40. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2001eko martxoaren 12koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko C maila edo taldeko sukaldari izateko 27 lanpostu barne igoera murriztuaren eta oposizioaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta birziklatze ikastaroaren hasiera eguna zehazten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2000ko urriaren 23an emandako Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko C maila edo taldeko sukaldari izateko 27 lanpostu barne igoera murriztuaren eta oposizioaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2000ko azaroaren 13ko 137. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara.

2000ko abenduaren 18ko Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpena 2001eko urtarrilaren 12ko 6. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara.

Erreklamazio epea iraganik, bidezkoa izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Bidezkoa da, halaber, langileek epaimahaian izanen dituzten ordezkariak izendatzea.

Horrenbestez, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 13ko 201/1999 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko C maila edo taldeko sukaldari izateko 27 lanpostu barne igoera murriztuaren eta oposizioaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

2. Langileek epaimahaian izanen dituzten ordezkariak hauek dira: Roberto Contín González jauna, mahaikide titularra, eta Ignacio Sánchez Acendegui jauna, ordezko mahaikidea.

3. Birziklatze ikastaroa 2001eko apirilaren 23an, astelehena, eginen da, 17:00etatik 20:00etara, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan (Iruñeko Navarrería kalea, 39).

4. Ebazpen hau epaimahaikideei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hamabian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

E R A N S K I N A

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak

AYUSO JARA, MARI CARMEN

BURDASPAR CELAYA, LUIS

CAMPO DIEZ, MARINO

EZCARAY PASCUAL, PILAR

GEA PEREZ, JOSE

GOLDARACENA RODRIGUEZ, TEOFILO

GORDOA CORRES, JUAN ANTONIO

GUALLART DOMENCH, JOAQUIN

JAUREGUI OJER, ROSA

LACABE SADABA, MARIA

LAHOZ ASENSIO, CARLOS

LANAU VALLADARES, JESUS ANTONIO

LEGAZ HUALDE, MARIA SOLEDAD

LOBATO PORRERO, ISABELINO

LOPEZ ASARTA, MARIA CARMEN

MARCOS PEREZ, SATURNINA

MARTIN HERNANDEZ, VICENTE

MATEO PEREZ, PILAR

MEDINA CHAPARTEGUI, AGUSTIN

MORALES REMON, MIGUEL ANGEL

ROS ECHAGUE, GERARDO

SANCHEZ SANZ, RAFAEL

TURRILLAS VILLAVA, MARIA JESUS

Baztertuak: Inor ez.

Iragarkiaren kodea: A0102898