostua zati lanaldi osoko familia-langile batek etxeko laguntzarako egiten ahal dituen orduen kopurua (lanaldi horren %80); horrela aterako da laguntza orduaren kostua.
–Janariaren tarifaren oinarrizko unitatea zehaztea:
Tarifaren oinarrizko unitatea da janaria erabiltzailearen etxera eramatearen kostu egiazkoa.
Prezio publikoa edo tarifa izanen da janariaren benetako kostuaren %100.
–Gainerako zerbitzuen tarifaren oinarrizko unitatea zehaztea:
Etxean zerbitzua ematen benetan iragandako ordua da tarifaren oinarrizko unitatea. Erabiltzaileari dagozkion arrazoiak direla medio, ezin bada zerbitzua egiazki egin, egindakotzat joko da hala ere.
Laguntza orduaren kostuaren %50 izanen da prezio publikoa edo tarifa.
–Janariaren prezio publikoa kargatzeko gero eta gehiagorako eskala:
Karga-eskala egotziko zaio familia-unitatearen per capita errenta garbiari, eta oinarrituko da errenta horrek urteko OAEAParekiko gordetzen duen proportzioan (ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa):
ERRENTA MAILAREN TARTEAK | TARIFAREN ESKALA JANARI BAKOITZEKO |
PCEG (Per Capita Errenta Garbia) < OAEAP | Janari bakoitzaren prezio publikoaren 0,20 |
OAEAP < PCEG > OAEAParen %105 | Janari bakoitzaren prezio publikoaren 0,40 |
%105 OAEAP < PCEG > %120 OAEAP | Janari bakoitzaren prezio publikoaren 0,50 |
%120 OAEAP < PCEG > %135 OAEAP | Janari bakoitzaren prezio publikoaren 0,70 |
%135 OAEAP < PCEG > %150 OAEAP | Janari bakoitzaren prezio publikoa |
%150 OAEAP < PCEG > %165 OAEAP | Janari bakoitzaren prezio publikoaren 1,10 |
%165 OAEAP < PCEG > %180 OAEAP | Janari bakoitzaren prezio publikoaren 1,20 |
%180 OAEAP < PCEG > %195 OAEAP | Janari bakoitzaren prezio publikoaren 1,30 |
PCEG > OAEAParen %195 | Janari bakoitzaren prezio publikoaren 1,40 |
–Gainerako zerbitzuen prezio publikoa kargatzeko gero eta gehiagorako eskala:
Karga-eskala egotziko zaio familia-unitatearen per capita errenta garbiari, eta oinarrituko da errenta horrek urteko OAEAParekiko gordetzen duen proportzioan (ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa):
ERRENTA MAILAREN TARTEAK | TARIFEN ESKALA (Zerbitzu ordua) |
PCEG (per capita errenta garbia) < KGP (kontribuziorik gabeko pentsioa) | Prezio publikoaren 0,05 |
KGP < PCEG >OAEAP | Prezio publikoaren 0,10 |
OAEAP < PCEG > OAEAParen %105 | Prezio publikoaren 0,15 |
%105 OAEAP < PCEG > %120 OAEAP | Prezio publikoaren 0,20 |
%120 OAEAP < PCEG > %135 OAEAP | Prezio publikoaren 0,30 |
%135 OAEAP < PCEG > %150 OAEAP | Prezio publikoaren 0,40 |
%150 OAEAP < PCEG > %165 OAEAP | Prezio publikoaren 0,47 (*) |
%165 OAEAP < PCEG > %180 OAEAP | Prezio publikoaren 0,55 (*) |
%180 OAEAP < PCEG > %195 OAEAP | Prezio publikoaren 0,62 (*) |
%195 OAEAP < PCEG > %210 OAEAP | Prezio publikoaren 0,69 (*) |
%210 OAEAP < PCEG > %225 OAEAP | Prezio publikoaren 0,77 (*) |
PCEG > %225 OAEAP | Prezio publikoaren 0,84 (*) |
(*) Tarte horietan dauden balizko erabiltzaileei laguntza emanen zaie OGZn erabili gabeko baliabideak daudenean bakarrik, non ez dauden erabiltzaile horiek Mendekotasunari buruzko Legean ezarritako mendekotasun mailetan sailkatuta.
11. artikulua. Esku-hartzeko protokolo teknikoa.
Esku hartzeko protokolo teknikoak jasotzen ditu ondotik adierazten diren urratsak, eta haien edukia 1. eranskinean azaltzen da:
–Eskaera hartzea eta aurkeztea.
–Kasua aztertzea.
–Egoera diagnostikatzea.
–Banakako Arreta Proposamena. Esku-hartzearen diseinua.
–Alderdien arteko konpromisoak formalizatzea.
–Esku-hartzearen hasiera.
–Jarraipena eta ebaluazio jarraitua.
12. artikulua. Kudeaketa arauak: etxeko laguntza zerbitzua emateko administrazio prozedura.
a) Prozeduraren abiatzea:
ELZ emateko prozedura abia daiteke ofizioz edo interesdun baten eskariz:
–Ofizioz. Prozedura ofizioz abiatuko da organo eskudunak hala erabakita, dela organoaren beraren ekimenez, dela goiko agintarien agindu baten ondorioz, beste organo batzuek eskaera arrazoitua eginik.
Ofizioz abiatutako prozeduretan, epea kontatzeko, hasiera eguna izanen da ofiziozko prozedura abiarazten duen ebazpenarena.
Betiere, prozedurak bat eginen du Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 68.etik 72.era bitarteko artikuluetan ezarritakoarekin.
–Alderdi batek eskaturik. Alderdi batek eskaturik abiatuz gero, eskabideekin batera aurkeztu beharko da agiri honen 2. eranskinean aipatutako dokumentazio administratiboa gutxienez, eta behar bezala bete beharko da eskabidea.
Aipatutako dokumentazioa gorabehera, espedientea izapidetzen den bitartean, eskatzen ahal dira egokitzat jotzen diren agiri osagarriak, aurkeztutako eskabidearen inguruan.
Eskabideak aurkeztuko dira zerbitzuaren titularra den entitatearen Erregistro Orokorrean, horrek galarazi gabe 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitakoa (lege horrek hizpide ditu Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea); eskabidea aipatutako erregistroan sartzen denetik kontatuko da prozedura izapidetzeko epea.
b) Izapidetzea: eskabideak ez badauzka exijitzen diren datu eta agiri guztiak, interesdunari eskatuko zaio akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eransteko, hamar eguneko epean, eta adieraziko zaio hala egin ezean ulertuko dela eskaeran atzera egin duela, eta artxibatu eginen dela beste izapiderik gabe.
Udalaren ELZko teknikari arduradunek, ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, txosten-proposamen bat prestatuko dute, azalduko duena interesa duen bizikidetza-unitatearen premia, eta zehaztuko duena eskatzen den prestazioaren edukia, maiztasuna eta egokitasuna.
Proposamena dagokion organoari igorriko zaio, onets edo ezets dezan. Fase honetan sortuko da ELZren eskaria ebazteko agiri-proposamena.
c) Ebazpena: zerbitzua baiesteaz edo ezesteaz Udalean ebazpena emateko eskumena duen organoa Udaleko alkatea da, edo Mankomunitateko edo udalen arteko Batasuneko burua, non ez den eskumen hori beste norbaiten esku utzi.
Ebazpena aldekoa edo kontrakoa izan daiteke. Kontrakoa izanez gero, espedientea artxibatuz burutuko da izapidea; aldiz, ebazpena aldekoa bada, zerbitzuaren altaren edo hasieraren eguna erabakiko da, baldin eta ordurik badago baliagarri laguntza emateko. Ordurik ez dagoenean baliagarri, kasua itxarote-zerrendara pasatuko da.
Ematen den ebazpena interesdunari jakinaraziko zaio, gehienez ere hamar eguneko epean, eta hartan jasoko da zerbitzua baietsi edo ezetsi zaion, edo itxarote-zerrendan sartu den harik eta zerbitzua ematea posible den arte, eta, orobat, ebazpenaren kontra zer errekurtso diren bidezko.
Ebazpenak alderdi hauek aipatuko ditu, besteak beste:
1.–Zerbitzua ukatzen edo ematen den.
2.–Zerbitzua zer baldintzatan ematen den, eta gutxienez ere hauek:
–Banakako laguntza programa:
- Egin beharreko lanak/jarduketak.
- Laguntzaren iraupena.
- Laguntzaren ordutegia.
- Astean laguntza emateko egunak.
–Zerbitzuaren prezio publikoa, onuradunak ordaindu beharrekoa.
3.–Onuradunarendako ezarritako beste betebehar edo baldintza batzuk.
4.–Ebazpena dela-eta aurkez daitezkeen administrazio-errekurtsoak.
Interesdunak eskaturik abiatutako prozeduretan, berariazko ebazpenik ez izateak ondorio positiboak sorraraziko ditu eta, beraz, baietsitzat hartzen ahalko da.
Aurreko puntuak aipatzen duen ebazpenaz gain, prozedurari bukaera emanen dio atzera egiteak, uko egiteak eta espedientea iraungitzat deklaratzeak, bai eta, gerora sortutako arrazoiengatik, prozedurak segitzeko ezintasun materiala gertatzeak ere.
d) Jakinarazpena:
Zerbitzua baietsita, onuradunari edo haren legezko ordezkariari jakinaraziko zaio. Jakinarazpen hori izanen da zerbitzuan alta emateko aginduaren pareko; bertan zehaztuko da zer prestazio mota emanen dioten, zenbat orduz eta zer tarifa dagokion. Era berean, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuari eta dagokion profesionalari jakinaraziko zaie.
e) Iraungipena eta etena:
Azkentzea: honako egoera hauengatik gertatuko da:
1.–Interesdunak hala nahi izateagatik edo uko egiteagatik.
2.–Zerbitzua behar diren baldintzak bete gabe eskuratzeagatik, edo une batetik aitzina ez betetzeagatik.
3.–Ezarritako betebeharrak ez betetzeagatik.
4.–Bertze udalerri batera bizitzera joateagatik, zahar etxe batean sartzeagatik edo hiltzeagatik.
5.–Ezustean gertatutako arrazoiengatik zerbitzu ematen jarraitzeko ezintasunagatik.
6.–Hiru hilabete baino gehiagotan zerbitzua etenda edukitzeagatik.
7.–Egoera hobetzeagatik edo ELZren esku-hartzea ekarri zuten arrazoiak gainditzeagatik.
ELZtik irteteko, OGZko gizarte-langileak agiri bat sinatu beharko du; delako agirian, erabiltzaileari dagozkion datuak eta irteteko arrazoiak agertuko dira, baita zerbitzutik gelditzeko eguna ere.
Behar den organoak zerbitzuan baja emateko ebazpena emanen du, adierazirik arrazoia eta ebazpenak ondorioak izanen dituen eguna.
Bajaren arrazoiak bigarren eta hirugarren kasuak badira, ebazpena eman aurretik entzunaldia emanen zaio interesdunari.
Etetea: zerbitzua aldi baterako emateari uztea izanen da ondorioa.
Gehienez ere 3 hilabete iraunen du.
Lehen hilabetean dagokion tarifa kobratuko da.
Zerbitzua interesdunek eskaturik abiaraziko da berriz. Hilabete baino etenaldi laburragoetan, laguntza berehala berrezarriko da. Etenaldia hilabete baino luzeagoa baldin bada, eskaria zuzenean sartuko da itxarote-zerrendan.
f) Ebaluazioa, jarraipena eta berrikuspenak:
–Jarraipena eta balorazioa:
Behin zerbitzua hasita, ELZren ardura duen lantalde teknikoak kasuaren jarraipena eginen du, eta hura dagokion espedientean jasoko da.
Familia-unitatearen datu ekonomikoak urtero eta ofizioz eguneratuko dira. Behin esleituta, ikusten bada emandako datuak okerrak direla, zuzendu eginen dira.
–Berrikuspena:
Behin zerbitzua baietsita, aldatzen ahalko dira bai prestazioaren edukia bai esleitutako denbora, erabiltzailearen egoera aldatu baldin bada hasierako baiespena eman zenetik.
Interesdunak eskaturik gertatzen ahalko dira aldaketak. Horretarako, eskabidea aurkeztu behar du, berak sinatua edo, bestela, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko profesionalak proposatu beharko du, ikusirik baiespena ekarri zuen egoeran gertatu diren gorabeherak.
Zerbitzu egiteko ezarritako ordutegiak ere berrikusten ahalko dira. Halakoetan, dagokion toki-erakundeak behar diren aldaketak egiteko eskubidea gordeko du beretako, egokitzeko erabiltzailearen egoerari eta aldi bakoitzean dagoen eskariari.
Nolanahi dela ere, aldaketa tramitatzeko, dagokion balorazio teknikoa egin beharko da.
g) Prozedura berezia.
Premia larriei erantzuteko, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak proposamen arrazoitua eginez gero, berehala abiatuko da etxeko laguntza zerbitzua, horrek galarazi gabe geroago izapidetzea, ezarritako prozedurari jarraikiz.
13. artikulua. Erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.
a) Eskubideak: Etxeko laguntza-zerbitzuaren erabiltzaileek honako eskubide hauek izanen dituzte:
–Banakako Esku-hartze Planaren berri izatea.
–Laguntza modu egokian jasotzea, ebazpenean zehazten den eduki eta iraupenarekin.
–Aukerako beste baliabide batzuk egokiagoak badira, haietara bideratuak izatea.
–Laguntzaren araubidean gertatzen diren aldaketen berri garaiz izatea.
–Zerbitzua hartzean edozein gorabehera izanez gero, kexa aurkeztuz erreklamatzea.
b) Betebeharrak: etxeko laguntza-zerbitzuaren erabiltzaileek honako betebehar hauek izanen dituzte:
–Behar den informazio guztia ematea, ezagutzeko prestazioaren beharra ekartzen duten inguruabar pertsonalak, familiarrak eta sozialak.
–Jarrera egokia eta laguntzazkoa agertzea, prestazioa gauzatzeko.
–Ez eskatzea banakako arreta programatik kanpoko lan edo jarduerarik.
–Zerbitzuko langileak tratatzea haien duintasunari zor zaion begiruneaz.
–Prestazioaren kostuan parte hartzea, beren ahalbide ekonomikoaren arabera, dagokion ordaina pagatuz, hala behar badu, baita zerbitzua ematerik ez dagoenean ere erabiltzaileari egozteko moduko arrazoiak tarteko.
–Egoera pertsonal, familiar, sozial edo ekonomikoan gertatzen zaien edozein aldaketaren berri ematea, baldin badakar etxeko laguntza-zerbitzua aldatzea, etetea edo azkentzea.
1. ERANSKINA.–ESKU-HARTZE TEKNIKOAREN PROTOKOLOA
Honako hauek behar ditu ELZren esku-hartzea zehazteko beharrezkoa den esku-hartze profesionalaren prozesuak:
a) Eskaerari harrera egitea eta aurkeztea:
Profesionalaren eta eskatzailearen arteko lehen harremana da; aukera ematen du hastapenean adierazitako eskariari harrera egiteko, premien lehen balorazioa egiteko, lehen erantzuna emateko eta erreferentziazko harreman profesionala sortzeko.
Zer eskatzen den, eskaria nork aurkezten duen eta zerbitzua norentzat eskatzen den, horien guztien berri izanen du profesionalak.
Une horretan, baliabidearen berri ematen da, eta horrek laguntzen du izan daitezkeen espektatibak argitzen; orobat, argibideak eta aholku ematen dira etxeko laguntzarako izan daitezkeen beste baliabide batzuez edo eskariari lehen erantzuna ematen ahal lioketen bestelakoez.
Baliabide honen aplikazioaren komenigarritasuna baloratuta, eskabide eredua emanen zaio eskatzaileari. Hartan zehazten da ekarri behar duen dokumentazioa.
b) Kasuaren azterketa: balorazio tresnak erabiliz, beste baliabide batzuekin koordinatuz (osasuna, hezkuntza), etxean bisitak eginez eta erabiltzailearekin eta sostengu sare informalarekin solastatuz, baita onuradunak ekartzen duen dokumentazioaren bidez ere, informazioa biltzen da honako hauen gainean: bizikidetza-unitatearen egoera soziosanitarioa, eta zer baliabide dituzten egoerari aurre egiteko pertsonak, familiak eta sostengu sare informaleko beste batzuek (auzoak, komunitatea).
c) Egoeraren diagnosia, honako hauek zehazteko:
–Erabiltzailearen premia zein den.
–Erabiltzaileak bere kasa asetzen ahal dituen premiak.
–Zer premia betetzen ahal dituen haren laguntzan parte hartzen duen sostengu-sare informalak (familia, auzoak, boluntarioak...).
–Zer premia gelditzen diren bete gabe erabiltzailea etxean atxikitzeko, eta horietarik zenbat har litzakeen ELZk bere gain eta horretarako zer beste baliabide behar liratekeen.
d) Banakako laguntzaren proposamena edo esku-hartzearen diseinua, honako hauek zehazteko:
–Esku-hartzearen helburuak.
–Egin beharreko lanak/jarduketak.
–Laguntzaren maiztasuna.
–Esku hartu behar duten profesionalak.
–Laguntzaren ordutegia.
–Laguntzaren iraupena.
–Alderdien konpromisoak.
–Koordinazio premiak, bai barnean, segimendu jarraitua egiteko, bai kanpoan, koordinazioa egin behar den zerbitzuekin, eta horretarako erabili behar den sistema.
–Erabiltzaileen ekarpen ekonomikoaren kalkulua.
e) ELZk erabiltzaileei eta familiari ematen dien laguntzaren planteamendua, eta konpromisoak formalizatzea egin beharreko lanen gainean eta tarteko diren guztien dedikazio denboraren gainean.
f) Esku-hartzearen hasiera: familia-langilearen esku-hartzearekin abiatzen da, zuzeneko laguntza emanez programatuaren aplikazioaren bitartez, eta malgutasun eta egokitasun maila handia izanik erabiltzailearen egoeraren bilakaerari dagokionez. Lehenbizian, funtsezkoa da baloratzea ea hasierako laguntza egokia den, baita bestelako sostengurik behar ote duen ere, eta aski ote diren laguntzarako ematen den denbora nahiz esku hartze planean ezarritako jarduketak. ELZaren laguntzaren hasieran, prestazioaren lehen egunean, gizarte-langilea eta familia-langilea izango dira hartzailearen etxean, alderdi guztiek sina dezaten konpromisoen kontratua.
g) Segimendua eta ebaluazio jarraitua: Segimenduan, atzematen ahal dira banakakoarendako proiektuan aldaketak egitea dakarten egoerak. Baldin funtsezko aldaketarik izan bada (esaterako familia-unitateko kideen aldaketa, edo hobekuntza bat autonomian edo gizarte eta familiaren sostenguan, sostengu ekonomikoan etab.) kasua berriz baloratuko da. Aldaketak beste baloraziorik ez badakar, hala nola ordutegiaren aldaketa, langileena etab., banakoarendako proiektuan aplikatuko da.
Itxaron zerrendan daudenen egoerak gehienez ere urtebetean berrikusiko dira.
Espedienteari ondoko agiriak gehituko zaizkio:
–Gizarte egoerari buruzko txostena.
–Mendekotasuna baloratzeko tresna.
–Zerbitzua abiatzeko proposamena.
–Banakako laguntzarako proiekturako proposamena.
–Zerbitzuaren baldintzen gaineko dokumentua.
–Parteen konpromisoen agiria, halakorik baldin badago.
Eskaria eta balorazio profesionala erregistratuko dira behar diren euskarri dokumentaletan (espedientea) eta informatikoetan (SIUSS).
2. ERANSKINA.–ELZ ESKATZEKO AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK
ELZ hartzeko eskaria dagokion toki entitatearen erregistroan aurkeztuko da, horretarako ereduan, eta horri ondotik ematen den dokumentazioa gehituko zaio, familia-unitatearen kide guztiei buruzkoa (9. puntuan ezarritakoari jarraikiz):
–NANaren fotokopia.
–Norbanakoaren osasun txartelaren fotokopia.
–Osasun txostena eta, hala behar bada, onuradun izan daitezkeenen Minusbaliotasunaren Onarpen Agiria, frogatzen duena haren osasun egoera eta bere buruaz baliatzeko gaitasunaren maila.
–Erroldatze eta bizikidetza ziurtagiria.
–Azken ekitaldi fiskaleko PFEZaren aitorpenaren fotokopia. Egin ez badu, PFEZaren aitorpen negatiboa, Ogasun Departamentuak emana, eta horrekin batean aurreko ekitaldiko diru-sarreren gordekinak (nominak, pentsio eta/edo bestelako prestazioak hartu direlako ziurtagiria, kapital higigarri eta higiezinaren etekinak...), edo, halakorik ez bada, dagozkien diru-sarreren zinpeko aitorpena.
–Ziurtagiriak, behar bezala frogatuak, 9. puntuan jasotzen diren gastu kengarrienak, honako hauetatik heldu direnak:
- Etxebizitzaren alokairua edo erosketa.
- Familia-unitateko kideen mendekotasunaren ondoriozko laguntza: eguneko zentroa, garraioa, etxeko lanak egitea, bestelakoak...
Bizikidetza unitatearen egoera nolakoa den, beste agiri batzuk aurkezteko errekerimendua egiten ahalko da, baldin behar badira eskaeraren gaineko ebazpena emateko.
Entitatearen esku dagoen dokumentazioa ez da aurkeztu beharko, ez eta hark zuzenean eskuratzen ahal duena ere.
8. ARAU FISKALA, ZEINAREN BIDEZ PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN BAITIRA UDALAREN 0-3 URTEKOENDAKO HAUR ESKOLAKO ZAINKETA ETA EGONALDI ZERBITZUAK EMATEKO
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da jarraikiz 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalean ezarritakoari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.
Ordaintzeko betebeharra
2. artikulua. Udalaren 0-3 urtekoendako haur eskolako zerbitzuez baliatzen diren adingabekoen gurasoak, tutoreak edota legezko ordezkariak daude prezio publikoa ordaintzera behartuak.
Kudeaketako eta diru-bilketako arauak
3.1. artikulua. Hilabete osoetan eta aitzinetik ordaindu beharko da prezio publikoa, eta Udalaren 0-3 urtekoendako Haur Eskolan onartua izateko nahitaezko baldintza izanen da ordainagiria erakustea.
3.2. artikulua. Udalaren 0-3 urtekoendako haur eskolako zerbitzuaz baliatzen diren haurren gurasoek, tutoreek edo legezko ordezkariek beren diru-sarreren eta ondarearen gaineko zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute, eta horrekin batera ziurtagiri guztiak, besteak beste, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eta ondarearen gaineko zergaren aitorpenak, ikasturtea hasi aitzineko urtekoak.
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena egiteko obligaziorik ez dutenentzat, honako hau aurkeztu beharko da:
–Nafarroako Gobernuaren ziurtagiria, adierazten duena ez dela aurkeztu pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena.
–Nafarroako Gobernuan aurkeztutako agiria, adierazten duena ezen pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena ez aurkezteko arrazoia dela zerga horren subjektu pasibo izateko adina diru-sarrerarik ez izatea.
Tarifen aplikazioa
4.1. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak zehaztuko dira arau honen eranskinean ezarritakoaren arabera.
4.2. artikulua. Haur Hezkuntzako ikastetxean bi seme-alaba dituzten familiek %50eko beherapena izanen dute bigarren haurragatik dagokien tarifan. Tarifa hori eskolaldiari dagokion tarifa txikienaren parekoa izanen da, gutxienez.
4.3. artikulua. Haur Hezkuntzako ikastetxean 3 seme-alaba edo gehiago dituzten familiek %50eko beherapena izanen dute bigarren haurraren tarifan, eta eskolaldiari dagokion tarifarik txikiena hirugarren eta hurrengo seme-alabengatik.
4.4. artikulua. Ordenantza honi dagokionez, urteko per capita errentatzat hartuko da zatiketa honetatik ateratzen den zenbatekoa: pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren azken aitorpeneko familia unitatearen zerga-oinarria zati matrikula egiten denean familiak dituen kide guztiak. Kasu guztietan, aitaren eta amaren aitorpenak hartuko dira aintzat, salbu bereizi nahiz dibortziatzeko epaia dagoenean edo legezko neurriak daudenean ezkontzaz kanpoko seme-alabarendako. Kasu horietan haurraren zaintza eta ardura duen gurasoaren aitorpena hartuko da aintzat, eta haren zerga-oinarriari epaian ezarritako urteko diru kopurua erantsiko zaio.
4.5. artikulua. Tarifak matrikula egiten denean ezarriko dira, eta aurtengo ikasturtean ezin izanen dira aldatu.
4.6. artikulua. Matrikula egiteak, borondatezko baja eskatzen den kasuetan izan ezik, ikastetxera joatera eta ikasturtean hamaika hilabeteko ordaintzera behartzen du (irailetik uztailera, biak barne). Matrikula ikasturtea hasita dela egiten bada, haurra ikastetxean hasten den unetik aurrera ordainduko dira tarifak.
Matrikularen kuota 0 euro izanen da.
4.7. artikulua. Errentaren azkeneko aitorpena edo 5. artikuluko bigarren paragrafoan zehaztutako diru-sarreren frogagiriak aurkezten ez dituztenei, edo horiei aski irizten ez bazaie, Udalaren 0-3 urtekoendako Haur Eskolako gehieneko kuota aplikatuko zaie.
ERANSKINA, 8. ARAU FISKALARENA, ZEINAREN BIDEZ PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN BAITIRA UDALAREN 0-3 URTEKOEN HAUR ESKOLAKO ZAINKETA ETA EGONALDI ZERBITZUAK EMATEKO
2023-2024 ikasturtea (arautua apirilaren 19ko 35/2023 FORU AGINDUAren bidez, Hezkuntzako kontseilariak eman baitzuen, zeinaren bidez ezartzen baita zer tarifa aplikatuko zaizkien familiei 2023-2024 ikasturtean Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, ikastetxe horiek finantzatuak daudenean Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez).
Martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren bidez, ezarri ziren Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautu eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak. Bertan ezartzen denari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuaren eta toki erakunde interesdunen arteko hitzarmenen bidez sortuko dira haur eskolak, eta hitzarmen horietan ezarriko da, hala denean, finantzaketa araubidea.
Hezkuntza Departamentuak parte hartzen du udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako ikastetxeen kudeaketaren finantzaketan, eta horretarako, lankidetza-hitzarmenak sinatzen ditu.
Abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduaren 4.4 artikuluak ezartzen duenaren arabera, Hezkuntza Departamentuaren dirulaguntza, oro har, honenbestekoa izanen da: aplikatzekoa den urteko modulua ken toki erakundeak egin beharreko ekarpena eta ken familiek, eskolatze-tarifengatik, egin behar duten ekarpena (familien tarifa arautzen duen aginduak ezartzen duenaren arabera).
Hezkuntza Departamentuak urtero finkatzen ditu familiek ordaindu beharreko tarifak, Hezkuntza Departamentuarekin lankidetza-hitzarmenen bidez finantzatutako Haur Hezkuntzako ikastetxe guztietan duten parte-hartze kuota bateratzeko asmoz.
2022ko abuztuaren 1ean, Hezkuntza Departamentuak bere gain hartu du orain arte Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak kudeatu dituen 0 eta 3 urte bitarteko haurren zazpi zentroen kudeaketa. Erakunde autonomo hori atxikita dago Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuari, eta, beraz, Hezkuntza Departamentuari dagokio bere titulartasuneko zentroetako familiei aplikatu beharreko tarifak ezartzea.
Horrenbestez, bidezkoa da foru agindu bat onestea ezartzeko zer tarifa aplikatuko zaien familiei 2023-2024 ikasturtean Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatutako udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan eta Hezkuntza Departamentuaren mendeko haur eskoletan.
Haur Eskolen Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena egin dio ezartzeari zer tarifa aplikatuko zaizkien familiei 2023-2024 ikasturtean Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, ikastetxe horiek finantzatuak daudenean Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez, eta Hezkuntza Departamentuaren mendeko haur eskoletan.
Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Ezartzea zer tarifa aplikatuko zaizkien familiei 2023-2024 ikasturtean Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, ikastetxe horiek finantzatuak daudenean Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez, eta Hezkuntza Departamentuaren mendeko haur eskoletan, bat etorriz foru agindu honen eranskinean ezarritako oinarriekin.
2. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Foru agindu honen aurka toki entitate interesdunek aukera dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan (aipatutako lege horrek Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen du).
4. Gainerako interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute foru agindu honen aurka, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
5. Foru agindu hau eta bere eranskina igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuari, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari eta Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atalari, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2022ko irailaren 19an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.
ERANSKINA.–OINARRIAK, EZARTZEN DITUZTENAK FAMILIEK ORDAINDU BEHARREKO TARIFAK, 2023-2024 IKASTURTEAN, HEZKUNTZA DEPARTAMENTUAREKIN EGINDAKO HITZARMENEN BIDEZ FINANTZATUETAKO HAUR HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOKO UDAL IKASTETXEETAN ETA HEZKUNTZA DEPARTAMENTUAREN MENDEKO HAUR ESKOLETAN ESKOLATZEKO
Lehenbizikoa.–Tarifak ordaintzea.
Tarifak familiaren diru-sarreren eta aukeratutako ordutegi-modalitatearen arabera ordainduko dira, betiere Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ikastetxe horretarako onartua baldin badu. Familia bakoitzari aplikatu beharreko tarifa kalkulatzeko, eranskin honen bosgarren oinarrian agertzen direnen artean dagokion taula hartuko da erreferentzia gisa. Betiere, hileko gehieneko tarifak honako hauek izanen dira:
HILEKO GEHIENEKO TARIFAK | ||
Eskolatzea | Ordutegi osoko unitateak | 163 euro |
Jantokia | 95 euro | |
Bigarrena.–Familia-unitatearen kontzeptua.
1. Honako hau izanen da familia-unitatearen kontzeptua: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. artikuluan araututakoa:
"71. artikulua. Familia-unitatearen kontzeptua.
1.–Zerga honetarako, honako hauek dira familia-unitateak:
a) Legez bereizirik ez dauden ezkontideek eta, izanez gero, adingabeko seme-alabek osatua (gurasoen baimena izanda beraiekin bizi ez direnak salbu); unitate horretan sartzen dira, halaber, kuradoretzaren mende dauden adin nagusiko seme-alabak.
b) Berariazko legeen araberako bikote egonkor bateko kideek eta, izanez gero, adingabeko seme-alabek osatua (gurasoen baimena izanda beraiekin bizi ez direnak salbu); unitate horretan sartzen dira, halaber, kuradoretzaren mende dauden adin nagusiko seme-alabak.
c) Legezko banantzeetan, edo ezkontzaren bidezko loturarik nahiz bikote egonkorrik ez dagoenean, aitak edo amak eta batarekin nahiz bestearekin bizi diren seme-alaba guztiek osatzen dutena, aurreko apartatuetan aipatzen diren baldintzak betetzen badituzte.
a), b) eta c) letretan aurreikusitakoaren ondorioetarako, tutoretza edo harrera bitartez subjektu pasiboarekin lotura duten pertsonak seme-alabekin parekatuko dira aplikatzekoa den legeria zibilean ezarritako moduan. Ondorengoekin parekatuko dira epailearen aginduz subjektu pasiboaren zaintza eta babesaren pean dauden pertsonak, lehengo kasuetan ez daudenak.
2.–Inor ere ezingo da aldi berean bi familia unitatetako kide izan.
3.–Familia-unitateko kideen kopurua urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoerari begiratuz zehaztuko da, familia-unitateko kideren bat urtean zehar hil bada salbu; izan ere, kasu horretan gainerako kideek baterako aitorpena aukera dezakete, hildakoaren errentak ere sartuta.
Aukera hori ez da bidezkoa ezkontideetako bat hil eta, urtea bukatu baino lehen, alarguna berriro ezkontzen bada".
2. Aplikatu beharreko tarifa kalkulatzeko, familia-unitateko kidetzat hartuko dira, halaber, 2023ko urtarrilaren 1etik matrikularen haur eskolan ikasturtea hasten den egunera arte jaiotako haurrak.
3. Aplikatu beharreko tarifa kalkulatzeko, %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duen seme edo alaba bakoitza bitan zenbatuko da familia-unitateko kideen kopurua zehazteko.
4. Harreran dauden adingabeen kasuan, harrerako familiari aplikatuko zaio aurreko puntuetan xedatu dena.
5. Inguruabar guztiak behar bezala justifikatu beharko dira erakunde ofizialek emandako agirien bidez.
6. Aplikatu beharreko tarifa kalkulatzeko, familia-unitateko kidetzat hartuko dira bakarrik halakotzat akreditatuta daudenak matrikula egiten denean.
7. Matrikula egin eta gero, ez dira kontuan hartuko familia-unitateko kideen kopuruan izaten diren aldaketak, ikasturtea hasten den egunera arte gertatzen diren salbuespen hauekin: jaiotza, heriotza, adopzioa, harrera, ezgaitze judiziala, familia ugaria edo guraso bakarreko familiaren akreditazioa edo gurasobakartasun-egoeraren akreditazioa. Edozein kasutan, egoera berria behar bezala frogatu beharko da.
8. Haur bati baja eman ondoan berriro matrikulatzen bada ikasturte berean, familia-unitatearen kide kopurua izanen da lehendabiziko matrikula egitean akreditatu zena.
Hirugarrena.–Familia-unitatearen eta per capita errentaren urteko errenta kalkulatzea.
1. Familia-unitatearen errenta gisa hartuko da honako hauen batura: batetik, PFEZaren aitorpena aurkeztu behar duten familia-unitateko kide konputagarri guztien errenta-aitorpenean agertzen diren likidazio-oinarri guztiak (550. laukitxoa) eta, bestetik, PFEZaren ondorioetarako salbuetsitzat jotzen diren gainerako errenta eskuratuak (529. laukitxoa).
2. Per capita errenta lortuko da familia-unitatearen errenta eta familia-unitateko kideen kopurua zatituz, zeina zehaztuko baita eranskin honen bigarren oinarrian xedatutakoaren arabera.
3. Pertsona fisikoen errentaren gaineko 2022ko zergaren aitorpena aurkeztuta justifikatuko dira familia-unitatearen diru-sarrerak. Aitorpena egitera behartuta ez badaude, hori frogatzen duen dokumentazio ofiziala aurkeztu beharko da, bai eta bestelako errentak edo diru-sarrerak jasotzen direla frogatzen duena ere, edo, azken buruan, horien gaineko zinpeko aitorpena eta/edo ikastetxearen titularra den toki erakundeak familiaren 2022ko diru-sarrerak zehazteko beharrezkotzat jotzen dituen agiriak.
4. Interesdunek berek aurkezten ahal dute dokumentazioa, edo kasuan kasuko entitate titularrari baimena ematen ahal diote administrazio publikoen esku dauden beharrezko datuak biltzeko. Baimen hori eskabide baten bitartez eman beharko da, dokumentazioa aurkezteko ezartzen den epearen barrenean, eta adierazi beharko da agiria noiz eta zein organotan aurkeztu zen.
5. Ezartzen den epearen barrenean 2022ko errenta aitorpena edo diru-sarreren frogagiriak aurkezten ez dituztenei aplikatuko zaie, ikasturte osoan, matrikulatutako ordutegi motari dagokion kuota altuena.
6. 2023an diru-sarrerak nabarmenki murrizten direnean errenta jasotzen zuen familia-unitateko kideren bat hil delako, horren berri ematen ahalko da ikasturtea hasi baino lehenago, hala dela frogatzen duten agiriak erantsita betiere. Egun horretatik aurrera gertatzen diren aldaketak ez dira kontuan hartuko 2023-2024 ikasturteko tarifa kalkulatzeko.
Laugarrena.–Kuotaren salbuespena.
1. Kuota ordaintzetik salbuestea baloratuko da haurra arrisku sozialeko edo psikosozialeko faktoreen mende dagoenean eta garapenean atzerapena duenean, egoera ekonomikoaren eta familiarraren arabera. Nolanahi ere, salbuespen hori onartzeko, dagokion udalaren gizarte zerbitzuetako taldearen aldeko txostena beharko da, eta, orobat, Eskubide Sozialetako Departamentuko Arreta Goiztiarreko Zerbitzuarena edo NHBBZko Arreta Goiztiarreko Taldearena.
2. Salbuespen-eskaera dagokion udalaren gizarte zerbitzuek edo Arreta Goiztiarreko Zerbitzuak proposatu eta Hezkuntza Departamentuari igorriko diote, eta hark onartu edo ukatu eginen du, aurkeztutako txostenen arabera. Bidezkotzat joz gero, justifikazio zehatzagoa eska dezake igorritako proposamenari buruz.
3. Haurra udal titulartasuneko haur eskola batera joaten bada, dagokion udalak eta Hezkuntza Departamentuak hartuko dute beren gain tarifa. Udalak ordainduko du jantokiari dagokion tarifa, eta Hezkuntza Departamentuak, eskolari dagokiona.
4. Haurra Hezkuntza Departamentuaren mendeko haur eskola batera joaten bada, departamentu horrek bere gain hartuko du tarifa osoa.
5. Ikasturtean zehar herri batetik bestera aldatzen bada haurraren bizilekua, udalerri berriko haur eskolan ere mantenduko da kuotaren salbuespena.
6. Kuota ordaintzeaz salbuetsita dagoen haur baten matrikula bere udalerrikoa ez den haur eskola batean egiten bada han haur eskolarik ez dagoelako edo haur eskolan ikaspostu hutsik ez dagoelako, Hezkuntza Departamentuak bere gain hartuko du jantokiari dagokion ordainketa.
7. Baldin eta, Hezkuntza Departamentuak (NHBBZ) eskatuta, hezkuntza-premia bereziak dituzten haurren matrikula bere udalerrikoa ez den haur eskola batean egiten bada, Hezkuntza Departamentuak bere gain hartuko du eskolatzearen eta jantokiaren ordainketa, kuota ordaintzetik salbuetsita egonez gero.
Bosgarrena.–Murriztapenak.
1. Oro har, lehenbiziko oinarrian ezarritako tarifak per capita errentaren arabera murriztuko dira. Honako taula hauetan jaso dira ordaindu beharreko tarifak:
a) Ohiko familien kasuan:
PER CAPITA ERRENTAREN ARABERAKO TARTEAK | ESKOLATZEA ESKOLALDI MOTA | JANTOKIA | ESKOLATZEA + JANTOKIA ESKOLALDI MOTA | |
Zenbateko honetatik | Honaino | Osoa (7 ordu) | Osoa (7 ordu) | |
> 15.000 | 163 | 95 | 258 | |
12.400,01 | 15.000 | 134 | 95 | 229 |
10.700,01 | 12.400 | 98 | 95 | 193 |
9.300,01 | 10.700 | 69 | 95 | 164 |
7.980,01 | 9.300 | 0 | 84 | 84 |
6.650,01 | 7.980 | 0 | 84 | 84 |
5,500,01 | 6.650 | 0 | 66 | 66 |
4.500,01 | 5.500 | 0 | 58 | 58 |
3350,01 | 4.500 | 0 | 56 | 56 |
< 3.350,01 | 0 | 52 | 52 | |
b) Familia gurasobakarren eta gurasobakartasun-egoeran daudenen kasuan:
PER CAPITA ERRENTAREN ARABERAKO TARTEAK | ESKOLATZEA ESKOLALDI MOTA | JANTOKIA | ESKOLATZEA + JANTOKIA ESKOLALDI MOTA | |
Zenbateko honetatik | Honaino | Osoa (7 ordu) | Osoa (7 ordu) | |
> 15.000 | 0 | 84 | 84 | |
12.400,01 | 15.000 | 0 | 84 | 84 |
10.700,01 | 12.400 | 0 | 84 | 84 |
9.300,01 | 10.700 | 0 | 84 | 84 |
7.980,01 | 9.300 | 0 | 66 | 66 |
6.650,01 | 7.980 | 0 | 66 | 66 |
5,500,01 | 6.650 | 0 | 52 | 52 |
4.500,01 | 5.500 | 0 | 42 | 42 |
3350,01 | 4.500 | 0 | 32 | 32 |
< 3.350,01 | 0 | 25 | 25 | |
2. Haur hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe berean bi seme-alaba edo gehiago dituzten familiek –edo ikastetxe desberdinetan egonda, denak erakunde beraren titulartasunpekoak badira– lehenengo seme-alabari dagokion eskolatze tarifaren %50eko murriztapena izanen dute bigarren eta hurrengo haurrengatik.
3. Bi senidek edo gehiagok jantokia erabiltzen dutenean, lehenbizikoak errentaren araberako tarifa ordainduko du, eta hurrengoei gutxieneko tarifa egokituko zaie.
Seigarrena–Hasierako kuota.
Erakunde titular bakoitzak hasierako kuota bat ezartzen ahalko du. Kuota hori matrikulazioa egitean ordaindu beharko da, eta familiari dagokion eskolatze tarifa 0 eurokoa bada, azken hilekoan konpentsatu edo itzuli eginen zaio.
Zazpigarrena–Tarifen doikuntza.
1. Haur eskola batean matrikula egiteak berekin dakar bertaratzeko eta ikasturtean 10,5 hilabete ordaintzeko konpromisoa. Ikastetxean matrikulaturik dauden haur guztien familiek dagokien kuota ordaindu beharko dute, arrazoi bidezkoak direla kausa ikastetxera joaten ez badira ere.
2. Matrikula ikastaroa hasi ondoren egiten bada, matrikula egiten den hilabetetik aurrera ordainduko dira hilabeteak. Hala ere, 15. egunetik aurrera egiten bada (egun hori barne), lehenengo hilabetea dagokion hileko tarifaren %50 izanen da.
3. Haurrek jantoki zerbitzua erabiltzen badute, oso-osorik ordaindu beharko dute jantoki zerbitzuari dagokion kuota, salbu kasu hauetan:
–Erabiltzailearen borondateari egotzi ezin zaizkion kausak.
–Harrera-aldian.
Erakunde titularrak zehaztuko ditu jantokiko kuota aldatzeko epeak eta baldintzak, justifikatutako absentziak badaude.
4. Jantoki zerbitzua egun zehatzetan erabiltzeagatiko tarifa: 5 euro eguneko, gehieneko tarifaren (95 euro) eta hileko zerbitzu-egunen (19 egun) arabera kalkulatua.
5. Jantoki zerbitzua behin ikasturtea hasita erabiltzen hasten bada, jarraitzeko konpromisoarekin, arrazoi justifikatuengatik eta Hezkuntza Departamentuak oniritzia emanik: araudiaren arabera dagokion tarifa aplikatuko da.
6. Familiek ekartzen duten janaria besterik hartzen ez duten umeek ez dute jantokiko kuota ordainduko aldi horretan.
Zortzigarrena.–Bajak.
1. Haurraren matrikula ohiko epean egin eta gero hura ez eskolatzea erabakitzen duten familiek baja eskaera aurkeztu beharko dute.
2. Haur eskolen erakunde titularrek erabakiko dute nola eta noiz aurkeztu behar den baja eskaera ikasturtea hasi baino lehen lehenengo hileko kuota kobratu ez dadin.
3. Hezkuntza Departamentuaren mendeko haur eskolen kasuan, baja eskaera eskabide orokor bidez aurkeztuko da Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan (San Domingo kalea z.g., Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako beste edozein tokitan, Haur Eskolen Zerbitzuari zuzenduta. Eskola horietan lehen hilabetea kobratu gabe baja aurkezteko azken eguna 2023ko uztailaren 20a izanen da.
4. Ikasturtea hasi ondoren, titularra edozein dela ere, haur eskolan baja emateko eskaerak idatziz aurkeztu beharko dira inprimaki batean, zeina ikastetxeko zuzendaritzak emanen baitu, edo erakunde titularrak zehazten duen pertsonak. Ordainagiria ez igortzea nahi bada, eskola uzteko eskaera aurkezteko azken eguna aurreko hilabeteko azken eguna izanen da. Eskola hilabetea hasi ondoren uzten bada, ordainagiriaren zenbatekoa ez da itzuliko eta haren itzulketa ez da onartuko.
5. Ikasturtean zehar baja justifikaturen bat gertatuz gero (semea edo alaba gaixotzea, bizilekua aldatzea, langabezia, ustekabeko diru-premia larria suertatzea edo ikastetxeko entitate titularrak horien antzekotzat jotzen duen bestelakoren bat), ordaindutako hasierako kuota itzuliko da.
6. Udal haur eskola batean baja hartu ondoren jantoki zerbitzua berriro erabili nahi bada, pagatuko da aldi horretan ikastetxean lan egin duen laguntzaileari proportzioan dagokion zatia.
7. Baja emanen da nahitaez kasu hauetan:
–Ikasturtea hasi eta hamabost egun natural jarraian iraganik, haurra ikastetxera ez azaltzea; orobat, ikastetxean hasi eta, jakinarazpen edo frogagiririk gabe, haurra ez agertzea hamabost egun naturalean jarraian. Eskola hilabetea hasi ondoren uzten bada, ordainagiriaren zenbatekoa ez da itzuliko eta haren itzulketa ez da onartuko.
–Haurraren familiak bi hileko kuota ez ordaintzea.
Udalak idatziz jakinaraziko dio familiari haurrari eskolan baja eman zaiola.
Halako kasuetan, ez da hasierako kuota itzuliko.
Bederatzigarrena.–Tokia ez galtzeko eskubidea.
1. Zentro batean matrikula egin arren, justifikatutako arrazoiren batengatik ezin bada joan, haurrak eskubidea izanen du plazari eusteko, dagokion tarifa ordainduz gero, eranskin honen zazpigarren oinarrian xedatutakoari jarraituz, behar-beharrezkoa den denboran soilik, betiere agiri bidez justifikatzen bada.
2. Erakunde titularrak eskumena izanen du familiak alegatzen duen arrazoia askitzat hartzeko edo ez hartzeko, baita tokiaren erreserba-denbora erabakitzeko ere.
3. Eskolara ez joateko arrazoia behin desagertuta umea ikastetxera joaten ez bada, baja emanen zaio, eta itxaron-zerrendan dagoen lehenbizikoari eskainiko zaio postu hutsa.
Hamargarrena.–Ordaindu gabeko kuotak.
Entitate titularreko arduradunek eskatuko dituzte ordainduko gabeko kuotak, legez bidezkoa den prozeduraren bitartez.
Oharra: 2024-2025 ikasturterako, Nafarroako Gobernuak Foru Agindu edo Dekretuaren bidez zehazten dituen tarifak aplikatuko dira, haur eskola honi eraginen baitiote, bi alderdien artean sinaturiko hitzarmenaren ondorioz.
Iragarkiaren kodea: L2316785
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
