267. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Baztango herrigune historikoak berritzeko hiri-jarduketarako plan berezia. Jendaurrean jartzeko epe berria

Baztango Udalak 2023ko azaroaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, premiazko 5. puntuan onetsi zuen Baztango herrigune historikoak berritzeko hiri-jarduketarako plan berezia jendaurrean jartzea 2023ko abenduaren 31ra arte.

Jendaurreko erakustaldian, edozein pertsonak aztertu ahal izango du hiri-jarduketarako plan berezia, eta egoki diren alegazioak egin ahal izango dira.

Baztanen, 2023ko azaroaren 23an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2317128