40. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

238/2001 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "NA-132 (Lizarra-Tafalla-Zangoza) errepidea 0+000 kp.tik 7+530 kp.ra egokitu eta sendotzeko lanak" kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako dei egin du, "NA-132 (Lizarra-Tafalla-Zangoza) errepidea 0+000 kp.tik 7+530 kp.ra egokitu eta sendotzeko lanak" kontratatzeko, honako baldintza orokor hauei jarraikiz.

-Kontratuaren xedea: "NA-132 (Lizarra-Tafalla-Zangoza) errepidea 0+000 kp.tik 7+530 kp.ra egokitu eta sendotzeko lanak".

-Adjudikazio modua: enkantea.

-Kontratuaren aurrekontua: 109.663.207 pezeta (659.089,15 euro).

-Egiteko epea: 90 egun.

-Kontratuaren sailkapena: G taldea, 4. azpitaldea, f kategoria.

-Proposamenak aurkeztea: 2001eko apirilaren 26ra arte, hori barne, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Ignazio etorbidea, 3, beheko solairua, Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Agiriok jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan behar dute.

Proiektua eta administrazio klausulen plegua aztertu nahi izanez gero, Zainketa Zerbitzura deitu (San Ignazio etorbidea, 3, 3. solairua, Iruña), 948 42 36 24 telefonora, edo Interneten begiratu (http://www.cfnavarra.es/obraspublicas).

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: 2001eko maiatzaren 7an, eguerdiko 12:00etan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hamahiruan.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

PROPOSAMEN EREDUA

Behean sinatzen duenak, ..................... J/A-ak, adinez nagusiak, ..................(e)ko ............ kaleko ..... zk.an bizi denak, bere izenean (edo .......... ordezkatuz), "NA-132 (Lizarra-Tafalla-Zangoza) errepidea 0+000 kp.tik 7+530 kp.ra egokitu eta sendotzeko lanak" enkante bidez adjudikatzeko ..........(e)ko .....garren Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emandako iragarkiaren, proiektuaren eta kontratazioa arautzen duten administrazio klausula partikularren pleguaren berri izanik, hitz ematen du lan horiek oso-osorik eginen dituela, aipatu agiriei hertsiki lotuz, ......... (zenbakitan) .............. pezetaren truke.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: a0102909