40. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

41/2001 FORU DEKRETUA, otsailaren 26koa, María José Baquero Quintana andrea Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Zuzendaritza Nagusiko Ikuskatzailetza Ataleko burutzatik kentzea xedatzen duena, atalburuak berak eskatuta.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian ezartzen duenez, atalburuak bitarteko gisa aritzeko izendapenak egin dituen organo berak libreki kargutik kentzen ahalko ditu.

Hori horrela, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko otsailaren hogeita seian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. María José Baquero Quintana andrea Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Zuzendaritza Nagusiko Ikuskatzailetza Ataleko burutzatik kentzea, berak eskatuta, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. artikulua. Foru Dekretu honen berri ematea interesatuari, Lehendakaritza Departamentuko Langileri Zerbitzuari eta Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuko Idazkaritza Teknikoari.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hogeita seian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Calixo Ayesa Dianda.

Iragarkiaren kodea: A0102305