40. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 30a

Aurkibidea

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Legeak

7/2001 FORU LEGEA, martxoaren 27koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren Erakunde Autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzkoa.

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

40/2001 FORU DEKRETUA, otsailaren 26koa, Xabierko Gaztelua (Xabier, Nafarroa) izeneko eraikina babesteko ingurune bat behin betikoz zehaztea onesten duena.

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

FORU AGINDUA, 2001eko martxoaren 22koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, mahastiak berregituratu eta moldatzeko 2001-2002 kanpainako planei buruzkoa.

AKATS ZUZENKETA, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak martxoaren 22an emandako 70/2001 Foru Aginduarena. Haren bidez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zenbatespen objektiboko erregimena eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregimen erraztua 2001. urterako garatu dira.

Agintariak eta Langileak

41/2001 FORU DEKRETUA, otsailaren 26koa, María José Baquero Quintana andrea Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Zuzendaritza Nagusiko Ikuskatzailetza Ataleko burutzatik kentzea xedatzen duena, atalburuak berak eskatuta.

42/2001 FORU DEKRETUA, otsailaren 26koa, Gloria Bes Sevil andrea Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Zuzendaritza Nagusiko Ikuskatzailetza Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

EBAZPENA, 2001eko martxoaren 12koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko C maila edo taldeko sukaldari izateko 27 lanpostu barne igoera murriztuaren eta oposizioaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta birziklatze ikastaroaren hasiera eguna zehazten duena.

EBAZPENA, 2001eko martxoaren 12koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mendiko ingeniari izateko lau lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

39/2001 FORU DEKRETUA, otsailaren 26koa, Tuterako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (Herrerias-Hegoaldea) 5. Unitate Integratuko 8.2 Jarduketa Unitateari dagokion Urbanizazio Proiektuaren gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzapenaren ondorioetarako, presakoa dela deklaratzen duena.

43/2001 FORU DEKRETUA, otsailaren 26koa, Baztango Udalaren herrilurreko 2.300 metro koadroren onura publikoa deklaratu eta haien desafektazioa onesten duena, ondoren jabetza partikularreko 11.993 metro koadroko lursail batekin trukatzeko.

44/2001 FORU DEKRETUA, otsailaren 26koa, Baztango Udalaren herrilurreko 1.727 metro koadroren onura publikoa deklaratu eta haien desafektazioa onesten duena, ondoren jabetza partikularreko 3.126 metro koadroko lursail batekin trukatzeko.

45/2001 FORU DEKRETUA, otsailaren 26koa, Beintza-Labaiengo Udalaren herrilurreko 105 metro koadroren onura publikoa deklaratu eta haien desafektazioa onesten duena, ondoren jabetza partikularreko 105 metro koadroko lursail batekin trukatzeko.

46/2001 FORU DEKRETUA, otsailaren 26koa, Berriobeitiko Kontzejuaren herrilurreko 71.536 metro koadroren desafektazioa onesten duena, ondoren haien erabilera lagatzeko.

47/2001 FORU DEKRETUA, otsailaren 26koa, Zarrakazteluko Udalaren herrilurreko 36.320 metro koadroren onura publikoa deklaratu eta haien desafektazioa onesten duena, ondoren jabetza partikularreko 11.516 metro koadroko lursail batekin trukatzeko.

48/2001 FORU DEKRETUA, otsailaren 26koa, Fiteroko Udalaren herrilurreko 4.000 metro koadroren onura publikoa deklaratu eta haien desafektazioa onesten duena, ondoren jabetza partikularreko 1.066 metro koadroko lursail batekin trukatzeko.

49/2001 FORU DEKRETUA, otsailaren 26koa, Orondrizko (Erroibar) Kontzejuaren herrilurreko 1.583 metro koadroren onura publikoa deklaratu eta haien desafektazioa onesten duena, ondoren jabetza partikularreko 283 metro koadroko lursail batekin trukatzeko.

50/2001 FORU DEKRETUA, otsailaren 26koa, Azkoiengo Udaleko 1.374 metro koadroko herrilurraren onura soziala deklaratu eta haren desafektazioa onesten duena, gero Jofemar, S.A. enpresari saltzeko.

51/2001 FORU DEKRETUA, otsailaren 26koa, Saldiasko Udalaren herrilurreko 2.132 metro koadroren onura publikoa deklaratu eta haien desafektazioa onesten duena, ondoren jabetza partikularreko 2.132 metro koadroko lursail batekin trukatzeko.

52/2001 FORU DEKRETUA, otsailaren 26koa, Tiebasko Kontzejuaren herrilurreko 1.695 metro koadroren onura publikoa deklaratu eta haien desafektazioa onesten duena, ondoren jabetza partikularreko 60 metro koadroko lursail batekin trukatzeko.

53/2001 FORU DEKRETUA, otsailaren 26koa, Vianako Industrialdeko Udalez Gaindiko Plan Sektorialak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetzapena presakoa dela deklaratzen duena.

EBAZPENA, 2000ko abenduaren 29koa, Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuaren Datuen Prozesurako Zentroa 2001. urtean garbitzeko lanak "Limpiezas Maju, S.L." enpresari adjudikatzen dizkiona, prozedura irekiaz eta lehiaketa publikoaz.

EBAZPENA, 2001eko martxoaren 21ekoa, Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamenturako ekipamendu mikroinformatikoaren laugarren lotea prozedura irekiaz erosi eta lehiaketa bidez esleitzeko kontratazio espedientea onesten duena.

590/2001 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Ingurugiro zuzendari nagusiak emana, Las Cañas urtegiko obrak lehiaketa irekiaren bitartez kontratatzeko espedientea onesten duena.

226/2001 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Nefrologi Zerbitzua eraberritzeko lanak adjudikatzen dituena (OB14/2000 lehiaketa).

238/2001 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "NA-132 (Lizarra-Tafalla-Zangoza) errepidea 0+000 kp.tik 7+530 kp.ra egokitu eta sendotzeko lanak" kontratatzeko espedientea onesten duena.

239/2001 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Erroko N-135 errepidean Erro ibaiaren gaineko zubia handitzeko lanak" kontratatzeko espedientea onesten duena.

23/2001 EBAZPENA, Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoko lehendakariak emana, suhiltzaileen lanerako 400 kasko erosteko gastua baimendu eta lehiaketa bidez esleitzeko espedienteari hasiera ematen diona. Hogei milioi (20.000.000) pezetatan (120.202,42 eurotan) erosiko dira.

Beste Xedapenak

65/2001 FORU AGINDUA, martxoaren 15ekoa, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak emana, Nafarroako Gobernuaren eta Akitaniako Herrialdeko Kontseiluaren arteko Mugaz gaindiko Lankidetza Hitzarmenean ezarririko Lankidetza Fondoaren kargura laguntzetarako dei egiten duena.

319/2001 FORU AGINDUA, 2001eko martxoaren 13koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, ehizarako lehenbiziko administrazio lizentzia eskuratzeko gaitasun proben 2001eko deialdia onesten duena.

58/2001 FORU AGINDUA, martxoaren 1ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, 2001erako hizkuntz normalizaziorako urteko programak finantzatzeko Akordioa onesten duena. Programa horiek euskararen erabilpena udal esparruan normalizatzeko Nafarroako Gobernuak eta zenbait toki entitatek sinatutako Lankidetza Hitzarmenaren ondorio dira.

78/2001 FORU AGINDUA, 2001eko martxoaren 12koa, Hezkuntza eta Kultura Kontseilariak emana, Unibertsitatekoak ez diren Nafarroako Irakaskuntzetako A, B eta D hizkuntz ereduetako ikasleei zuzendutako Euskara Sustatzeko Jarduerak baimendu eta horiek arautuko dituzten oinarriak onesten dituena.

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapeen espedienteak.

HERRILAN, GARRAIO ETA KOMUNIKAZIO DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIA. Jakinarazpen ediktuak.

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Alkatetzaren ebazpenak

Zehapenen jakinarazpena

A R A N G U R E N

Salaketen jakinarazpena

I R U Ñ A

E D I K T U A

E D I K T U A

J A U R R I E T A

Hiri aberastasunaren balorazio ponentziaren berrikuspena. Behin betiko onespena

L E R I N

Hilerriko ordenantzaren hasierako onespena

M A Ñ E R U

Hiri aberastasunaren balorazio ponentzia. Behin betiko onespena

O L T Z A

Hirigintzako kontserbazio entitatearen estatutuak. Behin betiko onespena

Xehetasun azterlanaren behin betiko onespena

Arau subsidiarioen aldaketa puntuala Hasierako onespena

A Z K O I E N

129. unitateko konpentsazio batzordearen estatutuak eta jarduketa oinarriak. Hasierako onespena

Urbanizazio eta birzatiketa proiektuak. Hasierako onespena

A N T S O A I N

E D I K T U A

I R U Ñ A

34 udaltzain-lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia. Aurkeztutako izangaien behin-behineko zerrenda

B A R A Ñ A I N

Deialdia, Barañaingo Udalean administrari-ofizial bat oposizio-lehiaketa bidez hartzeko

B E R R I O Z A R

Behin betiko onespena merkataritza ez-egonkorra arautzen duen ordenantzari eta 2001erako tarifei