40. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 2000ko abenduaren 29koa, Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuaren Datuen Prozesurako Zentroa 2001. urtean garbitzeko lanak "Limpiezas Maju, S.L." enpresari adjudikatzen dizkiona, prozedura irekiaz eta lehiaketa publikoaz.

Indarra duen legerian xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak 2000ko abenduaren 1ean emandako Ebazpenaren bidez honako kontratu hau adjudikatu dela:

-Xedea: Nafarroako Gobernuaren Datuen Prozesurako Zentroa 2001. urtean garbitzeko lanak.

-Adjudikatzeko modua: prozedura irekia eta lehiaketa publikoa.

-Adjudikazioaren zenbatekoa: 7.321.650 pezeta.

-Adjudikazio-hartzailea: Limpiezas Maju, S.L.

Iruñean, bi milako abenduaren hogeita bederatzian.-Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusia, Juan Santafé Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: a0102287