267. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

290/2023 EBAZPENA, abenduaren 13koa, Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baitira Etxebizitzako zuzendari nagusiaren azaroaren 3ko 2723/2021 Ebazpenaren bidez baimendutako deialdiaren oinarri arautzaileak. 2723/2021 Ebazpen horren bidez, dirulaguntza deialdi bat onetsi zen lehendik dauden eraikinetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko (PREE 5000 programa).

Etxebizitzako zuzendari nagusiaren azaroaren 3ko 2723/2021 Ebazpenaren bidez, dirulaguntza deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak onetsi ziren, 691/2021 Errege Dekretuari jarraikiz, erronka demografikoa duten udalerrietan lehendik dauden eraikinetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko (PREE 5000 programa).

Ondoren, Etxebizitzako zuzendari nagusiaren abenduaren 27ko 920/2022 Ebazpenaren bidez, oinarri arautzaileak eta baimendutako gastua aldatu ziren, 1.584.560 euro gehitzeko.

Eta azkenik, Etxebizitzako zuzendari nagusiaren urriaren 27ko 164/2023 Ebazpenaren bidez, deialdiaren oinarri arautzaileak eta baimendutako gastua berriz aldatu ziren, 5.012.800 euro gehitzeko.

Egungo oinarrien arabera, eskaerak aurkezteko epea 2023ko abenduaren 31n bukatuko da, baina IDAEren Idazkaritza Nagusiaren komunikazio bat jaso da, zeinaren bidez jakinarazten baita abuztuaren 3ko 691/2021 Errege Dekretua aldatzeko izapideak hasi direla, eskaerak aurkezteko epea 2024ko uztailaren 31ra arte luzatzeko.

Horrenbestez, ikusirik Etxebizitza Zerbitzuko zuzendariaren proposamen-txostena, eta erabiliz Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 241/2023 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Etxebizitzako zuzendari nagusiaren azaroaren 3ko 2723/2021 Ebazpenaren bidez baimendutako deialdiaren oinarri arautzaileen hirugarren aldaketa onestea. Aipatutako ebazpenaren bidez, zeina aldatu baitzen Etxebizitzako zuzendari nagusiaren abenduaren 27ko 920/2022 Ebazpenaren bidez eta abenduaren 27ko 920/2022 Ebazpenaren bidez, dirulaguntza deialdi bat onetsi zen lehendik dauden eraikinetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko (PREE 5000 programa).Hauxe da onetsitako aldaketa:

–Seigarren oinarriaren 2. atala aldatzen da: Eskaera aurkezteko epea eta lekua. Honela idatzita geldituko da:

2. Eskaerak aurkezteko epea oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo eguneko 9:00etan hasiko da, eta 691/2021 Errege Dekretuaren arabera programaren indarraldia bukatzen den egunean bukatuko da.

2. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalera, Etxebizitza Zerbitzura eta departamentuan dagoen kontu-hartzailetza delegatura, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta www.vivienda.navarra.es webgunean.

Iruñean, 2023ko abenduaren 13an.–Etxebizitzako zuzendari nagusia, Maite Arrondo Segovia.

Iragarkiaren kodea: F2317439