40. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

78/2001 FORU AGINDUA, 2001eko martxoaren 12koa, Hezkuntza eta Kultura Kontseilariak emana, Unibertsitatekoak ez diren Nafarroako Irakaskuntzetako A, B eta D hizkuntz ereduetako ikasleei zuzendutako Euskara Sustatzeko Jarduerak baimendu eta horiek arautuko dituzten oinarriak onesten dituena.

Jarduera osagarriak eta eskolaz kanpoko jarduerak apirilaren 13ko 85/1989 Foru Dekretuaren babesean antolatzen dira. Foru Dekretu horrek euskararen irakaskuntza sustatzeko eta garatzeko jarduerak antolatzeko dirulaguntzak ematea arautzen du.

Garatu nahi diren hizkuntz gaitasunak lortzeko nagusitu den metodologiarik garrantzitsuena jarduerak antolatzea da, ikasi nahi den hizkuntzarekiko harremanak errazteko. Halaber, hizkuntzaren ikaskuntza sendotzeko berariazko deialdiak egiteak sustatzen du eskolaz kanpoko jarduera eta jarduera osagarrien eskaintza ikastetxeen urteroko programazioan sartzea.

Euskara Zerbitzuak txostena aurkeztu du, dirulaguntzen deialdia baimendu dadin eskatuz, ondokoak antolatzeko: Nafarroako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzako euskarazko jarduera osagarriak, A, B eta D ereduetan; Nafarroako Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako euskarazko jarduera osagarriak, A, B eta D ereduetan; Topaketak Euskal Idazleekin Eskolan; euskara erabiltzeko estrategiak garatu dituzten ikastetxeentzako jarduera programak; Literatura, Etnologia eta Dialektologia, Irakurketa eta Deklamazio eta Bertso Paperen Lehiaketak eta Antzerki Topaketak. Euskara Zerbitzuak, halaber, foru agindu honekin batera doazen oinarri arauemaileak onestea eskatzen du.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36.2 artikuluaren c) eta d) idatz-zatiek emandako ahalmenen arabera,

AGINTZEN DUT:

1. 2001. urteari dagozkion dirulaguntzen deialdiak baimentzea, Nafarroako Foru Komunitateko Unibertsitatekoak ez diren Irakaskuntzetako A, B eta D hizkuntz ereduetako ikasleei zuzendutako Euskara Sustatzeko Jarduerak egiteko.

2. Foru Agindu honen Eranskinean ageri diren deialdietako Oinarri arauemaileak onestea.

3. Jarduera hauek egiteko erabiliko den diru kopurua 24.700.000 pezeta da, honela banatuta:

Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleei euskarazko jarduera osagarriak, A, B eta D ereduetan egiteko dirulaguntzen deialdia: 10.000.000 pezeta.

Nafarroako Bigarren Hezkuntzako ikasleei euskarazko jarduera osagarriak, A, B eta D ereduetan egiteko dirulaguntzen deialdia: 4.000.000 pezeta.

Euren plangintza tresnetan (H.P. eta C.P.) euskara erabiltzeko estrategiak garatu dituzten ikastetxeek jarduerak egiteko deialdia: 3.000.000 pezeta.

"Euskal Idazleak Eskolan" kanpainia egiteko dirulaguntzen deialdia, Nafarroako Bigarren Hezkuntzako A, B eta D ereduetako ikasleei zuzendua: 1.500.000 pezeta.

Nafarroako Literatura, Etnologia eta Dialektologia, Irakurketa eta Deklamazio, Bertso Paperren Lehiaketak eta Antzerki Topaketak, Nafarroako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako A, B eta D hizkuntz ereduetako ikasleei zuzendua: 6.200.000 pezeta.

Ordainketa hauek 2001eko Gastuen Aurrekontuaren "Euskara Sustatzeko Jarduerak" izeneko 41400 2269 422904 kontusailaren kontura egingo dira.

4. Foru Agindu hau eta berarekin batera doan Eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialera bidaltzea, argitara dadin.

5. Foru Agindu honen berri ematea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen Kontuhartzaile Jaunari, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari, Euskara Zerbitzuari, Euskara Zerbitzuko Administrazio Unitateari, Euskara Sustatzeko Unitateari eta interesatuei. Foru Agindu honen kontra zilegi izanen da gora jotzeko helegitea jartzea Nafarroako Gobernuan, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hamabian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

I. ERANSKINA

Deialdien oinarriak

2001. URTEKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA, HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IKASLEEI EUSKARAZKO JARDUERA OSAGARRIAK ANTOLATZEKO, A, B ETA D EREDUETAN

O I N A R R I A K

1. Deialdi honen helburua da hizkuntza erregistro ezberdinak erabili daitezen ahaleginak egitea, horretarako hainbat bide artiskiko eta kultural baliatuz: txontxongiloak, pailazoak, aztiak eta abar.

2. Deialdi honek biltzen dituen jarduerak Haur eta Lehen Hezkuntzako A, B eta D eredutako ikasleei zuzenduta daude. 2001. urtean zehar egingo dira, eta egiteko azken eguna 2001.eko azaroaren 30a izango da.

3. Deialdi hau egiteko erabiliko den diru kopurua 10.000.000 da.

4. Ikastetxeek, 2001eko apirilaren 15a baino lehen, honekin batera bidaltzen den eskaera orria (II. Eranskina) bidaliko dute Hezkuntza Departamentuko Euskara Zerbitzura.

5. Batzorde batek aurkeztutako eskaerak aztertuko ditu. Batzordekideak honako hauek izango dira: Euskararen Didaktika eta Sustapen atalburua eta Euskara Zerbitzuko bi teknikari.

Eskaerak baloratzerakoan batzordeak kontuan izango ditu jarduerak xedeetara egokituta dauden eta kontratatzekoak diren artistak eta taldeak kalitatezkoak diren hizkuntzaren aldetik.

6. Ondoren, deialdia esleitzen duen ebazpenaren proposamena igorriko da, ikastetxe bakoitzarentzat onetsitako jarduerak zerrendatuz.

7. Ikastetxean jardueraz arduratzen denari egokituko zaio artista edo talde hautatuarekin harremanetan jartzea, kontratatzea eta, gauzak behar bezala gerta daitezen, gainontzeko zereginak egitea.

8. Ikastetxeak ondoko hauek igorriko dizkio Euskara Zerbitzuari:

a) Artista edo taldearen faktura (jatorrizkoa)

b) Jarduera egin dela adierazten duen egiaztagiria (jatorrizkoa), Ikastetxeko Zuzendaritzak emana. (III. Eranskina)

Euskara Zerbitzuak zuzenean ordainduko dio interesatuari adostutako dirua.

9. Fakturak eta egiaztagiriak aurkeztuko dira, beranduenez, jarduerak eginda aste beteko epean.

10. Egingo den jarduera beti izango da eskaeran jarritakoa.

11. Baldin eta 8 ,9 eta 10 oinarriak betetzen ez badira, Euskara Zerbitzuak ez ditu bere gain hartuko jarduerak eragindako gastuak.

12. Emango den dirulaguntza 50.000 pta izango da jarduera bakoitzeko.

13. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuak eskubidea gordetzen du zeinahi informazio osagarri eskatzeko eta egindako jarduerak ikuskatu eta kontrolatu ahal izateko.

2001. URTEKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA, BIGARREN HEZKUNTZAKO IKASLEEI EUSKARAZKO JARDUERA OSAGARRIAK ANTOLATZEKO, A, B ETA D EREDUETAN.

O I N A R R I A K

1. Deialdi honen helburua da hizkuntza erregistro ezberdinak erabili daitezen ahaleginak egitea, horretarako hainbat bide artiskiko eta kultural baliatuz: antzerkia, kantak eta abar

2. Deialdi honek biltzen dituen jarduerak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Derrigorrezkoaren Ondoko Bigarren Hezkuntzako A, B eta D eredutako ikasleei zuzenduta daude. 2001. urtean zehar egingo dira, eta egiteko azken eguna 2001.eko azaroaren 30a izango da.

3. Deialdi hau egiteko erabiliko den diru kopurua 4.000.000 da.

4. Ikastetxeek, 2001eko apirilaren 15 a baino lehen, honekin batera bidaltzen den eskaera orria (II. Eranskina) bidaliko dute Hezkuntza Departamentuko Euskara Zerbitzura.

5. Batzorde batek aurkeztutako eskaerak aztertuko ditu. Batzordekideak honako hauek izango dira: Euskararen Didaktika eta Sustapen atalburua eta Euskara Zerbitzuko bi teknikari.

Eskaerak baloratzerakoan batzordeak kontuan izango ditu jarduerak xedeetara egokituta dauden eta kontratatzekoak diren artistak eta taldeak kalitatezkoak diren hizkuntzaren aldetik.

6. Ondoren, deialdia esleitzen duen ebazpenaren proposamena igorriko da, ikastetxe bakoitzarentzat onetsitako jarduerak zerrendatuz.

7. Ikastetxean jardueraz arduratzen denari egokituko zaio artista edo talde hautatuarekin harremanetan jartzea, kontratatzea eta, gauzak behar bezala gerta daitezen, gainontzeko zereginak egitea.

8. Ikastetxeak ondoko hauek igorriko dizkio Euskara Zerbitzuari:

a) Artista edo taldearen faktura (jatorrizkoa)

b) Jarduera egin dela adierazten duen egiaztagiria (jatorrizkoa), Ikastetxeko Zuzendaritzak emana. (III. Eranskina)

Euskara Zerbitzuak zuzenean ordainduko dio interesatuari adostutako dirua.

9. Fakturak eta egiaztagiriak aurkeztuko dira, beranduenez, jarduerak eginda aste beteko epean.

10. Egingo den jarduera beti izango da eskaeran jarritakoa.

11. Baldin eta 8 ,9 eta 10 oinarriak betetzen ez badira, Euskara Zerbitzuak ez ditu bere gain hartuko jarduerak eragindako gastuak.

12. Emango den dirulaguntza 50.000 pta izango da jarduera bakoitzeko.

13. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuak eskubidea gordetzen du zeinahi informazio osagarri eskatzeko eta egindako jarduerak ikuskatu eta kontrolatu ahal izateko.

2001. URTEKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA, "EUSKAL IDAZLEAK ESKOLAN" KANPAINIAN PARTE HARTZEKO

O I N A R R I A K

1. Deialdi honen helburua da literatur egileen obra eta bizipen pertsonalak ikasgelara eramatea, hizkuntza eta literaturarekiko ikasleen interesa sustatzeko.

2. Deialdi honek biltzen dituen jarduerak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko B eta D eredutako kasleei zuzenduta daude. 2001. urtean zehar egingo dira, eta egiteko azken eguna 2001.eko azaroaren 30a izango da.

3. Deialdi hau egiteko erabiliko den diru kopurua 1.500.000 da.

4. Ikastetxeek, 2001eko apirilaren 15a baino lehen, honekin batera bidaltzen den eskaera orria (II. Eranskina) bidaliko dute Hezkuntza Departamentuko Euskara Zerbitzura.

5. Batzorde batek aurkeztutako eskaerak aztertuko ditu. Batzordekideak honako hauek izango dira: Euskararen Didaktika eta Sustapen atalburua eta Euskara Zerbitzuko bi teknikari.

Eskaerak baloratzerakoan batzordeak kontuan izango du kontratatzekoak diren autoreak ea xedeetara egokitzen diren.

6. Ikastetxean jardueraz arduratzen denari egokituko zaio autore hautatuarekin harremanetan jartzea, kontratatzea eta, gauzak behar bezala gerta daitezen, gainontzeko zereginak egitea.

7. Ikastetxeak ondoko hauek igorriko dizkio Euskara Zerbitzuari:

a) Autorearen faktura (jatorrizkoa)

b) Jarduera egin dela adierazten duen egiaztagiria (jatorrizkoa), Ikastetxeko Zuzendaritzak emana. (III. Eranskina)

8. Fakturak eta egiaztagiriak aurkeztuko dira, beranduenez, jarduerak eginda aste beteko epean.

9. Egingo den jarduera beti izango da eskaeran jarritakoa.

10. Baldin eta 8 ,9 eta 10 oinarriak betetzen ez badira, Euskara Zerbitzuak ez ditu bere gain hartuko jarduerak eragindako gastuak.

11. Emango den dirulaguntza 30.000 pta izango da jarduera edo topaketa bakoitzeko, eta ikastetxe bakoitzak jarduera bat eskatu ahal izango du hezkuntza etapa bakoitzean.

12. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuak eskubidea gordetzen du zeinahi informazio osagarri eskatzeko eta egindako jarduerak ikuskatu eta kontrolatu ahal izateko.

JARDUERAK EGITEKO DEIALDIA, EUREN PLANGINTZA TRESNETAN (H.P. ETA C.P.) EUSKARA ERABILTZEKO ESTRATEGIAK GARATU DITUZTEN IKASTETXEEI ZUZENDUA

O I N A R R I A K

1. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak, Euskara Zerbitzuaren bidez, jarduerak egiteko deia egin du, euren plangintza tresnetan (Hezkuntza Proiektua eta Curriculum Proiektua) euskara erabiltzeko estrategiak garatu dituzten ikastetxeei zuzendua.

2. Jarduera honetan parte ahal izango dute unibertsitatekoak ez diren ikastetxeek (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa), beti ere euren hezkuntza eta curriculum proiektuetan erabilpen estrategiak sartzen badituzte 2001. urtean (Euskara Zerbitzuaren laguntzarekin).

3. Ikastetxe horiek, maiatzaren 2a baino lehen, ikastetxeko hizkuntz diagnostikoa aurkeztuko dute, Euskara Zerbitzuak emandako informatika euskarrian. Berau aztertu ondoren, eta maitzaren 31 baino lehen, proiektu pedagogiko bat entregatuko dute non zehaztuko duten urte horretan euskara erabiltzeko izango dituzten helburu operatiboak eta jarduerak.

4. Jarduera motak.

Ikasleek euskara erabil dezaten bultzatzeko jarduerak. Ez dira jarduera akademikoak edo eskolaz kanpokoak izango, hots, monitorearekin egiten diren ohiko jarduerak (pintura, judua, musika.).

Komunikazioa: Informazio euskarriak (foiletoak, aldizkariak.), komunikabideen erabilera eskolan: egunkaria, irratia, telebista.)

Euskara sustatzeko ikastetxean egiten diren beste jarduera batzuk.

Ikastetxeetan euskara erabiltzeko egiten diren jarduerak ez dira izango Euskara Zerbitzuak euskara sustatzeko ematen dituen deialdiek eragindakoak, adibidez, literatur, deklamazio, dialektologia eta etnologia lehiaketak, antzerki jarduerak, bertsolaritzako jarduerak, haur kantarien jarduerak, irtenaldiak, egonaldiak eta kanpaldiak; emanaldiak eta tailerrak (txotxongiloak, pailazoak, antzerkia, ipuin kontalariak, jokoak, herri kirolak.); idazleak eskoletan, hitzaldi zientifikoak.

Era berean, ez dira baliagarriak izango Nafarroako Gobernuko edo Administrazio Publikoetako zeinahi atalek ikastetxeko edozein estatamenturi diruz lagundutakoak (Ikastetxea, Gurasoen Elkartea, Ikasle Zaharren Elkartea.).

5. Ikastetxeek eskaera aurkeztuko dute eta horrekin batera eskatutako jardueren zerrenda, non zehaztuko duten jarduera bakoitzagatik aurreikusitako kostua eta 3. oinarrian aipatzen den proiektuak aintzat hartzen duen helburu operatiboa.

Eskaerak Euskara Zerbitzuari zuzenduak izango dira eta aurkeztuko dira Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroaren bulegoetan (Santo Domingo kalea, z/g, Iruña) edo Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a, 2. Iruña) edo, bestela, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusten diren bideetako edozein erabiliz.

Eskaerak aurkezteko epea 2001eko maiatzaren 31n amaituko da.

6. Jarduerak esleitzeko irizpideak.

-Ikastetxeak zenbat ikasle dituen eta proposatutako jarduerak zenbat ikasle hartzen dituen.

-Jarduerak zenbat irauten duen. Iraupen luzeko jarduerek lehentsuna izango dute, baita orduen aldetik trinkoagoak direnak ere.

-Komunikatiboki eraginkorrak izatea. Hizkuntz erregistro informala zenbat eta gehiago erabili orduan eta lehentasun handiagoa izango dute.

7. Deialdi honetan erabiliko den dirua 3.000.000 izango da, hautatutako jardueren artean banatuko dena.

Ikastetxe bakoitzak jarduerak egiteko egin ahal izango duen gehienezko eskaera 250.000 pezetakoa izango da.

Eskaerak aztertu eta baloratu ondoren, deialdia ebazten duen proposamena igorriko da eta bertan zerrendatuko dira ikastetxe bakoitzarentzat onetsitako jarduerak.

Ordainketak bere gain hartuko du jarduera egitearen kostua eta material osagarriak erostea, beti ere azken hauek material suntsigarriak (papera, fotokopiak, guraizeak.), inbentariokoak (ikus-entzunezko tresnak, altzariak.) edo hornidurakoak (ikastetxeko edo gelako liburutegietarako edo informatika, musika, arte. geletarako) ez badira.

8. Ikastetxeek jarduera amaitu ondoren, proiektuaren txosten laburtua aurkeztuko dute, beti ere 2001eko azaroaren 30a baino lehen. Honetan deskribatuko dira proiektua, erabilitako oinarri teorikoak eta metodologia, jardueren deskribapena eta balorazioa.

Egindako jardueren programazioaren berri emango zaie parte hartzen duten ikastetxeei, baita eskatzen dutenei ere.

9. Fakturak eta albaranak aurkeztu ondoren, jarduerak ordainduko dira, beti ere 2001eko azaroaren 30a baino lehen.

10. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuak eskubidea gordetzen du zeinahi informazio osagarri eskatzeko eta egindako jarduerak ikastxean ikuskatu eta kontrolatu ahal izateko.

EUSKARAZKO LITERATUR LEHIAKETA. 2000-2001 IKASTURTEA

O I N A R R I A K

1. Lehiaketaren xedeak

Lehiaketa honen xedea 2000-2001 ikasturtean ikasleen artean euskarazko haur eta gazte literatura sustatu, bultzatu eta zabaltzea da Nafarroako Ikastetxe publiko eta pribatuetako Lehen Hezkuntzan (3. zikloa) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.

2. Modalitateak eta kategoriak

Lehiaketa honetan hiru modalitate daude (Narratiba, Ipuina eta Poesia) eta ondoko kategoriak:

A Lehen Hezkuntzako 3. Zikloa

B Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. Zikloa

C Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. Zikloa

3. Sariak

Hiru sari emango dira kategoria eta modalitate bakoitzean, eta halaxe banatuko dira:

A eta B kategoriak:

1. saria: 30.000 pezeta.

2. saria: 20.000 pezeta.

3. saria: 15.000 pezeta.

C Kategoria:

1. saria: 50.000 pezeta.

2. saria: 30.000 pezeta.

3. saria: 25.000 pezeta.

Sariek, guztira, 705.000 pezeta. egiten dute.

Sariak materialetan emanen dira (didaktika, kirol, bibliografia, musika materiala, e.a). Ikasleak, saria jaso aurretik, erosketaren faktura eta albarana aurkeztu beharko ditu Euskara Zerbitzuan 2001eko abuztuaren 31 baino lehen.

4. Parte hartzaileendako baldintzak

Lehiaketa honetan parte hartzeko egiaztatu beharko dute Nafarroako Lehen Hezkuntzako (3. zikloa) edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (1. eta 2. zikloa) ikasleak direla.

5. Aurkeztuko diren lanek bete beharreko baldintzak

Gaia libre izanen da eta lanek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

a) Euskaraz idatzia izatea.

b) Jatorrizkoak eta argitara eman gabeak izatea.

c) Narratiba modalitateko lanek 5 folioko luzera eduki beharko dute guttienez, tarte bikoitzez idazmakinaturik.

d) Ipuin modalitatean, lanek 2 folioko luzera izanen dute guttienez eta 4 foliokoa gehienez, tarte bikoitzez idazmakinaturik.

e) Poesia modalitatean, idazkiek 20 bertso (4 estrofa) izan beharko dituzte guttienez.

f) Bere buruaren izenean literatur libururuak argitaratu dituzten egileek ezin izanen dute lanik aurkeztu

g) Egile bakoitzak bi lan, gehienez, aurkeztu ahal izango ditu modalitate bakoitzean.

Ikasle batek ezin izanen du sari bat baino gehiago irabazi lehiaketa modalitate bakoitzean.

6. Eskabide eta lanen aurkezpena

5.1.) Lehiaketa honetako parte hartzaileek 2001eko apirilaren 15eko 12ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte beren lanak Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo aldapa z.g., Iruña), Euskara Zerbitzuarentzat direla jarriz.

7. Balorazioa

Balorazioa egingo duen Epaimahaiburua Euskara Zerbitzuko Zuzendaria izango da eta beronek bost mahaikide, gutxienez, izendatuko ditu. Epaimahai horrek lanak aztertuko ditu eta 2001eko maiatzaren 15eko 12ak baino lehen sariak emateko proposamena egingo dio Hezkuntza Zuzendari Nagusiari.

8. Argitalpena

Aurkeztutako lanak Nafarroako Gobernuaren eskuetan geldituko dira eta beronek argitara emateko eta hedatzeko eskubidea izango du Nafarroako Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publiko eta pribatuetan.

9. Jurisdikzioa eta errekurtsoak

Oinarri hauek xedetzat duten jardueraren izaera administratiboa da. Beraz, jarduera hori egitearen eta Oinarriak interpretatzearen ondorio diren gorabeherak oro, lehenik, sariak emanen dituen organoak ebatziko ditu. Organo horrek eman ditzakeen ebazpenen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien sailean, aurretik Nafarroako Gobernuan gora jotzeko errekurtsoa hilabeteko epean paratu ondoren.

ETNOLOGIA ETA DIALEKTOLOGIA LEHIAKETA. 2000-2001 IKASTURTEA

O I N A R R I A K

1. Lehiaketaren xedea

Lehiaketa honen xedea euskarazko etnologia eta folklore gaiak biltzea da. Lan bakoitza non bildu, hango euskalkian idatzita egongo da.

Erabiliko diren gaiek aintzat hartuko dituzte gaurdaino iritsi diren istorioak, ipuinak, esaerak, haur jokoak eta herri ohiturak, beti ere argitaratu gabeak badira.

Lehiaketa Nafarroako Foru Komunitateko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei zuzendua dago.

2. Kategoriak

Hiru kategoria daude:

A Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. Zikloa

B Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. Zikloa

C Batxilergoko 1.a eta 2.a.

3. Sariak

Kategoria bakoitzean hiru sari emango dira eta halaxe banatuko dira:

A kategoria:

1. saria: 30.000 pezeta.

2. saria: 20.000 pezeta.

3. saria: 15.000 pezeta.

B eta C kategoriak:

1. saria: 50.000 pezeta.

2. saria: 30.000 pezeta.

3. saria: 25.000 pezeta.

Sariek, guztira, 275.000 pezeta. egiten dute.

Sariak materialetan emanen dira (didaktika, kirol, bibliografia, musika materiala, e.a). Ikasleak, saria jaso aurretik, erosketaren faktura eta albarana aurkeztu beharko ditu Euskara Zerbitzuan 2001eko abuztuaren 31 baino lehen.

4. Parte hartzaileendako baldintzak

Lehiaketa honetan parte hartzeko egiaztatu beharko dute Nafarroako ikastetxe publiko edo pribatuko ikasleak direla.

5. Aurkeztuko diren lanek bete beharreko baldintzak

Gaiak etnologiari eta folkloreari buruzkoak izango dira eta ondoko baldintzak beteko dituzte:

a) Transmisorearen euskalkian emango dira.

Jatorrizkoak eta argitara eman gabeak izatea.

c) Egile bakoitzak bi lan, gehienez, aurkeztu ahal izango ditu.

d) Lanetan agertuko dira transmisorearen izena, deiturak, adina, herria eta transkripzioa biltzen duen zinta grabatua.

6. Aurkezpena

6.1.) Parte hartzaileek 2001eko apirilaren 15eko 12ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte beren lanak Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo aldapa z/g, Iruña), Euskara Zerbitzuarentzat direla jarriz.

6.2.) Lanak plika sistemaren bidez entregatuko dira:

Kartazal txikia: Ohartxo batean egilearen datu pertsonalak (izen-deiturak, helbidea, bere kurtsoa eta ikastetxea) ageriko dira.

Kartazal handia: Kartazal txikia eta egindako lana kartazal handian sartu, eta honen kanpoaldean lehiaketaren izena (Etnologia eta Dialektologia) eta kategoria jarri.

7. Balorazioa

Balorazioa egingo duen Epaimahaiburua Euskara Zerbitzuko Zuzendaria izango da eta beronek bost mahaikide, gutxienez, izendatuko ditu. Epaimahai horrek lanak aztertuko ditu eta 2001eko maiatzaren 15eko 12ak baino baino lehen sariak emateko proposamena egingo dio Hezkuntza Zuzendari Nagusiari.

8. Argitalpena

Aurkeztutako lanak Nafarroako Gobernuaren eskuetan geldituko dira eta beronek argitara emateko eta hedatzeko eskubidea izango du unibertsitatekoak ez diren Nafarroako ikastetxe publiko eta pribatuetan.

9. Jurisdikzioa eta errekurtsoak

Oinarri hauek xedetzat duten jardueraren izaera administratiboa da. Beraz, jarduera hori egitearen eta Oinarriak interpretatzearen ondorio diren gorabeherak oro, lehenik, sariak emanen dituen organoak ebatziko ditu. Organo horrek eman ditzakeen ebazpenen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien sailean, aurretik Nafarroako Gobernuan gora jotzeko errekurtsoa hilabeteko epean paratu ondoren.

"PEDRO DIEZ DE ULZURRUN" IRAKURKETA ETA DEKLAMAZIO LEHIAKETA. 2000-2001 IKASTURTEA

O I N A R R I A K

1. Lehiaketaren xedeak

Lehiaketa honen xedea 2000-2001 ikasturtean ikasleen artean irakurtzeko eta ahoskatzeko ohitura zuzenak sustatzea da Nafarroako Ikastetxe Publiko eta Pribatuetako Lehen Hezkuntzan (2. eta 3. zikloak) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntan (1. zikloa).

2. Kategoriak

Hiru kategoria daude:

A Lehen Hezkuntzako 2. Zikloa

B Lehen Hezkuntzako 3. Zikloa

C Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. Zikloa.

3. Sariak

Kategoria bakoitzean sari bat emango da, eta saria kultur txango bat izango da garaile ateratzen den ikasle taldearentzat eta beste sari bat talde horren arduradunarentzat.

Sariek, guztira, 500.000 pezeta egiten dute.

4. Parte hartzaileendako baldintzak

Lehiaketa honetan parte hartzeko egiaztatu beharko dute Nafarroako ikastetxe publiko eta pribatuko ikasleak direla Lehen Hezkuntzan edo Bigarren Hezkuntzan.

5. Aurkeztuko diren lanek bete beharreko baldintzak

a) Parte hartzen duten taldeek ondoko hauen grabazioa egingo dute (audio euskarri batean, hots, kaseta, cd.):

1. Nahitaez irakurri beharreko testua (antzerki zatia), oinarriekin batera ikastetxeetara bidaliko dena.

2. Taldeak aukeratutako prosazko bi testu.

3. Taldeak hautatutako bi poesia, bi ikaslek errezitatuko dituztenak.

b) Saritua izango da hobekien irakurtzen eta deklamatzen duen taldea, oro hartuta.

c) Euskara batuan edo beste edozein literatur euskalkitan idatzitako testuak irakurri ahal izango dira.

d) Euskararen arau fonetikoak zainduko dira, hizkuntz interferentziak saihestuz.

e) Grabazioak, gehienez, 10 minutu iraungo du, testu batetik besterako isiluneak barne (15 segundu gehienez).

f) Grabaketaren hasieran taldearen goitizena grabatuko da eta testu bakoitzaren aurretik zehaztuko da zenbatek parte hartu duten grabaketa bakoitzean.

e) Irakasle arduraduna arduratuko da lehiaketa honetan parte hartzeko orria betetzeaz.

6. Aurkezpena

6.1.) Taldearen irakasle arduradunak 2001eko apirilaren 15eko 12ak baino lehen aurkeztu beharko ditu beren lanak Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo aldapa z.g., Iruña), Euskara Zerbitzuarentzat direla jarriz.

6.2.) Lanak plika sistemaren bidez entregatuko dira: Kartazal txikia: Parte hartzeko orria eta taldeko ikasle guztien zerrenda sartu (grabazioan parte hartu dutenak azpimarratu).

Kartazal handia: Kartazal txikia eta audio euskarria sartu kartazal handian pseundonimoa eta kategoria adieraziz. Kanpoaldean, berriz, lehiaketaren izena ("Pedro Díez de Ulzurrun" irakurketa eta deklamazioa) eta kategoria agertuko dira.

7. Balorazioa

Balorazioa egingo duen Epaimahaiburua Euskara Zerbitzuko Zuzendaria izango da eta beronek bost mahaikide izendatuko ditu. Epaimahai horrek lanak aztertuko ditu eta 2001eko maiatzaren 15eko 12ak baino lehen sariak emateko proposamena egingo dio Hezkuntza Zuzendari Nagusiari.

8. Argitalpena

Aurkeztutako lanak Nafarroako Gobernuaren eskuetan geldituko dira eta beronek argitara emateko eta hedatzeko eskubidea izango du unibertsitatekoak ez diren Nafarroako ikastetxe publiko eta pribatuetan.

9. Jurisdikzioa eta errekurtsoak

Oinarri hauek xedetzat duten jardueraren izaera administratiboa da. Beraz, jarduera hori egitearen eta Oinarriak interpretatzearen ondorio diren gorabeherak oro, lehenik, sariak emanen dituen organoak ebatziko ditu. Organo horrek eman ditzakeen ebazpenen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien sailean, aurretik Nafarroako Gobernuan gora jotzeko errekurtsoa hilabeteko epean paratu ondoren.

XV ESKOLARTEKO BERTSO PAPER LEHIAKETA. 2000-2001 IKASTURTEA

O I N A R R I A K

1. Lehiaketaren xedeak

Lehiaketa honen xedea bertsolaritzaren interesa sustatzea da B eta D ereduetan eskolatutako ikasle nafarren artean. Ahozko tradizioan oinarritutako literatur genero hau tresna eraginkorra da euskararen erregistro formal eta informalak ikasteko, eskolak ematen duen eredutik kanpo.

2. Kategoriak

Lehiaketa honetan ondoko kategoriak daude:

A Lehen Hezkuntzako 2. Zikloa

B Lehen Hezkuntzako 3. Zikloa

C Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. Zikloa

D Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. Zikloa

3. Sariak

Kategoria bakoitzean hiru sari emango dira eta sari banaketa zonalde bakoitzeko kanporaketetan egingo da, baita lehiaketa amaiera ospatzeko jaialdian ere.

4. Parte hartzaileendako baldintzak

Lehiaketa honetan parte hartzeko egiaztatu beharko da Nafarroako ikastetxe publiko edo pribatuko ikaslea dela Lehen Hezkuntzan (2. eta 3. zikloa) edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (1. eta 2. zikloa).

5. Aurkeztu beharreko lanen baldintzak

Lanak, kategoriaren arabera, honako hauek izango dira:

A kategoria: Bertso bat edo bi kopla

B kategoria: Bi bertso edo lau kopla

C eta D kategoriak: Hiru bertso edo sei kopla.

Bertsoak egiteko, ondoko bost gaietatik bat aukeratuko da:

Lanean nekatu eta ikasten aspertu: zer eginen dut?

Ikastetxeko jolastokia kendu behar omen dute.

3) Zure herriaren berri eman behar duzu WEB orri batean.

4) Ohera joan, begiak itxi... eta ezin dut lorik hartu.

5) Larunbat goizetan klasea izan behar omen da datorren urtetik aurrera.

6. Eskabide eta lanen aurkezpena

5.1.) Parte hartzaileek 2001eko apirilaren 6ko 12ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte beren lanak Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo aldapa z/g-Iruña, 31001), Euskara Zerbitzuarentzat direla esanez.

7. Balorazioa

Nafarroako Bertsozale Elkarteko hiru kidek aztertuko dituzte aurkezturiko lanak eta ezarritako sariak emango dituzte.

8. Argitalpena

Aurkeztutako lanak Nafarroako Gobernuaren eskuetan geldituko dira eta beronek argitara emateko eta hedatzeko eskubidea izango du Nafarroako Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publiko eta pribatuetan.

9. Jurisdikzioa eta errekurtsoak

Oinarri hauek xedetzat duten jardueraren izaera administratiboa da. Beraz, jarduera hori egitearen eta Oinarriak interpretatzearen ondorio diren gorabeherak oro, lehenik, sariak emanen dituen organoak ebatziko ditu. Organo horrek eman ditzakeen ebazpenen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien sailean, aurretik Nafarroako Gobernuan gora jotzeko errekurtsoa hilabeteko epean paratu ondoren.

II. ERANSKINA

Eskaera orria

Jarduera:

Ikastetxea:

Herria:

Hezkuntzako etapa: .......................... Zikloa:

Talde artistikoa edo idazlea:

Obra:

Adostutako data:

Jardueraz arduratzen den irakaslea:

(Ikastetxearen sinadura eta zigilua)

III. ERANSKINA

Jarduera osagarriak egin direla adierazten duen egiaztagiria, Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan, A, B eta D ereduetan

Ikastetxea:

Herria:

Irakasle arduraduna:

Kurtsoa eta taldea:

Jarduera:

Talde artistikoa:

Idazlea:

Jardueraren data:

............. Ikastetxeko zuzendaria den ............... jaun/andreak egiaztatzen du inprimaki honetan azaltzen den jarduera egin dela.

(Sinadura eta zigilua)

Iragarkiaren kodea: A0102899