40. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

49/2001 FORU DEKRETUA, otsailaren 26koa, Orondrizko (Erroibar) Kontzejuaren herrilurreko 1.583 metro koadroren onura publikoa deklaratu eta haien desafektazioa onesten duena, ondoren jabetza partikularreko 283 metro koadroko lursail batekin trukatzeko.

Orondrizko (Erroibar) Kontzejuak 1.583 metro koadroko herrilurra desafektatzeko onespena eskatu dio Nafarroako Gobernuari. Lursail hori 15. poligonoko 455. lurzatiari dagokio.

Asmoa da aipatu lurra Alejandra Erro Errea andreak duen 283 metro koadroko lursail batekin trukatzea. Lursail hori honela banatua dago:

-260 metro koadro, 15. poligonoko 634. lurzatikoak.

-23 metro koadro, 15. poligonoko 6. lurzatikoak.

Trukearen xedea hauxe da: herrigunera sartzeko bide bat egitea eta beste bat zabaltzea.

Orondrizko (Erroibar) Kontzejuak zorrotz bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko otsailaren hogeita seian egindako bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Orondrizko (Erroibar) Kontzejuaren herrilurreko 1.583 metro koadroren onura publikoa deklaratu eta haien desafektazioa onestea. Lursail hori 15. poligonoko 455. lurzatian dago.

2. artikulua. Baimena ematen zaio Orondrizko (Erroibar) Kontzejuari desafektatutako lur hori Alejandra Erro Errea andreak duen 283 metro koadroko lursail batekin trukatzea. Lursail hori honela banatua dago:

-260 metro koadro, 15. poligonoko 634. lurzatikoak.

-23 metro koadro, 15. poligonoko 6. lurzatikoak.

Trukearen xedea hauxe da: herrigunera sartzeko bide bat egitea eta beste bat zabaltzea.

3. artikulua. Desafektazioaren onespena Orondrizko (Erroibar) Kontzejuak onetsi zuen baldintza pleguak dioena zorrozki betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinean adierazten baita herrilur hura herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira. Aipatu klausula kontratua gauzatzen duen agiri publikoan agertaraziko da eta Jabetza Erregistroan inskribatuko.

4. artikulua. Orondrizko (Erroibar) Kontzejua behartua da espediente honen xede diren lurren mugak jarri eta katastroko kartografia ofizialean jasotzera. Halaber, Nafarroako Zerga Ogasunari (Lurralde Aberastasunaren Zerbitzua) eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Egituren Zerbitzuari aldaketaren berri emanen die.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hogeita seian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0102313