40. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

590/2001 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Ingurugiro zuzendari nagusiak emana, Las Cañas urtegiko obrak lehiaketa irekiaren bitartez kontratatzeko espedientea onesten duena.

Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak lizitaziorako deia egin du Las Cañas urtegiko obrak kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraituz:

-Kontratuaren xedea: Las Cañas urtegiko obrak kontratatzea.

-Adjudikatzeko era: lehiaketa bidez eginen da adjudikazioa.

-Lizitazio prezioa: gehienez ere 5.063.872 pezetakoa izanen da (30.434,48 euro), BEZa barne.

-Egiteko epea: lau hilabete.

-Proposamenen aurkezpena: proposamenak Nafarroako Gobernuko Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira, Alondegi kalea, 1-2.a, Iruña, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita seigarren egun naturaleko 14:30ak baino lehen.

-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularren pleguan ageri dena. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

-Proposamenak jendaurrean irekitzea:

3. kartazala, proposamen ekonomikoa biltzen duena, irekitzea: aurreko idatz-zatian ezarritako epea amaitu ondoko hamazazpigarren egun naturalean.

Administrazio klausula partikularren eta agindu teknikoen pleguak Ingurugiro eta Lurraldearen Antolamendu Departamentuan daude (Idazkaritza Teknikoa), Alondegi kalea, 1-2. solairua, Iruña, eta Internet-eko ondoko helbide honetan: http://www.cfnavarra.es/medioambiente.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hamabian.-Ingurugiro zuzendari nagusia, José Ignacio Elorrieta Pérez de Diego.

PROPOSAMEN EREDUA

Hau sinatzen duena, ........... J/A, adinez nagusia, .... NAN, .......(e)ko ........... kaleko ..... zk.an bizi dena, bere izenean (edo ......... ordezkatuz, ....... IFZ, ........(e)ko ........... kalea), ........ lanak lehiaketa bidez adjudikatzeko prentsan argitaratu iragarkiaren eta lizitazio hori arautzen duten klausula tekniko eta administratibo partikularren pleguen jakinaren gainean dago eta hitz ematen du lan horiek burutu eginen dituela aipatu agiriei segituz eta .......... pezetaren truke .......... (zenbakiz).

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: a0102897