267. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ

Baso-bideen erabilera, finketarako eta herriko karriketarako sarbideak eta autokarabanak aparkatzea arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena

Udalak, 2022ko abenduaren 19an egin bilkuran, Baso-bideen erabilera, finketarako eta herriko karriketarako sarbideak eta autokarabanak aparkatzea arautzen dituen Aurizko udal ordenantza onetsi zuen hasiera batean.

Erabakia 2023ko otsailaren 21eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 36. zenbakian, argitaratu ondoren, eta jendaurreko epean erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onartutzat jotzen da, eta aldaketaren testu osoa argitaratzen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Auritzen, 2023ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Jose Irigaray Gil.

ONARTUTAKO ALDAKETA

5 bis kapitulua gehitzea.

5 bis kapitulua.–Ibilgailuak herrigunearen barnean aparkatzea. (2022-12-19ko osoko bilkuran aldatua).

Ibilgailuak baimendu gabeko eta seinaleztatutako eremuetan aparkatzea ordenantza honen 7. kapituluko 17. artikuluan ezarritakoaren arabera zehatuko da.

Iragarkiaren kodea: L2317282