2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUNBERRI
Aldaketa, Udal Planeko araudi partikularraren 51.1.2. artikuluan. Behin-behineko onespena
Irunberriko Udalak, 2023ko abenduaren 14an egin ohiko bilkuran, behin-behinean onetsi zuen aldaketa egituratzailearen proiektua, Irunberriko Udal Planeko araudi partikularraren Lurzoru urbanizaezinari buruzko Araudi Partikularraren 51.1.2 artikuluan. Aldaketa Joluga Energy SLU enpresak sustatu du.
Espedientea jendaurrean egon zen hilabetean, hasierako onespenaren iragarkia 2023ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 10ean, argitaratu ondotik; eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik aurkeztu. Hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.8 artikuluan xedaturik dagoena aplikatuz (dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen testu bategina).
Espedientea, beraz, Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, behin betiko onets dezan.
Irunberrin, 2023ko abenduaren 18an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.
Iragarkiaren kodea: L2317778