40. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

42/2001 FORU DEKRETUA, otsailaren 26koa, Gloria Bes Sevil andrea Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Zuzendaritza Nagusiko Ikuskatzailetza Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. zenbakian xedatzen duenez, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaz; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik daudenak izan beharko dute.

Horrenbestez, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko otsailaren hogeita seiko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Gloria Bes Sevil andrea, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Zuzendaritza Nagusiko Ikuskatzailetza Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.

2. artikulua. Foru Dekretu honen berri ematea interesatuari, Lehendakaritza Departamentuko Langileri Zerbitzuari eta Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuko Idazkaritza Teknikoari.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hogeita seian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Calixo Ayesa Dianda.

Iragarkiaren kodea: A0102306