2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA
Aldaketa, Etxeko eta merkataritzako hondakinak biltzeko zerbitzua emateko eta zerbitzu horren gainerako jarduerak egiteko 2024. urterako tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena
Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2023ko azaroaren 21ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Izarbeibarko Mankomunitatean Etxeko eta merkataritzako hondakinak biltzeko zerbitzua emateko eta zerbitzu horren gainerako jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean, ondorioak izan ditzan 2024. urtetik aurrera.
Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin eta harekin bat datozenekin.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza horren aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Garesen, 2023ko azaroaren 23an.–Mankomunitateburua, Steven A. Leiper Ocariz.
Iragarkiaren kodea: L2316776