40. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

FORU AGINDUA, 2001eko martxoaren 22koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, mahastiak berregituratu eta moldatzeko 2001-2002 kanpainako planei buruzkoa.

Mahastigintza eta ardogintzaren merkatuaren antolamendu komun berria 1999ko maiatzaren 17ko Kontseiluaren 1493/1999 EE Erregelamenduan ezarri zen. 2000ko maiatzaren 31ko Batzordearen 1227/2000 EE Erregelamenduaren bidez garatu zen.

Abuztuaren 4ko 1472/2000 Errege Dekretuak mahastiak ekoizteko gaitasuna arautu zuen eta Europako Batasuneko arautegi berria Espainiako legeriara egokitu.

Errege Dekretu horretako V. Kapituluak mahastiaren berregituraketa eta moldaketa arautzen du. Hala ere, bertako aurreikuspen batzuek zehazteko autonomi erkidegoen arautegi osagarrien beharra daukate.

2000ko irailaren 15eko Foru Aginduaren bidez arau osagarri batzuk eman ziren Nafarroako mahastiak berregituratu eta moldatzeko araubidea, mahastigintza eta ardogintzaren merkatuaren antolamendu komunean aurreikusia dena, aplikatzeko.

Mahastigintza eta ardogintzako lehen kanpaina bukatu ondoren egiaztatu denez, komeni da, lehenik, xedapen bat ematea kanpaina bakoitzerako, 2000ko irailaren 15eko Foru Aginduaren aurreikuspen orokorrak zehazteko, eta, bigarrenik, urteko xedapen horretan biltzea aplikagarriak diren aurreikuspen guztiak, behar diren aldaketak sartuta. Aldaketa horiek dira, alde batetik, taldekako planak besterik ez onartzea, nekazaritzan talde lana sustatzearren, eta, bestetik, laguntzak emateko lehentasunen hurrenkera berri bat, zeinaren arabera nekazaritzako gainerako agenteen aurrean lehentasuna izanen baitute nekazari gazteek, nagusiki nekazariak direnek, lehentasunezko ustialeku asoziatiboek eta ardandegiek.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36.2b) artikuluak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Xedea.

Foru Agindu honen xedea Nafarroan mahastia berregituratu eta moldatzeko planen aurkezpena eta onespena arautzea da - mahastigintza eta ardogintzaren merkatuaren antolamendu komunaren barruan, FEOGA-Bermearen 2001-2002 kanpainako ekitaldiari dagokionez-, hala nola Batasunaren fondo horretako laguntza publikoak eskuratzea.

2. artikulua. Aplikatzeko eremua.

Berregituratu eta moldatzeko aurkezten diren planak ardoa egiteko mahats aleak ekoizteko mahatsondo guztiei buruzkoak izan ahalko dira, Nafarroako Foru Komunitatean badaude.

3. artikulua. Aurkezpena.

1. Berregituratze eta moldatze planak, hartu beharreko neurriak azaltzen dituztenak, interesatuek aurkeztu beharko dituzte, onetsiak izan daitezen, Estación de Viticultura y Enología de Navarra, EVENAn, zuzenean edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluan edo hori aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean aipatzen diren erregistroetan.

2. Planak aurkezteko epea Foru Agindu honetako 8.1 artikuluan ezarritakoa izanen da.

3. Neurritzat hartuko da lurzati bat berregituratu edo moldatzeko ekintza bakoitza.

4. artikulua. Berrregituratze eta moldatze planen motak.

1. Berregituratze eta moldatze planak taldekakoak izanen dira.

2. Planek gutxienez ere hamar hektarea hartu beharko dituzte eta mahastizainak diren bost kide eduki.

3. Planak ekoizleen artean eginen den itun baten barruan burutuko dira. Itun horren arabera planean parte hartzen dutenek ordezkari bat izendatu beharko dute, Administrazio Publikoarekiko harremanez arduratuko dena.

5. artikulua. Berregituratze eta moldatze planen betebeharrak.

1. Berregituratze eta moldatze planek ez dute behin ere handituko eremuak ekoizteko duen gaitasuna.

2. Planetan sartzen diren eremuak gutxienez ere hamar urtez erein beharko dira, neurria hartu eta hurrengo kanpainatik hasita.

3. Hazitegiak ukitzen dituzten planetan izan ezik, Nafarroan sailkaturiko barietateak eta landaketak hobetzen dituztenak bakarrik sartzen ahalko dira planetan.

4. Lurzatiaren eremuak, berregituratu ondoren, gutxienez ere 0,5 hektarea hartuko ditu. Dena den, berregituratze eta moldatzeko plana egin ondoren gelditzen diren lurzatien kopurua hasierako kopuruaren 100eko 80 baino txikiagoa baldin bada, berregituratu ondoko lurzatiaren azalera 10 areakoa izanen da gutxienez.

Hartzen den neurria barietatea moldatzea bada, oraingo barietatearen gainetik txertatuz edo zegoena berriro txertatuz, ontzi itxurako mahatsondo izatetik besatara jarrita, gutxieneko eremua jatorrikoa izanen da.

5. Mahastizain bakoitzak urtero gehienez berregituratzen ahalko duen eremua hamar hektareakoa izanen da. Inguruabar tekniko edo ekonomikoengatik komeni denean, gehieneko muga hori aldatzen ahalko da, EVENAk proposaturik.

6. Planek landaketa berrien eremuak biltzen ahalko dituzte, gehienez ere planean sartzen den eremuaren % 10 egin arte. Ondorio horietarako, nekazari gazteek dakartzaten eskubideak kontuan hartuko dira, kanpaina honetarako arau komunitarioek edo estatalek ezartzen duen proportzioaren arabera.

7. Planean mahastiak landatzeko biltzen diren eskubideek, transferentziaren bidez eskuratuek, gehienez ere planak ukitzen duen eremuaren % 20 eginen dute. Ondorio horietarako, nekazari gazteek dakartzaten eskubideak ez dira kontuan hartuko.

8. Landaketa guztietan nahitaez txertaka ziurtatuak erabili beharko dira.

9. Berregituratu asmo den lurzatiaren gutxieneko eremua area batekoa izanen da.

6. artikulua. Laguntzak.

1. FEOGAren Berme sailak mahastigintza eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko araubideak ondoko helburu hauek izanen ditu 2000-2001 kanpainan:

a) Mahastiak berregituratu eta moldatzeko kostuetan parte hartzea. Horretarako hiru laguntza mota ezarriko dira:

-Mahastiaren barietatea aldatzeko laguntzak.

-Mahastiak berregituratzeko laguntzak.

-Ontzi itxurako mahastitik besatarako mahastira aldatzeko laguntzak.

b) Ekoizleei plana aplikatzearen ondorioz gal ditzaketen dirusarrengatik kalte ordain bat ematea.

2. Artikulu honetako 1. zenbakian aipatzen diren laguntzak emateko, definizio hauek ezartzen dira:

a) Mahastiaren bariatearen aldatzea izanen da mahasti lurzati bateko barietatea aldatzea, oraingo barietatearen gainetik txertatuz (ardorakoetan) edo zegoena berriro txertatuz (Ameriketakoetan), lurzatiko mahatsondoak gehitu gabe. Barietatearen aldaketa egin ahalko da bost urte edo gehiagoko landaketa duten lurzatietan bakarrik.

b) Mahastiaren berregituraketatzat hartuko dira xede hau duten ekintzak: mahasti lurzati bat kendu eta beste bat landatzea, betiere eremu baliokideetan, barietatea edo landaketa sistema (markoa eta kondukzioa) hobetuz.

c) Ontzi itxurako mahastitik besatarako mahastira aldatzea gertatuko da era baxuko kondukzio sistema duen mahastia besatarako kondukzio sistemara jasotzeko ekintza eta materialak erabiltzen direnean, mahastia modu egokian mekanizatu ahal izateko, bereziki inausketa eta mahats- bilketa. Hobekuntzak dakartzaten barietateetan, egoera begetatibo eta sanitario onetan dauden mahastietan eta bost urte edo gehiagoko landaketa duten horietan bakarrik egiten ahalko dira.

d) Berregituratze eta moldatze planetan, barietate hobetzailetzat joko dira:

-Nafarroa Jatorrizko Deituran: Garnacha, Tempranillo, Cabernet Sauvignon, Merlot, Chardonnay eta ale xeheko Moscatel.

-Errioxa Jatorrizko Deituran: Tempranillo Garnacha eta Graciano.

-Beste barietateak berregituratzen eta moldatzen ahalko dira.

3. Planean aipatzen den neurri bakoitzari ematen zaion laguntzari osagarri bat erantsiko zaio plana egitearen ondorioz galtzen dituzten dirusarrerengatik ekoizleei kalte ordain bat emateko.

4. Laguntzak kalkulatzeko I. eranskinean aipatzen diren eragiketa eta kostuak kontuan hartuko dira, honelaxe:

a) Mahasti barietatea moldatzeko laguntzarako, oraingo barietatearen gainetik edo zegoena berriro txertatzeagatik izaniko kostuak hartuko dira kontuan. Kostuak finkoak izanen dira moldaturiko hektarea bakoitzeko eta txertaketa unitate bakoitzeko. Txertaketa unitatea izanen da mahatsondo batean egiten dena, zenbat ziri sartzen diren kontuan hartu gabe.

b) Mahastia berregituratzeko laguntzarako ekintza hauen kostuak hartuko dira kontuan: erauzketa, lurraren prestakuntza, ereintza, landaketaren kostuak (bi urtez), besatarako euskarria, harriak kentzea, desinfekzioa, lurra berdintzea eta untxien kontrako babesa. Ekintza guztiak hektarea bakoitzaren kostu finko baten arabera zenbatuko dira, ereintza izan ezik, hori haren dentsitatearen arabera kontatuko baita.

c) Ontzi itxurako mahastitik besatarako mahastira bihurtzeko laguntzarako ontzitik besatarako mahastira pasatzeko ekintza hartuko da kontuan. Ekintza hori hektarea bakoitzaren kostu finkoaren arabera zenbatuko da.

d) Dirusarreren galeragatik kalte ordaina, Nafarroako Foru Komunitatean, 2001-2002 kanpainan hauxe izanen da:

-718,32 euro hektareako Nafarroa Jatorrizko Deiturarako.

-1.325,28 euro hektareako Errioxa Jatorrizko Deiturarako.

Laguntza hau bi kanpainatan emanen da berregituratze neurrietarako berregituratu beharreko mahasti lurzatia berregituratua dagoen landaketa baino lehen erauzten denean eta bakarrik kanpaina batean emanen da barietateak moldatzeko eta ontzi itxurako mahastitik besatarako mahastira aldatzeko neurrietan.

5. Laguntzak emanen dira harriak kentzeko, lurra desinfektatzeko, lurra berdintzeko eta untxien kontra babesteko aldez aurretik deklaratuak izan direnean, EVENA erakunde autonomoak horiek egiteko baimen teknikoa emanda. Untxien kontrako babesaren kasuan, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, eta hobekuntzako gainerako ekintzetarako, dagokion ekintzaren proformako faktura. Agiri horiek guztiak plana eskatzen denean aurkeztuko dira.

6. 1. zenbakian aipatzen diren taldekako berregituratze eta moldatze planen mota bakoitzari esleituriko laguntzaren gehieneko zenbatekoak plan bakoitzerako I. eranskinean aipatzen diren kostuen % 50 eginen du.

7. artikulua. Salbuespenak.

Ekintza hauek ezin hartuko dituzte aurreko artikuluan aipatzen diren laguntzak:

a) Berezko bizitza bukatua duten mahastien aldaketa normala, hots, lurzati bera mahatsondo barietate berarekin eta landaketa sistema berarekin landatzea.

b) Hamar urte honetan Europako Batasuneko, Estatuko edo autonomi erkidegoetako laguntzak hartu dituzten ekintzak.

c) Abuztuaren 4ko 1472/2000 Errege Dekretuko 2. artikuluan aipatzen diren landaketa berrien kontzesioaren arabera landatu diren mahastien aldaketa, kontzesioa ematen denetik hamar urte pasa arte.

d) Errege Dekretu horretako III. Kapituluan xedaturikoaren arabera lurzati guztiak erregularizatuak ez dauzkaten titularren mahastiak.

e) Lurzatiak berrantolatzeko prozesuan dauden udalerrietako poligonoetako lurzatietarako eskaerak, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Egituren Zerbitzuaren baimena aurkezten dutenak izan ezik.

8. artikulua. Eskaerak eta aurkeztu beharreko agiriak.

1. Foru Agindu honetako 6. artikuluan arautzen diren laguntzak hartu nahi dituzten mahastizainek eta, kasua bada, 4.3 artikuluan aipatzen den ordezkariak 2001eko apirilaren 1etik ekainaren 1era eskatu beharko dute, eskaeraren eredu ofizialean.

2. Eskatzaileek, laguntzaren eskaerarekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, bikoizturik:

A) Eskatzaileen NAN eta IFZ edo IFKren fotokopia.

B) Planean parte hartzen duen mahastizain bakoitzaren datuak eta haren bankuarenak.

C) Nekazari gaztea edo nagusiki nekazaria izanez gero, plana aurkeztu baino lehen, kasuan-kasuan, Gizarte Segurantzako norberaren konturako Nekazarien Araubide Berezian edo Langileen Autonomoen Araubide Berezian afiliaturik zeudela frogatzen duten agiriak.

D) Elkarteak izanez gero:

-Elkartea osatzeko agiriaren kopia.

-Elkartearen organo kudeatzaileak luzaturiko ziurtagiria. Bertan agertuko dira haren izenean laguntzak eskatzeko baimenduriko pertsonaren identifikazioa, IFZ eta bazkideen izenen zerrenda.

E) Planeko proiektua, eduki hau izanen duena:

-Planaren oroit-idazkia. Egin asmo den planaren laburpen bat izanen da. Saiatuko dira oroit-idazkia gehienez ere 15 orrialdekoa izan dadin.

-Eskaturiko planaren fitxa laburpena.

-Planean parte hartzen duen ekoizle bakoitzak barietatea aldatzeko, ontzi itxurako mahastitik besatarako mahastirako aldatzeko eta mahastiak berregituratzeko neurrietarako egin beharreko neurrien bakarkako fitxa.

-Planean parte hartzen duen ekoizle bakoitzak barietatea aldatzeko, ontzi itxurako mahastitik besatarako mahastirako aldatzeko eta mahastiak berregituratzeko neurrietarako egin beharreko neurrien bakarkako fitxa finantzarioa.

F) Planari birlandatze eskubideak ekarriz gero, erauzteko justifikazioa azalduko da, eskubideak norberarenak badira, eta transferentziaren justifikazioaren fotokopia eskubideak transferentzia bidez eskuratu badira.

G) Planean parte hartzen duten mahastizainen artean izenpeturiko ituna.

H) Eskaturiko lurzatien kreditazioa:

a) Lurzatiak eskatzailearenak baldin badira, Landalurren Katastroko orrialdea aurkeztuko da, gaurkotua, edo bestela jabetzako eskritura publikoa. Berriki lurzati berrantolamenduaren xede izan diren udalerriak izanez gero, lurzati berrantolamendua esleitzeko orrialdea ere gaineratuko da, hala nola organo eskudunak emandako ziurtagiria, lurzati berrantolamenduan lurzatiaren titularra nor den azaltzen duena.

b) Lurzatiak eskatzailearenak ez badira, haiek erabiltzeko eskubidea honelaxe frogatu beharko da:

-Lurzatiak famili unitatea osatzen duten ahaideak badira, aski izanen da ahaideen artean lagatzeko kontratua, plana aurkeztu baino lehenagokoa, notarioaren aurrean protokolizatua. Bertan kontratuaren iraupena eta erauzteko unean eskubideen hartzailea agertuko dira.

-Aurreko letran aipatzen den ahaidetasunezko betebeharra betetzen ez duten pertsonen arteko errentamendua izanez gero, errentamendurako kontratua aurkeztu beharko da, plana aurkeztu baino lehenagokoa, eredu ofizialean eta behar bezala diligentziatua (ondare eskualdaketen gaineko zerga eta Landa Errentamenduen Erregistroko inskripzioa). Bertan kontratuaren iraupena eta erauzteko unean eskubideen hartzailea agertuko dira.

9. artikula. Laguntzak emateko lehentasun irizpideak.

1. Laguntzak emateko lehentasun batzuk ezarri dira, parte hartzaile bakoitzaren ondoko puntuazioari jarraikiz:

a) 10 puntu parte hartzen duen nekazari gazte bakoitzeko.

b) 5 puntu nagusiki nekazaria den pertsona bakoitzeko, nekazaritzako jarduerengatik Gizarte Segurantzan alta emana baldin badago.

c) 5 puntu lehentasuneko ustiategi asoziatibo edo ardandegi bakoitzeko, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Elikagaien Industrien Erregistroan inskribaturik badago.

d) Gainerako parte-hartzaileak, puntu bat.

2. Puntuazioan berdinketa baldin badago, azkeneko lurzatien artean hasierako lurzatien indizerik altuena lehenetsiko da.

3. Aurrekontuak onetsi direla eta, laguntza batek plan osoa hartzen ez badu, dagokion laguntza-zatia emanen da, artikulu honetako 1. zenbakian azaldutako puntuazioari jarraikiz.

10. artikulua. Laguntzen izapidaketa eta ordainketa.

1. Berregituratu eta moldatzeko laguntzen eskaerak EVENA erakunde autonomora igorriko dira eta haien ebazpena, planen onespenarekin batera, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emanen du, FEOGA-Berme sailaren izenean Nafarroako Foru Komunitatean laguntzak ordaintzen dituen erakundeko zuzendaria den aldetik, EVENA erakunde autonomoak txostena luzatu eta izapidatu ondoren. Horrek baimenerako eta zerbitzu teknikorako unitatetako balioko du.

2. Eskaera aurkezten denetik sei hilabeteko epea Administrazioak ebazpenik eman gabe iraganik, ulertzen ahalko da eskaera ezetsia izan dela.

3. Neurri bakoitza lurzati osoetan eta onetsiriko planekin bat burutu direla frogatu ondoren ordainduko dira laguntzak.

Landatu beharreko lurzatia desinfektatuz gero, edo bertako harriak kenduz gero edo lautuz gero edo untxien kontra babestuz gero, arauzko faktura aurkeztu beharko da.

Txertaka ziurtatuak erabiltzeagatik laguntzak ordaintzeko, behar den Erregistro ofizialean izena emaniko hazitegizainaren faktura aurkeztu beharko da.

4. Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak, FEOGA-Berme sailaren izenean Nafarroako Foru Komunitatean laguntzak ordaintzen dituen erakundeko zuzendaria den aldetik, zilegi izanen du mahastiak berregituratu eta moldatzeko planetarako laguntzen aurrerakinak ematea, plana bera edo horretan bildutako berariazko neurri bat burutu baino lehen, eskatzaileak ondoko baldintza hauek betetzen baldin baditu:

a) Plan edo neurriaren aplikazioa hasita izatea. Horretarako, aplikazioa hasitzat hartuko da landareak erauzi direnean, landarea erostearen faktura aurkezten denean edo beste edozein eragiketa itzuliezin modu frogagarrian egiaztatzen denean.

b) Laguntzaren 100eko 120ko banku abala aurkeztea.

Abalek, FEOGAren Berme sailaren aurrekontuaren laguntzen aurrerakinak bermatzen baitituzte, Batzordeak 1985eko uztailaren 22an eman 2220/85 (EEE) Erregelamenduan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, Erregelamendu horrek ezartzen baititu nekazaritzako produktuetarako bermeen araubidea aplikatzeko modalitate komunak.

c) Aurretik laguntzaren aurrerakina jaso baldin badu beste neurri berariazko baterako, neurri hori bukatua izatea.

Aurrerakina ematen zaion berariazko neurria edo, hala bada, plana bera, bi urteko gehieneko epean egin beharko da, aurrerakina ematen denetik hasita.

Ustiategi bati buruz planean aurreikusitako neurri guztiak aurreko zenbakian ezarritako epean egiten ez badira, ekoizleak ustiategi horretarako planaren barruan hartutako laguntza guztiak itzuli beharko ditu. Dena den, neurri horien 100eko 80 baino gehiago egiten baldin bada aipatu epean, planeko neurri guztiak eginez gero ordainduko zatekeen kopuru osagarriaren halako bi itzuli beharko du.

5. Ematen den laguntzaren ondoriozko eskubide eta eginbeharrak subrogatzeko baimena ematen ahalko da, betebehar hauek gertatzen direnean:

a) Ekintza guztiak lurzati berrian egiten direnean.

b) Subrogatu nahi den lurzatiak hasiera bateko ezaugarri berak edo antzekoak izatea.

6. Lurzatiaren titularra edo planean adierazten diren lurzatien ezaugarriak aldatuz gero, EVENAk aldez aurretik baimena eman beharko du, ebazpen administratiboaren bidez.

11. artikulua. Itzuli beharra, betebeharrak bete ezik.

Foru Agindu honetako 5. artikuluko 2. zenbakian aipatzen den gutxieneko hamar urteko epean laguntzen onuradunak planetan sarturiko eremuak erein beharra betetzen ez badu, eman zaion laguntza itzuli beharko du.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Berregituratze eta moldatze planetarako laguntzei dagokienez, Foru Agindu honetan aurreikusirik ez dagoen guztian, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorrari buruzko ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legeak xedatu bezala eginen da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Indarrik gabe utzi dira Foru Agindu honetan ezarritakoaren aurka dauden maila bereko xedapen guztiak.

Bigarrena.-Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hogeita bian.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

I. ERANSKINA

Mahastia berregituratu eta moldatzeko kostua

Kostua euroak/ha

ERAUZKETA 421

LURRAREN PREATAKUNTZA 962

LANDAKETA

Landarea eta landaketa (Unitatea) 2,07

Bestelako kostuak 240

LANDAKETAREN KOSTUAK (2 urte) 1.052

BESATARAKO EUSKARRIA 2.705

ONTZI ITXURAKO MAHASTITIK BESATARAKO 2.849

MAHASTIRA (euskarria barne)

DESINFEKZIOA 2.104

HARRIAK KENTZEA 391

LURRA BERDINTZEA 601

UNTXIEN KONTRAKO BABESA 1.202

ORAINGO BARIETATEAREN GAINETIK TXERTATXEA

Txertaketa (Unitatea) 0,60

Bestelako kostuak 1.202

Iragarkiaren kodea: A0102941