40. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

52/2001 FORU DEKRETUA, otsailaren 26koa, Tiebasko Kontzejuaren herrilurreko 1.695 metro koadroren onura publikoa deklaratu eta haien desafektazioa onesten duena, ondoren jabetza partikularreko 60 metro koadroko lursail batekin trukatzeko.

Tiebasko Kontzejuak 1.695 metro koadroko herrilurra desafektatzeko onespena eskatu dio Nafarroako Gobernuari. Lursail hori 1. poligonoko 272. lurzatiari dagokio.

Asmoa da aipatu lurra Leandro Iribarren Artozgui jaunak duen 60 metro koadroko hirilurreko lursail batekin trukatzea. Lursail hori 1. poligonoko 46. lurzatian dago.

Trukearen xedea da lur partikularra okupatzea kalea zabaltzeko.

Tiebasko Kontzejuak zorrotz bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko otsailaren hogeita seian egindako bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Tiebasko Kontzejuaren herrilurreko 1.695 metro koadroren onura publikoa deklaratu eta haien desafektazioa onestea. Lursail hori 1. poligonoko 272. lurzatiari dagokio.

2. artikulua. Baimena ematen zaio Tiebasko Kontzejuari desafektatutako lur hori Leandro Iribarren Artozgui jaunak duen 60 metro koadroko lursail batekin trukatzeko. Lursail hori 1. poligonoko 46. lurzatian dago.

Trukearen xedea da lur partikularra okupatzea kalea zabaltzeko.

3. artikulua. Desafektazioaren onespena Tiebasko Kontzejuak onetsi zuen baldintza pleguak dioena zorrozki betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinean adierazten baita herrilur hura herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira. Aipatu klausula kontratua gauzatzen duen agiri publikoan agertaraziko da eta Jabetza Erregistroan inskribatuko.

4. artikulua. Tiebasko Kontzejua behartua da espediente honen xede diren lurren mugak jarri eta katastroko kartografia ofizialean jasotzera. Halaber, Nafarroako Zerga Ogasunari (Lurralde Aberastasunaren Zerbitzua) eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Herrilurren Atalari aldaketaren berri emanen die.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hogeita seian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0102316