40. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2001eko martxoaren 12koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mendiko ingeniari izateko lau lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2000ko martxoaren 12an emandako Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mendi ingeniari izateko lau lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi da.

1.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea mendiko ingeniari izateko lau lanpostu betetzea da, oposizio bidez. Deialdia Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bateginean adierazitakoarekin bat eginen da (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia eta 1993ko irailaren 1eko 107. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua), hala nola hura garatu eta betearazteko eman zen Sartzeko Erregelamenduan eta deialdi honetako oinarrietan adierazitakoari jarraikiz. Lanpostuak Iruñean aritzekoak dira eta txanda hauetan banatzen dira:

-2 lanpostu txanda irekian.

-2 lanpostu igoera txandan.

1.2. Deialdian eskaintzen diren lanpostuak ondokoak dira:

-3 Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan: 5433, 5434 eta 6098 plantilla zenbakiak.

-1 Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuan: 3506 plantilla zenbakia.

1.3. Igoera txandako lanpostuak, izangaiek hauta-probak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako, hutsik geldituz gero, txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Bestalde, igoera txandan aprobatzen duten izangaien kopurua lanpostu hutsen kopurua baino handiagoa baldin bada, txanda horietan aprobatu eta lanposturik gabe gelditu direnak txanda irekiko lanpostuetara aurkeztu ahal izanen dira, txanda horretako izangaiekin lehia garbian arituz, lortutako azken puntuazioari jarraikiz.

Txanda irekiko lanpostuetarako lehian sartuko dira, aurreko lerroaldean adierazita dagoen moduan, igoera txandako izangaiak, baldin eta txanda horretan parte hartzeko eskatzen diren berariazko baldintzak izendapena egin bitarte betetzen ez badituzte.

1.4. Izendapenak nomina eta plantillako funtzionario bihurtuko ditu izendatuak, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionarioei buruzko xedapen indardunetan adierazitako eskubide eta betebehar guztiekin.

1.5. Lanpostuek A mailako lansariak izanen dituzte, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta gainerako xedapen aplikagarrietan erabakitakoaren arabera.

1.6. Hauta-probak gainditu eta deialdi honetako lanpostuetan aritzeko izendatuak izan ondoren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan sartu eta funtzionario egiten diren izangaiak Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean afiliatuko dira eta alta emanen zaie, erregimen horretan aurreikusitako babesean.

Deialdi honetako lanpostuetarako izendatuak izan eta eskubide pasiboen eta osasun eta gizarte laguntzaren erregimenean, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan eta gainerako xedapen osagarrietan aipatzen den hartan, afiliatuta dauden funtzionarioek bertan segitzea aukeratu ahalko dute edo Gizarte Segurantzan afiliatu.

1.7. Izendatutako izangaiek destinoko herrian bizi beharko dute, eta horretarako, udalerri horretan eduki beharko dute bizileku finkoa. Administrazioko organo eskudunek destinoa aldatu ahalko dute.

1.8. Lanaldiaren erregimena zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazioko organo eskudunek edozein unetan aldatu ahalko dute.

2.-Izangaien betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako herritarra izatea.

b) Adin nagusikoa izatea.

c) Mendiko ingeniarien titulua edukitzea, edo hura eskuratzeko baldintza guztiak betetzea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

d) Lanpostuetako eginkizunak egiteko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitu edo gabetua ez egotea eta Administrazio Publikoaren zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.2. Igoera txandako izangaiek, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean, aipatutako baldintzez gain beste hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein Administrazio Publikotako langile finko izatea eta borondatezko nahiz behartutako eszedentzian ez egotea igoera txandan parte hartzerakoan duen lanpostuan.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo apalagokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasuna aitortua duela frogatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren Xedapen Gehigarrian xedatutakoari jarraikiz, igoera txandako gainerako baldintzak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere aipatu txandan parte hartu ahal izango dute.

2.3. Aurreko baldintza horiek eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean bete beharko dira eta hautapen prozesuak iraun bitartean mantendu, izendapena egin arte, 3. oinarrian ezarritakoa salbu. Oposizioa gainditu eta lanpostua eskuratzen duten izangaiek egiaztatu beharko dute baldintza horiek betetzen dituztela, deialdiko zazpigarren oinarrian ezarritako epe eta moduan.

3.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Iruñeko Karlos III.a etorbidea, 2), edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 38.4 artikuluak aurreikusten dituenetako edozein bidetatik. Eskabidea aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduari lotu behar zaizkio (eredu hori Nafarroako Gobernuaren Argibide Bulegoan dago eskuragai, Karlos III.a etorbideko 2an, ezkaratzean), eta bertan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

3.2. Lehiatzaile minusbaliatuek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzerik behar izaten badute, zilegi izanen dute eskatzea, eta hartarako, eskabidean adierazi beharko dute nolako minusbalioa duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera minusbaliatuak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

3.3. Eskabidearekin batera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontuan 1.000 pezeta ordaindu izanaren frogagiria ere aurkeztuko da, espedientea formalizatu eta azterketa eskubideak izateko.

Igoera txandan parte hartzea eskatzen dutenek, aurrekoez gain, 2.2. ataleko baldintzak betetzen dituztela frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

4.-Lehiatzaileen onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen Ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emateko aginduko.

4.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hamar egun baliodunen barruan, zilegi izanen dute erreklamazioak egin eta egindako akatsak zuzentzea.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea iragan eta izan diren erreklamazioak ebatzita, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak Ebazpena emanen du onartu-baztertuen behin betiko zerrenda onesteko eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko.

5.-Epaimahai kalifikatzailea.

5.1. Kide hauek osatuko dute epaimahai kalifikatzailea:

-Mahaiburua: Enrique Eraso Centelles, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko zuzendaria.

-Ordezkoa: Luis Santos Odériz Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritza eta Nekazakaritzako Finantzaketaren Zerbitzuko zuzendaria.

-Mahaikidea: Miguel Aullo Aldunate Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Hidrologia Aplikatuaren atalburua.

-Ordezkoa: Juan Pablo Gil Eslava Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Azpiegitura eta Ekipamendu atalburua.

-Mahaikidea: Fernando Puertas Tricas Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Oihan arloko Esperimentazio eta Osasunaren bulegoburua.

-Ordezkoa: Cristóbal Molina Terrén, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzukoa.

-Mahaikidea: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Langile Batzordeak hautatutako ordezkari bat, mendiko ingeniari titulua duena.

-Ordezkoa: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Langile Batzordeak hautatutako ordezkari bat, mendiko ingeniari titulua duena.

-Mahaikide-idazkaria: Félix Armendáriz Martínez Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Araubide Juridikoaren atalburua.

-Ordezkoa: Jesús Javier Ascunce Elizaga Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko idazkari teknikoa.

Epaimahaia hauta-probak hasi baino lehen eratu beharko da.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo absolutua bildu gabe.

Organo kolegiatuaren eraketak balioa izateko, mahaiburua eta idazkaria, edo horien ordezkoak, eta kideen erdiak bederen elkartu beharko dira.

5.3. Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aipatzen diren abstentzio-arrazoietako bat gertatzen denean, Kalifikazio-epaimahaikideek ezin izanen dute parte hartu.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errefusatzea arrazoi horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sortzen diren arazo guztiak.

5.5. Epaimahaiak zilegi izanen du proba batzuetarako edo guztietarako aholkulari espezialistei dei egitea. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan aritzera mugatuko dira eta epaimahaiari haietan soilik emanen diote laguntza.

6.-Oposizioaren garapena.

6.1. Oposizioa 2001eko irailean hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean finkatuko dira probak hasteko tokia, eguna eta ordua.

Epaimahaia argitaratuz joanen da gainerako probak egiteko iragarkiak, arauzko moduan.

6.2. Oposizioaldiak proba hauek izanen ditu:

Lehenengo proba: idatziz, gehienez ere bi ordutan, test bat erantzun beharko da. Testak 80 galdera izanen ditu gehienez ere, II. eranskineko gaiei buruz.

Bigarren proba: idatziz, gehienez ere bost ordutan, zozketaz aukeratuko diren bi gai erantzun beharko dira, bata gaien I. zatitik hartua eta bestea II. zatitik hartua.

Hirugarren proba: idatziz, gehienez ere bost ordutan, zozketaz aukeratuko diren bi gai erantzun beharko dira, bata gaien III. zatitik hartua eta bestea IV. zatitik hartua.

Laugarrena: ahozko proba, frantsesez edo ingelesez, izangaiek aukeratuta.

Bosgarren proba: proba praktiko bat informatikaz, erabiltzaileen mailan, Windows inguruneko Word, Excel eta Access aplikazioei buruz.

6.3. Ariketak gehienez ere 100 puntuz baloratuko dira, honelaxe banatuak:

Lehenengo proba: 20 puntu gehienez ere.

Bigarren proba: 30 puntu gehienez ere. Bi gaiek 15na puntu izanen dituzte gehienez ere.

Hirugarren proba: 30 puntu gehienez ere. Bi gaiek 15na puntu izanen dituzte gehienez ere.

Laugarren proba: 10 puntu gehienez ere.

Bosgarren proba: 10 puntu gehienez ere.

6.4. Lehenengo, bigarren eta hirugarren probak kanporagarriak izanen dira. Haietariko proba bakoitzerako gehieneko puntuen erdiak lortzen ez dituzten lehiatzaileak baztertuko dira. Edozein gaitan puntu batere lortzen ez duten izangaiak ere baztertuko dira.

6.5. Bigarren eta hirugarren probetako gaiak epaimahaiaren aurrean irakurriko dituzte izangaiek, jendaurrean.

6.6. Mahaikideek elkarrengandik bereizita eginen dute proben kalifikazioa eta kalifikazio guztien batezbesteko aritmetikoa izanen da kasuan kasuko zatiaren puntuazioa.

Kasuan kasuko proba edo gaiaren puntuazio osoaren ehuneko 30eko edo hortik goitiko aldea bada, mahaikideek emaniko gehieneko eta gutxieneko puntuazioen artean, kalifikaziorik handiena eta txikiena baztertuko dira, baldin eta ondoriozko kalifikazioa mahaikideen hiru puntuazioren batezbestekoen ondoriozkoa bada.

6.7. Proba bakoitza kalifikatutan, epaimahaiak Nafarroako Gobernuko eta proba egin deneko tokiko iragarki oholetan izangaien zerrenda argitaratuko du, lorturiko kalifikazioak barne, eta proba gainditu duten izangaiei dei eginen die oposizioko hurrengo probarako, gutxienez ere 48 ordu lehenago. Bertan adierazi beharko ditu proba egiteko eguna, ordua eta tokia.

6.8. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala edo epaimahaiak askitzat jotzen duen beste nortasun agiri bat aldean dutela agertu beharko dute, eta oposiziotik baztertuta geratuko dira agertzen ez diren izangaiak eta aipatu agirietako baten bidez nortasuna frogatzen ez dutenak.

6.9. Hauta-probek irauten duten artean denbora eta baliabideetan egin daitezkeen egokitzapenak eginen zaizkie eskabidean hala eskatu duten minusbaliatuei.

7.-Gainditu dutenen zerrenda eta dokumentuen aurkezpena.

7.1. Ariketaren kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian, gainditu duten izangaien zerrenda, ariketa guztietako kalifikazioak batuta izandako puntuazioaren hurrenkeran, eta proposamena helaraziko dio Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari, puntuazio altuena lortu duten lehiatzaileak izendatzeko, deialdiko lanpostu kopuruan sartzen direnak hain zuzen. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Berdinketarik gertatuz gero, lehenengo proban puntu gehien lortu dituztenen alde joko da. Berdinketak badirau, beste probetan lortutako puntuak, hurrenez hurren, hartuko dira kontuan erabakitzeko.

7.2. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta 30 egun naturaletan, proposatutako izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusian:

7.2.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaiak:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzeko balio bereko agiri baten fotokopia konpultsatua.

b) 2. oinarrian eskatutako tituluaren fotokopia konpultsatua, edo titulua eskatzeko eskubideak pagatu izanaren frogagiria.

c) Kasuan kasuko Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Atalaren txostena, karguaren eginkizunetan aritzea eragozten dion eritasun nahiz akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

Lehiatzaileak minusbaliatua dela alegatu badu, frogatu beharko du, horrez gain, bere minusbalioa batera daitekeela deialdiko lanpostuarekin, hartarako balorazio eta orientazio talde eskudun baten frogagiria aurkeztuz.

d) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetarako ezgaiturik edo gabeturik ez dagoela eta inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik bereizia izan ez dela adierazten duena.

e) Zin egin edo hitz ematea Nafarroako Foru Eraentza begiratu, Konstituzioari eta Legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela.

Deialdia egin duenaz beste nafar Administrazio Publiko bateko langile finkoak diren lehiatzaileek agiri bidez egiaztatu beharko dituzte, gainera, beren aurreko Administrazioaren dossier pertsonaleko datu eta aurrekari guztiak, sarreraren, antzinatasunaren, mailaren, egoera administratiboaren eta abarren gainekoak.

7.2.2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen langile finkoak diren izangaiak:

a) Deialdiko 2. oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua.

b) Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak lehiatzailea Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoaren funtzionario bihurtzeko eskatzen duen dokumentazioa.

Lehiatzaileak minusbaliotasuna alegatu badu, frogatu beharko du, gainera, minusbalio hori batera daitekeela deialdiko lanpostuarekin, hartarako balorazio eta orientazio ekipo eskudunen frogagiria aurkeztuz.

7.3. Epe horretan, eta behar adina justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, lehiatzaileak ez baditu dokumentu horiek aurkezten, ezin izanen da izendatu eta haren ekintza guztiak baliogabetuko dira, eskabidean gezur esateagatik egotzi ahal zaion erantzunbeharra ezertan galarazi gabe.

7.4. Aurreko idatz-zatian aipatu kasuan, hutsunea betetzeko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 7.1 idatz-zatiko gainditu dutenen zerrendan hurren dagoen izangaia hartuko du, eta aurreko idatz-zatietan esan bezalako tramitea eginen zaio.

8.-Lanpostu hutsen hautapena.

8.1. Aurreko oinarrian xedatu dena betetzen duten lehiatzaileek Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak hartarako jartzen dien epean aditzera eman beharko dute eskaintzen zaizkien lanpostuetatik zein hautatzen duten. Aukeratu beharreko lanpostuak hasieran deitutakoak izanen dira, edo beste batzuk, zerbitzuaren beharren arabera organo eskudunek aldaketaren bat egitea erabakitzen badute.

8.2. Igoera txandan hauta-probak gainditu dituzten lehiatzaileek beti izanen dute lehentasuna deialdiko lanpostu hutsak betetzeko beste txandetakoen aurretik.

8.3. Lehiatzaile minusbaliaturik badago, eta minusbaliotasun horrek eskaintzen diren lanpostuetan aritzeko eragina baldin badu, lanpostuak aukeratu aitzin, kasuan kasuko minusbaliotasunarekin bateragarrien den lanpostua esleituko zaie, hartarako ematen den txostena ikusirik.

9.-Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

9.1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak aurreko oinarrietan xedatutakoa betetzen duten izangaiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionario izendatuko ditu mendiko ingeniari lanetan aritzeko, eta Ebazpen bidez esleituko dizkie lanpostu hutsak.

9.2. Izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

9.3. Izendatu diren izangaiek izendapena jakinarazten denetik hilabeteko epea izanen dute jabetza hartzeko. Epe horretan, eta ezinbesteko kasuetan ez bada, jabetza hartzen ez badute, eskubide guztiak galduko dituzte Nafarroako Foru Komunitateko funtzionario bihurtzeko. Halakoetan, deialdiko 7.4. idatz-zatiak ezartzen duena hartuko da aintzat.

9.4. Izangai bat funtzionario bihurtu eta lanpostuan batere aritu gabe zuzenean eta berak eskatuta borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik bertatik, data hartan beste Administrazio Publiko batean ari delako, kasuko lanpostu huts horiek ere beteko dira deialdiko 7.4. idatz-zatiak agintzen duen moduan.

10.-Errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarri eta egintzen kontra zilegi da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen azaroaren 26ko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 114 eta 115. artikuluek agintzen dutenaren arabera.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hamabian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

.................. jauna/andrea, adinez nagusia, ................. zk.ko Nortasun Agiri Nazionalaren (edo nortasun agiri baliokidea) jabea, ................(e)n (..........) 19..eko .......aren ...(e)an jaioa, nazionalitate ...............(e)koa, helbidea .............(e)n, ................ kalean duena, ....... posta kodea, ....... telefonoa eta ......... laneko telefonoa.

Zure aurrean agertu eta aditzera ematen du:

Eskatzen duela onartua izateko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ........... izateko ..... lanpostu betetzeko deialdian, (........(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua) ondotik aipatzen den txandan:

Txanda irekia

Igoera txanda*

Minusbaliatuendako txanda murriztua*

Karguan aritzea galarazten dion eritasun nahiz akats fisiko nahiz psikikorik ez duela.

Xedapen indardunek ezarritako ezintasunik ez duela.

Ez dela espediente bidez inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik bereizia izan, ez eta eginkizun publikoak betetzeko desgaitua ere.

Deialdian eskatzen den titulua baduela.

Azterketa eskubideak ordaindu dituela deialdian ezarritako moduan eta horren gordekina erantsi duela.

Eskabideak aurkezteko emandako epea amaitzen den egunean, eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela.

Minusbaliatua dela eta, horrenbestez, egokitzapena eskatzen duela (Beste orri batean, minusbaliotasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira)

Minusbaliotasunaren egiaztagiriak, erakunde eskudunak luzatuak, aurkezten dituela

Euskararen gaitasun agiria edo horren baliokide den beste titulu bat aurkezten duela*

Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen duela*

Hortaz:

Eskatzen dut Nafarroako Foru Komunitatearen zerbitzuko ............... izateko ... lanpostu betetzeko deialdian onar nazatela.

(*) Deialdian horrelakorik dagoenean, bestela ez.

Iruñean, .....(e)ko ............ren ............(e)an.

(Sinadura)

NAFARROAKO GOBERNUA. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA.

II. ERANSKINA

Gaiak

Lehenengo zatia

1.-Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoa. Prestatzeko prozesua. Izaera eta esanahia. Egitura eta sistematika. Atariko Titulua.

2.-Nafarroako foru erakundeak. Nafarroako Parlamentua edo Gorteak. Osaera eta eginkizunak. Haren erregelamendua. Funtzionamendua. Osoko bilkurak eta batzordeak. Kontuen Ganbera.

3.-Nafarroako Foru Diputazioa edo Gobernua. Eginkizunak. Osaera. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Hura hautatzeko modua. Haren erantzukizun politikoa Nafarroako Parlamentuarekiko.

4.-Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuari eta Administrazioari buruzko Foru Legea. Egitura eta haren edukiaren azterketa.

5.-Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuko testu bategina. Egitura eta haren edukiaren azterketa.

6.-Nafarroako toki entitateen legezko araubidea. Udalak, Kontzejuak, Mankomunitateak eta bestelako toki entitateak. Haien eskumenak.

7.-Administrazio Publikoaren nozioa. Administrazioaren egintzak: kontzeptua, ezaugarriak eta sailkapena. Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea. Administrazio prozedura orokorraren faseak. Administrazio errekurtsoak. Kontzeptua eta motak.

8.-Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legea. Egitura eta haren edukiaren azterketa.

9.-Dirulaguntzei buruzko 8/1997 Foru Legea. Printzipio orokorrak eta haiek eman eta kontrolatzeko prozedurak. FEOGA-Bermeko erakunde ordaintzailea Nafarroan. Nekazaritza finantzatzeko legezko xedapenen testu bategina. Egitura eta edukia.

10.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua. Antolamendua eta eginkizunak. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentua. Antolamendua eta eginkizunak.

11.-Nafarroako oihan ondarea babestu eta garatzeko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legea. Egitura eta haren edukiaren azterketa.

12.-Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea. Egitura eta haren edukiaren azterketa.

13.-Nafarroako naturgunei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legea. Egitura eta haren edukiaren azterketa. Nafarroako naturgune babestuak.

14.-Aniztasun biologikoa zaindu eta modu orekatu batean erabiltzeko Nafarroaren jokabidea. Habitatak eta basa fauna eta florako espezieak zaintzeko 92/43/EEE Zuzentaraua. 265/98 Foru Dekretuaren ondoriozko ingurumen eta nekazaritzaren arloetako neurriak.

15.-Europako Batasuneko eskualdekako politika. Egiturazko fondoak. Kohesio fondoak. Estatuaren laguntzak Europako Batasunak aldez aurretik kontrolatzeko era. Europako Batasunaren jarduketak oihan sektorean.

16.-Europako Batasuneko Nekazaritzarako Politikaren printzipioak eta helburuak (PAC). Politika horren finantzaketa. Europako Batasuneko aurrekontuetarako politika. Dirusarrerak eta haien iturriak. Gastuak. Nekazaritzarako politika finantzatzeko tresnak: FEOGA-Bermea, FEOGA-Orientabidea. Bestelako erakunde finantzarioak: FSE, BEI, IFOP. Nekazaritzarako politikaren finantzaketa eta aurrekontuetako mentsa.

17.-Herriak garatzeko politika. Kontseiluaren 1257/1999 Erregelamendua, 1999ko maiatzaren 17koa, FEOGAren kontu herriak garatzeko laguntzei buruzkoa. Haren aplikazioa Nafarroan.

18.-Europako Batasuneko Nekazaritzarako Politikaren neurri osagarriak: garaia baino lehenagoko erretiroak, laborantzako lurrak basoberritzea, eskualde behartsuetarako kalteordainak eta ingurumen arloan berariazko mugak dituzten eskualdeak. Oraindik oraingo iraganaldia eta haren aplikazioaren geroa Nafarroan.

19.-Europako Batasunaren antolamendua. Batzordea. Parlamentua. Kontseilua. Europako Batasuneko Auzitegia.

Bigarren zatia

1.-Nafarroako inguruneen laburpena. Geografia fisikoa. Geologia. Edafologia. Klimatologia. Biogeografia.

2.-Nafarroan ageri izan diren landare sail nagusiak. Deskripzioa, kokagunea eta gaur egungo landaretzarekiko konparazioa.

3.-Fagus sylvatica Nafarroan. Haren basoen garrantzia, osaera eta banaketa. Espeziearen ezaugarri botaniko eta kulturalak. Oihangintza eta zuhaiztien antolamendua. Oihanetako aprobetxamenduak.

4.-Quercus robur Nafarroan. Haren basoen garrantzia, osaera eta banaketa. Espeziearen ezaugarri botaniko eta kulturalak. Oihangintza eta zuhaiztien antolamendua. Oihanetako aprobetxamenduak.

5.-Quercus petrea Nafarroan. Haren basoen garrantzia, osaera eta banaketa. Espeziearen ezaugarri botaniko eta kulturalak. Oihangintza eta zuhaiztien antolamendua. Oihanetako aprobetxamenduak.

6.-Quercus faginea, Quercus pubescens eta Quercus ilex Nafarroan. Haien basoen garrantzia, osaera eta banaketa. Espezieen ezaugarri botaniko eta kulturalak. Zuhaiztien kudeaketa.

7.-Pinus sylvestris Nafarroan. Haren basoen garrantzia, osaera eta banaketa. Espeziearen ezaugarri botaniko eta kulturalak. Oihangintza eta zuhaiztien antolamendua. Oihanetako aprobetxamenduak.

8.-Pinus halepensis Nafarroan. Haren basoen garrantzia, osaera eta banaketa. Espeziearen ezaugarri botaniko eta kulturalak. Zuhaiztiak kudeatzeko proposamenak.

9.-Abies alba eta Pinus uncinata Nafarroan. Haien basoen garrantzia, osaera eta banaketa. Espezieen ezaugarri botaniko eta kulturalak. Abies albaren oihangintza, zuhaiztien antolamendua eta haren oihanetako aprobetxamenduak.

10.-Pinus nigra ssp. Nafarroan. Zuhaiztien garrantzia eta banaketa. Espeziearen ezaugarri botaniko eta kulturalak. Oihangintza eta zuhaiztien antolamendua. Oihanetako aprobetxamenduak.

11.-Pinus radiata Nafarroan. Zuhaiztien garrantzia, osaera eta banaketa. Espeziearen ezaugarri botaniko eta kulturalak. Oihangintza. Oihanetako aprobetxamenduak.

12.-Pseudotsuga menziesii, Larix sp., eta Picea abies. Garrantzia eta banaketa Nafarroan. Espezieen ezaugarri botaniko eta kulturalak. Oihangintza. Oihanetako aprobetxamenduak.

13.-Castanea sativa eta Robinia pseudoacacia Nafarroan. Banaketa. Ezaugarri botaniko eta kulturalak. Landatzeko txandak eta teknikak. Gaztanadien endekatzea Nafarroan.

14.-Fraxinus excelsior eta Acer sp. Nafarroan. Banaketa. Ezaugarri botaniko eta kulturalak. Espezie haien erabilera basoberritzean. Landatzeko txandak eta teknikak.

15.-Prunus avium, Juglans regia eta Quercus rubra Nafarroan. Banaketa. Espezieen ezaugarri botaniko eta kulturalak. Espezie haien erabilera basoberritzean. Landatzeko txandak eta teknikak.

16.-Ibai ertzetako basoak Erdialdean eta Erriberan. Garrantzia, osaera eta banaketa. Baso horiek osatzen dituzten zuhaitz espezie nagusien ezaugarri botaniko eta kulturalak. Natur ibai basoak aprobetxatu eta zaintzeko irizpideak.

17.-Populikultura. Klonak lortzeko era. Erabiliriko klonen ezaugarriak. Landaketak egiteko irizpide tekniko eta ekonomikoak. Makaldiak landatu eta zaintzeko lanak. Mozteko irizpideak.

18.-Zuhaixkak eta sasiak Nafarroan. Espezie nagusiak. Banaketa, bilakaera eta erabilerak. Garrantzi ekologikoa.

19.-Nafarroako natur larreen sailapena. Natur larreetako lekadun eta gramineo espezie nagusiak: ezaugarri botaniko eta paszikolak.

20.-Natur larreen hobekuntza. Ustiatzeko metodoak. Larre eta belardien sorkuntza. Espezie nahasketak. Nafarroako azienda estentsiboa. Abelbideak.

Hirugarren zatia

1.-Ekologia. Espezieen banaketa lurrean. Natur oztopoak. Aniztasunaren kontzeptua. Aniztasunaren neurketak. Aniztasuna antolatzeko neurria den aldetik.

2.-Nafarroako oihanetako ugaztun eta hegaztiak. Espezie nagusiak. Haien balioa bioadierazleak diren aldetik.

3.-Ehiza. Ehiza larri eta xeheko espezie nagusiak Nafarroan. Ehizarako metodo aplikatu eta aplikagarriak. Ehizaldiak. Ehiza Antolatzeko Planak. Debekualdiak.

4.-Arrantza. Nafarroako izokinen arrantza antolatzeko plan zuzentzailea (157/1995 Foru Derektua). Ibaietako hemengo karramarroa berreskuratzeko plana (143/1996 Errege Dekretua). Arrantzarako interesa duten espezie nagusiak Nafarroak. Ekologiarako betebeharrak eta banaketa.

5.-Ibaietako habitata hobetzeko teknikak. Ur-emari ekologikoen estimazioa. Arrain haztegietako pasabideak eta zurubiak. Ibaietako arrantzaren kudeaketa.

6.-Oihanetako patologia. Nafarroako onddo patogenoen espezie nagusiak. Taxonomia, biologia, kalteak eta kontrolatzeko metodoak.

7.-Oihanetako izurriteak. Izurritearen kontzeptua. Izurriteen aurkako borroka. Plagizidak, feromonak eta mikroorganismoak. Izurriteen aurkako borroka integratua.

8.-Oihanetako izurriteak. Nafarroako oihanetako espezieendako kaltegarrienak diren intsektu espezierik nabarmenak. Kalteak, garrantzia, kontrolatzeko erabiltzen diren metodoak.

9.-Oihanetako hobekuntza genetikoa. Oihanetako hobekuntza genetikoaren arazoak. Oihanetako espeziak hobetzeko oinarriak. Hobetzeko metodoak. Oihangintzari aplikatutako hobekuntza genetikoa. Klonazioa. Ugaltze begetatiboa. Klon bakarreko zuhaiztien sorreraren ondoriozko arazoak.

10.-Oihanetako edafologia. Zorua. Zoruaren ezaugarriak eta aukerak. Bilbea. Alterazio konplexua. Zoruaren zatiki organikoa. Humusa eta motak. Humusgintza.

11.-Oihanetako edafologia. Zoruaren edafologia. Motak. Mikroegiturak. Porositatea. Zoruko atmosfera. Zoruko ura: erak. Gaitasun kapilarra. Ur erabilgarria. Zoruko ur araubidea.

12.-Oihanetako edafologia. Zoruko tenperatua. Edafoklima. Konplexu zurgagarria. Aldatzeko gaitasuna. Aldatzeko katioiak. Asetasun gradua. Zoruaren azidotasuna eta PH. Zoruaren nutrienteen erak. Zurgatzea. Makronuntrienteak eta oligoelementuak. Nitrogenoaren zikloa.

13.-Oihanetako hidrologia. Arroa-isurialdea. Ezaugarri morfologikoak. Zorua eta landaretza. Euria, infiltrazioa, lurrintzea eta isurketa. Landaretzaren eragina faktore horietan

14.-Oihanetako hidrologia. Uraren bidezko higadura. Higaduraren tresnak, faktoreak eta erak. Zoruaren galeraren ekuazio unibertsala. Arro baten endekatzea. Zoruaren erabileren esleipena eta higadura kontrolatzeko landaretza iraunkorraren garrantzia.

15.-Oihanetako hidrologia. Higaduraren egoera Nafarroan: gaur egun dagoena eta geroan izan litekeena. Zuzentzeko hidroteknikak. Arroetako plangintza, nekazaritzaren eta uraren arloetan.

16.-Oihanbideak. Oihanbide motak. Bidearen zeharkako sekzioa. Luzetarako profila. Zamatze-tokiak. Lur-berdinketak. Oihanetan erabiltzeko zoladurak. Fabrikako obrak. Bideak egiteko makinak. Ekintza horien gutxi gora-beherako kostuak.

17.-Lehen, bigarren eta hirugarren eraldaketako industria mekanikoak. Pasta industria. Zur egiturazko materialtako erabiltzeko era.

18.-Basoberritzea. Oihanetako landareak erro hutsetan eta ontzietan landatzea. Ugaltzeko oihanetako materialen sal-erosketa eta kanpoko kalitatea, Nafarroan erabiltzen diren espezieak bereziki nabarmenduz.

19.-Basoberritzea. Basoberritzea Europako Batasuneko eta Nafarroako Foru Komunitateko arautegietan. Abiapuntuko eskualdeak Nafarroako oihangintzari dagokionez. Basoberritzearen helburuak. Espezieen hautua. Basoberritzerako metodoak.

20.-Basoberritzea. Basoberritzea egiteko era: landareztatu baino lehenagoko tratamenduak, zoruaren prestakuntza, landaketa, ereintza eta zainketa osgarriak.

21.-Oihanetako suteak. Suteen zergatikoak. Areagotzen dituzten gorabeherak. Suteen ondorioak. Sua: motak, zabaltzeko erak eta faktoreak. Arrisku indizeak. Suteen aurkako aurreneurriak.

22.-Oihanetako suteak. Zaindu, atzeman eta itzaltzea: erabiltzen ahal diren ekipo, sistema eta baliabideak. Suteek eragiten dituzten kalteen balorazioa. Kontseiluaren 2158/92 EEE Erregelamendua, suteen aurka Europako Batasuneko basoak babestekoa.

Laugarren zatia

1.-Dasometria. Zuhaitzen neurketak: diametroak, azalaren lodiera, adina, hazkundea, zirkunferentziak eta garaiera neurtzeko prozedura eta aparatuak. Zehaztasuna eta akatsak. Eraitsiriko zuhaitzen enborren araberako kubikazioa. Zutik dirauten zuhaitzak kubikatzeko aparatuak. Ereduko zuhaitza eta enborraren azterketa. Koefiziente morfikoa. Enbor pilatuen kubikazioa.

2.-Dasometria. Sarrera bat eta gehiagoko zuhaitzak kubikatzeko tarifak. Kubikatzeko tarifak nola egiten diren. Tarifen zehaztasuna eta haien balioaren mugak. Europan erabiltzen diren tarifak.

3.-Dasometria. Zuhaiztien egitura eta ezaugarriak. Zuhaizti erregularrak eta irregularrak. Zuhaiztietako batezbesteko zuhaitzak. Zuhaitzen batezbesteko garaierak eta garaiera nagusiak. Zuhaitzen arteko aldeen eta lerdentasunaren erlazioak.

4.-Dasometria. Zuhaiztien hazkundearen definizioa. Zuraren ekoizpenaren estimazioa. Ekoizpen taulak. Ekoizpen taulak nola egiten eta erabiltzen diren. Hazkunde ereduak.

5.-Oihangintza. Zuhaiztien jatorria eta osaera. Zuhaizti parte hartu eta parte hartu gabe baten biziaren etapak. Adin mota artifizial eta naturalak. Mota dimentsionalak. Trinkotasuna eta zuhaitzen arteko aldea. Zuhaiztien egitura: zuhaizti erregularrak, erdi erregularrak eta irregularrak. Adierazten dituzten eredu matematikoak.

6.-Oihangintza. Basobehea eta baso ertaina. Aplikatzekoak diren espezieak eta prozedurak. Aspaldiko eta gaur egungo erabilerak. Mendi garaia erabat irregularraren tratamenduak. Espezieak, aplikatzeko baldintzak eta prozedurak.

7.-Oihangintza. Mendi garai erregularra eta erdi erregularra. Lehenagoratzeko mozketak. Sasi-garbiketak eta bankanketak. Bakantzeak: helburua, motak, aplikazioa, pisua, txandaketa eta intentsitatea. Inauste artifiziala.

8.-Oihangintza. Mendiko oihangintza. Mediterranioko oihangintza. Baso zaharrak lehenagoratu eta mantentzeko oihangintza. Hirietako oihangintza.

9.-Mendien antolamendua. Mendiak antolatzeko proiektua. Helburua. Edukia. Legezko egoera. Natur ingurunearen azerketa. Ekonomi eta giza inguruneen azterketa. Zuhaiztien azterketa: banaketa inbentariala, zuhaiztien deskripzioa.

10.-Mendien antolamendua. Zuhaiztien azterketa: kopuruaren araberako inbentarioa. Banan-banan kontatuzko inbentarioa. Laginkako inbentarioa. Laginketa motak. Populazioa eta lagina. Laginaren aldagaiak eta tamaina. Laginketaren eremuak. Laginketaren akatsak eta emaitzek balio izateko maila. Zelai-lanaren antolamendua. Etekinak.

11.-Mendien antolamendua. Daudenen estimazioa bolumenean. Ereduko zuhaitzen araberako kalkulua, koefiziente morfikoen araberakoa, sarrera bat eta gehiagoko ekuazioen araberakoa, zuhaiztietako ekuazioen araberakoa eta ekoizpen taulen araberakoa. Hazkundeen estimazioa.

12.-Mendien antolamendua. Plangintza: edukia. Plan Orokorra: zehaztu beharreko oihanen ezaugarriak eta dasokratikoak, mozteko irizpideak, lehenagoratu beharreko eremua zehaztea, zurerako ez diren aprobetxamendu eta erabilerak kudeatzeko irizpideak. Plan Berezia: aprobetxamenduak, erabileraren hobekuntzak eta planak, balantze ekonomikoa.

13.-Mendien antolamendua. Mendiak antolatzeko metodoak: edukieraren araberako banaketa, lehenagoratzeko talde hertsia. Aplikatzeko baldintzak, aplikatzeko espezieak, abantailak eta eragozpenak, bien oihanetako ezaugarriak eta dasokratikoak.

14.-Mendien antolamendua. Mendiak antolatzeko metodoak: lehenagoratzeko talde zabala, zuhaizti irregularretarako metodoak. Aplikatzeko baldintzak, aplikatzeko espezieak, abantailak eta eragozpenak, bien oihanetako ezaugarriak eta dasokratikoak.

15.-Oihanetako aprobetxamenduak. Oihanetako aprobetxamenduak arautzen dituzten administrazio espedienteak. Zurgintzaren merkatua eta sal-erosketa Nafarroan eta haren ingurunean: eskaintza, eskaria, espezieak eta besterentzeko erak. Zutik dauden zuhaitzen zuraren balioaren kalkulua. Oihanetako bestelako produktuen aprobetxamendua eta mobilizazioa. Oihanetako ziurtagiria.

16.-Oihanetako aprobetxamenduak. Oihanetako ustiategia: aprobetxamenduaren faseak, baliabideak eta metodoak. Oihanetako aprobetxamenduen plangintzan eragina duten faktoreak.

17.-Oihanetako aprobetxamenduak. Oihanetako traktorearen ezaugarri tekniko eta dinamikoak. Arrastatzeko eta zama hartzeko traktoreak. Makina prozesatzaileak. Oihanetako makinen mantentzea, ekoizpena eta amortizazioa. Oihanetako makinek mendiko lanetan duten eragina.

18.-Oihanetako balorazioa. Definizioak: VAN, TIR, kostuko balioa eta balio potentziala, zoruaren balioa eta hegalkinaren balioa. Dirusarrera eta kostuen gaurkotzea ekoizpen ziklo batean edo hainbatetan. Mendien balorazioaren interesa. Zur eta egurrerako aprobetxamenduen balorazioa. Larreen balorazioa. Kalteak eta kalteordainak.

Iragarkiaren kodea: A0102745