267. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA, ingurumen baimen bateratuan aldaketa funtsezko bat egiteko espedientea, Granja los Alecos SLUk sustaturik.

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuak onetsia) 38. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), bai eta beherago adierazten den Interneteko helbidean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogei egun balioduneko epean.

Espediente mota

Ingurumen baimen bateratuaren aldaketa funtsezkoa

Espedientearen kodea

0001-0062-2023-000027

Hasiera eguna

2023-11-15

Kudeaketa unitatea

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua

Telefonoa

848426254-848427587

Helbide elektronikoa

autprema@navarra.es

Sailkapena

Legeria

Jarduera

17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa

1. eranskina/10.14 taldea

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege-dekretua

Sartu gabeko zentroa

2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa

Sartu gabeko zentroa

21/2013 Legea, abenduaren 9koa

I. eranskina / 1.a) 3. taldea

Instalazioa

Zerri-ustiategi mistoa

Titularra

GRANJA LOS ALECOS SLU.

Zentroaren zenbakia

3115909009

Tokia

5. poligonoa, 284., 702. eta 703. lurzatiak.

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 640.426 eta Y: 4724698

Udalerria

IRUNBERRI

Proiektua

Elkarren ondoan dauden bi ustiategik bat egitea (NIMA 3115909009, PGE, REGA)

Informazioa eskatzeko organoa

BAIMEN BULEGOA

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

BAIMEN BULEGOA

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen erregistro orokor elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabilita.

Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea

https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx#/Documentos

Iruñean, 2023ko azaroaren 28an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.

Iragarkiaren kodea: F2316937