40. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 2001eko martxoaren 21ekoa, Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamenturako ekipamendu mikroinformatikoaren laugarren lotea prozedura irekiaz erosi eta lehiaketa bidez esleitzeko kontratazio espedientea onesten duena.

Informazioaren Biltegi eta Teknologi Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du Nafarroako Gobernuko Osasun Departamenturako ekipamendu mikroinformatikoaren laugarren lotearen erosketa kontratatzeko, ondoko baldintza orokor hauei jarraituz:

-Kontratuaren xedea: Nafarroako Gobernuko Osasun Departamenturako ekipamendu mikroinformatikoaren laugarren lotearen hornidura eginen duen enpresa hautatzea (2001/55 espedientea).

-Izapidaketa: arrunta.

-Esleitzeko prozedura: irekia.

-Esleipen mota: lehiaketa publikoa.

-Kontratuaren aurrekontua: 38.536.000 pezeta.

-Egiteko epea: 20 egun natural, edo eskaintzan hitzarturikoa, laburragoa bada.

-Proposamenen aurkezpena: 2001eko maiatzaren 2ko 14:30 arte, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko bulegoetan.

-Klausulen pleguak: Informazioaren Biltegi eta Teknologi Zerbitzuan (Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2ko behean), bulegoko egun-ordu baliodunetan.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko egun-orduak: 2001eko maiatzaren 14ko 10:00etan, Informazioaren Biltegi eta Teknologi Zerbitzuaren bulegoetan.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hogeita batean.-Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusia, Juan Santafé Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: A0102930