40. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

Urbanizazio eta birzatiketa proiektuak. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak arau subsidiarioetako U-5 sektorea (El Escopar industrialdea) birzatitzeko eta urbanizatzeko proiektuak hasiera batean onestea erabaki zuen, 2001eko otsailaren 14an egindako osoko bilkuran. Proiektuok Azkoiengo Udalak sustatuak dira.

Lurraldearen Antolamenduari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 119 eta 168.2 artikuluei jarraikiz, jendaurrean jarriko da hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Azkoienen, bi mila eta bateko otsailaren hemeretzian. Alkatea, Jesús Hilario Campo Vidondo.

Iragarkiaren kodea: A0101814