40. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E R I N

Hilerriko ordenantzaren hasierako onespena

Leringo Udalak, 2001eko otsailaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Leringo hilerria erabiltzeko eta zerbitzuak egiteko eskubideak nahiz prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean jarriko da 30 egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta, hala behar bada, egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Epe berean, eta orok jakin dezan, jendaurrean egonen da 1983ko azaroaren 4ko erabakia eta, Sesma eta Bellido arkitektoek prestaturiko proiektuari jarrraikiz, hilerriaren antolamendurako onetsitako espedientea.

Lerinen, bi mila eta bateko otsailaren hamahiruan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0101807