40. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

46/2001 FORU DEKRETUA, otsailaren 26koa, Berriobeitiko Kontzejuaren herrilurreko 71.536 metro koadroren desafektazioa onesten duena, ondoren haien erabilera lagatzeko.

Berriobeitiko Kontzejuak 71.536 metro koadroko herrilurra desafektatzeko onespena eskatu dio Nafarroako Gobernuari, ondoren haren erabilera lagatzeko. Lursail hori honela banatua dago:

-68.597 metro koadro, 13. poligonoko 718. lurzatian.

-2.939 metro koadro, 13. poligonoko 728. lurzatia.

Proposatutako desafektazioaren xedea da aipatu lurrak 10 urterako lagatzea Marcelo Jiménez Garrido eta Alfredo Resano Moreno jaunei, golf zelai txiki bat jartzeko. Lagapenaren trukean urteko kanona kobratuko da. Lagapena luzatzen ahal da, bi urteko epeak gehituz.

Berriobeitiko Kontzejuak zorrotz bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Hori horrela, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko otsailaren hogeita seiko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Berriobeitiko Kontzejuaren herrilurreko 71.536 metro koadroren desafektazioa onestea. Lursail hori honela banatua dago:

-68.597 metro koadro, 13. poligonoko 718. lurzatian.

-2.939 metro koadro, 13. poligonoko 728. lurzatia.

2. artikulua. Baimena ematen zaio Berriobeitiko Kontzejuari desafektatutako lurrak Marcelo Jiménez Garrido eta Alfredo Resano Moreno jaunei lagatzeko, golf zelai txiki bat jar dezaten. Lagapenaren trukean urteko kanona kobratuko da. Lagapena luzatzen ahal da, bi urteko epeak gehituz.

3. artikulua. Desafektazioaren onespena Berriobeitiko Kontzejuak onetsi zuen baldintza plegua betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinean adierazten baita herrilur hura herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira.

4. artikulua. Berriobeitiko Kontzejuak espediente honen xede diren lurren mugak jarri behar ditu.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hogeita seian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0102310