40. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

129. unitateko konpentsazio batzordearen estatutuak eta jarduketa oinarriak. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2001eko otsailaren 14an egindako osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea Arau Subsidiarioetako 129. unitateko konpentsazio batzordearen estatutuak eta jarduketa oinarriak.

Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 156.2 artikuluarekin bat, jabeek edo interesatuek beren eskubideen aldeko alegazioak aurkez ditzaten hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik.

Azkoienen, bi mila eta bateko otsailaren hemeretzian. Alkatea, Jesús Hilario Campo Vidondo.

Iragarkiaren kodea: A0101813