267. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Xehetasun-azterketa, igogailua jartzeko eta oztopo arkitektonikoak kentzeko Pasaleku kaleko 1 zenbakian. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2023ko abenduaren 7ko osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea xehetasun-azterketarako proiektu bat, igogailua jartzeko eta oztopo arkitektonikoak kentzeko, Agoizko Pasaleku kaleko 1 zenbakidun etxebizitzen eraikin kolektiboan, bertako jabeen erkidegoak sustatua. Proiektu teknikoa Iñaki Ayechu Echarte teknikariak idatzi eta sinatu zuen.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b) artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Agoitzen, 2023ko abenduaren 7an.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2317275