1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2023ko abenduaren 20an hartua, Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakaskuntzan, ikerkuntzan, administrazioan eta zerbitzuetan diharduten langileen 2024ko ekitaldiko kostuak baimentzen dituena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legeak 5.d) artikuluan ezartzen duenez, Unibertsitateak, bere aurrekontua eta hura betetzeko arauak aurkeztearekin batera, Nafarroako Gobernuaren barrenean unibertsitate gaietarako eskumena duen departamentuaren aldeko txostena ere aurkeztu behar du, aurrekontuan sartutako langileen kostuari dagokionez.
Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak, 2023ko abenduaren 1ean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskaeraren aldeko txostena eman zuen, 2024ko ekitaldiko langileen kostuak baimentzeari dagokionez.
Unibertsitate Sistemari buruzko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 57.6 artikuluak ezartzen duenez, autonomia erkidegoak baimendu beharko ditu irakasleen eta ikertzaileen kostuak, bai eta teknikarien, kudeaketako langileen eta administrazio eta zerbitzuetako langileen kostuak ere.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik,
ERABAKITZEN DU:
1. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2024ko ekitaldiko I. kapituluko kostua, langile gastuei dagokiena, baimentzea, unibertsitateak berak eskatuta. Kostu hori 80.013.278 eurokoa da guztira.
2. Nafarroako Unibertsitate Publikoari eskatzea baimendutako langile gastuen kostuan (I. kapitulua) eragina duten administrazio egintza guztiak igor ditzala.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileari, Kalitate, Ekonomia eta Estrategia errektoreordeari eta Gizarte Kontseiluko buruari jakinaraztea, eta igortzea Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusira, Unibertsitateko Zerbitzura eta Unibertsitateko Atalera.
Iruñean, 2023ko abenduaren 20an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.
Iragarkiaren kodea: F2317983