40. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M A Ñ E R U

Hiri aberastasunaren balorazio ponentzia. Behin betiko onespena

2000ko azaroaren 21eko erabakiaren bidez hasiera batean onetsi zen Hiri aberastasunaren balorazio ponentziaren lehenbiziko berrikuspena, eta proiektua jendaurrean jarri zen hamabost egunez Udalaren iragarki oholean. Epe horretan ez da erreklamaziorik izan, hortaz, behin betikoz onetsi zen 2000ko abenduaren 29an.

Aditzera ematen da behar diren ondorioetarako.

Mañerun, bi milako otsailaren hamabostean. Alkatea, José Ignacio Martínez Cía.

Iragarkiaren kodea: A0101808