267. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARDATZ ITZAGAONDOKO KONTZEJUA

Enkantea, herri-lurretako belarren aprobetxamendurako

Iragarki honen bidez, Ardanatz Itzagaondoko Kontzejuak jakinarazten du enkantea eginen duela, herri-lurretako belarren aprobetxamendurako eta jabeek enkantetik kanpo uzteko eskatzen ez duten lurzati guztien aprobetxamendurako, orain arte egin izan den moduan.

Hortaz, hogei egun naturaleko epea egonen da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Ardanazko herri-lurretako jabeek Kontzejuari idatziz eska diezaioten beren lurrak aipatu belarren aprobetxamendurako enkantetik kanpo uzteko. Eskaera ez bada aurkezten adierazitako epean, Kontzejuak belarren aprobetxamendua enkante publikora eramanen du.

Ardanatzen (Eguesibar), 2023ko azaroaren 24an.–Kontzejuburua, Álvaro Garrido Miroquesada.

Iragarkiaren kodea: L2317355