1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 1eko 314/2023 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei. Ebazpen horren bidez, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 7ko 293/2023 Ebazpenaren bidez berariazko zerrendak irekitzearen ondorioz sortutako behin betiko zerrendak onetsi ziren.
Iragarki honen bidez jakitera ematen da ezen Rosa María León Fernández-Yáñez andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 1eko 314/2023 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 7ko 293/2023 Ebazpenaren bidez berariazko zerrendak irekitzearen ondorioz sortutako behin betiko zerrendak onetsi ziren.
Hori horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, prozeduran interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Jarritako errekurtsoaren kopia bat lortzeko, interesdunek aurkeztu den gora jotzeko errekurtsoa bidaltzeko eskatzen ahalko dute, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroen bidez aurkeztu beharreko eskabide baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzenduko baitzaio. Eskabidean helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.
Iruñean, 2023ko abenduaren 15ean.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
Iragarkiaren kodea: F2317710