40. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

58/2001 FORU AGINDUA, martxoaren 1ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, 2001erako hizkuntz normalizaziorako urteko programak finantzatzeko Akordioa onesten duena. Programa horiek euskararen erabilpena udal esparruan normalizatzeko Nafarroako Gobernuak eta zenbait toki entitatek sinatutako Lankidetza Hitzarmenaren ondorio dira.

Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen 1.2 artikuluan ezartzen da haren xede nagusienetakoak direla hiritarrek euskara jakin eta erabiltzeko duten eskubidea babestea eta euskararen berreskuratzea eta garapena sustatzea Nafarroan.

Hori oinarritzat harturik, laguntza sistema bat ezarri zen euskara babestu eta sustatzeko toki entitateek prestatutako proiektuak finantzatzeko, eta horren ondorioz, euskara zerbitzuak sortu ziren Nafarroako udal batzuetan, denbora guztian Nafarroako Gobernuaren laguntza izan dutenak.

Gaur egun urriaren 13ko 297/1998 Foru Dekretuak erregulatzen du euskararen erabilpena udal esparruan normalizatzeko Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako toki entitateen arteko lankidetzaren esparrua.

Dekretu hori garatzeko, Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako toki entitateek Lankidetza Hitzarmen bat sinatu zuten 1998ko azaroaren 11n, udaletan euskararen erabilera normalizatzeko. Bertan azaltzen dira sinatu duten alderdiak, lankidetzaren barruan sartutako jarduerak eta lankidetzaren edukia; bertan finkatzen dira, baita ere, Hitzarmenaren garapena zehaztu, arautu eta ahalbidetzen duten klausulak. Horrela, 4.3 klausulan ezartzen da urteroko lehenbiziko hiruhilekoan, Gobernuak eta Hitzarmena sinatu duten toki entitateek Akordio bat hartuko dutela 3. klausulan azaldutako jarduerak barne hartzen dituen Hizkuntza Normalizaziorako urteko Programa zehazteko.

Halaber, Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra erregulatzen duen ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legean ezarritakoa betetzen da.

Hori horrela, ikusirik Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzuaren proposamena eta Kontuhartzailetza Delegatuaren adostasuna, eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2 artikuluak esleitzen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Euskararen erabilpena udal esparruan normalizatzeko Nafarroako Gobernuak eta zenbait toki entitatek sinatutako Lankidetza Hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak hizkuntz normalizaziorako 2001. urteko programak finantzatzeko hartu duen Akordioa onestea.

Akordio hori, hura sinatu duten toki entitateen zerrenda biltzen duena, Foru Agindu honen eranskinean ageri da.

2. 124.080.403 pezetako aurrekontua onestea Akordioan aurreikusitako programa eta jarduerak egiteko. Horietatik, 108.080.403 pezeta 2001eko gastuen aurrekontuaren kargura ordainduko dira eta 16.000.000 pezeta 2002ko gastuen aurrekontuaren kargura.

3. Foru Agindu honen eranskineko 3 eta 4. artikuluetan aipatutako kopuruak ordaintzea 43200-4600-455100 "Euskararen gaineko laguntzak udal eta kontzejuendako" izeneko kontusailaren kargura.

4. Foru Agindu hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kultura Departamentuan duen kontuhartzaile delegatuari, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusira, Hizkuntzaren Garapen, Programazio eta Ikerketa Zerbitzura, Hizkuntza Garapenerako Atalera, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Programen Bulegora, Administrazio Orokorreko Bulegora, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta toki entitate interesatuei eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren batean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

E R A N S K I N A

Toki Administrazioaren esparruan hizkuntz normalizaziorako urteroko programak finantzatzeko 2001. urterako Akordioa

1.-Akordioaren esparru eta ezaugarriak.

a) Akordio hau euskararen erabilpena udal esparruan normalizatzeko Nafarroako Gobernuaren eta zenbait toki entitateren arteko Lankidetza Hizarmeneko Jarraipen Batzordeak hartu du, 2001 urteko urtarrilaren 25ean egindako bileran. Hori guztia Hitzarmeneko 4.3 klausulan xedatutakoaren arabera.

b) Akordio honen bidez ezartzen da, 2001 urterako, Nafarroako Gobernuaren eta aipatu Hitzarmena sinatu duten toki entitateen arteko lankidetza hizkuntz normalizazioaren arloan. Gainera haren aplikaziotik sortutako dirulaguntzak zehazten dira.

c) Toki entitate sinatzaileak honako hauek dira: Aezkoako Batzarra, Antsoaingo Udala, Aurizko Udala, Barañaingo Udala, Baztango Udala, Berriozarko Udala, Bortzirietako Euskara Mankomunitatea, Burlatako Udala, Lizarrako Udala, Uharte, Esteribar eta Arangurengo Zerbitzu Mankomunitatea, Malerrekako Mankomunitatea, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea, Orkoiengo Udala, Garesko Udala, Sakanako Mankomunitatea, Zaraitzu eta Erronkaribarko Batzarrak, Atarrabiako Udala eta Zizur Nagusiko Udala. Eta udaletako Euskara-zerbitzuen jarduera-esparruan Hitzarmenean sarturik dauden herriak biltzen dira.

d) 2001 urteari ez dagozkion gainerako kontuetan, Lankidetza Hitzarmenaren klausuletan ezarritakoa aplikatuko da.

2.-Hizkuntz Normalizaziorako Urteko Programa.

a) Hitzarmena sinatu duen toki entitate bakoitzak aurkeztuko du 2001eko martxoaren 31 baino lehenago eta Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiari zuzendurik, Hizkuntz Normalizazioko Programa bat, gutxienez, Hitzarmenaren 7. klausulan ageri diren atalak jasoko dituena.

b) 2001-2002 ikasturterako udal langileentzat proposatzen diren euskarazko prestakuntza eta birziklapen ekintzen kasuan, eskaerak aurkezteko epea 2001eko maiatzaren 31 arte zabalduko da.

3.-Kultur jarduerak.

Euskara sustatzeko kultur jarduerek Unibertsitateetarako eta Hizkuntz Politikarako Zuzendaritza Nagusiaren dirulaguntza izango dute, honako baldintza hauen arabera:

a) Gehienezko dotazioa 27.150.000 pezetakoa izango da, eta 43200-4600-455100 kontusailaren kargura ordainduko dira.

b) Laguntzen zenbatekoa honako irizpide hauen arabera ezarriko da:

-Udaleko Euskara Zerbitzuak hartzen duen esparruaren biztanle kopurua, biztanleko 100 pezetako moduluaren arabera. (Nafarroako Herrien Izendegia 1999-1-1eko datuak, Nafarroako Gobernuaren Estatistika Atalak argitaratua).

-Udaleko Euskara Zerbitzua osatzen duten teknikarien kopurua, teknikariko 500.000 pezetako moduluaren arabera.

-Herriguneen eta biztanleen dispertsioa, biztanleen % 40 edo gehiago 600 biztanle edo gutxiagoko guneetan bizi diren udalen euskara zerbitzu bakoitzeko 140.000 pezetako moduluaren arabera.

c) Hitzarmeneko 8.3. klausularen arabera, dirulaguntzak bi epetan ordainduko dira: % 50 Foru Agindu hau argitaratzearekin batera eta gainerako %50a urte bukaeran, eginiko gastuak agiri bidez justifikatu ondoren.

d) Sortzen diren laguntzak honako hauek dira:

TOKI ENTITATEA (Kultur jarduerak) EMANDAKOA ORDAINDUA

Aezkoa (Batzarra) 943.500 471.750

Antsoain 1.102.700 551.350

Auritz 802.200 401.100

Barañain 2.518.200 1.259.100

Baztan 1.414.100 707.050

Berriozar 1.041.200 520.600

Bortziriak (Euskar. Mankomunitatea) 1.336.900 668.450

Burlata 2.086.000 1.043.000

Lizarra 1.753.500 876.750

Huarte, Esteribar Aranguren (Zerb. Mank.) 1.388.600 694.300

Malerreka (Zerb. Mankomunitatea) 1.162.900 581.450

Nafarroako Iparraldea (Eusk. Mankom.) 2.641.600 1.320.800

Orkoien 1.000.300 500.150

Gares 709.400 354.700

Erronkaribar (Batzarra) 1.005.200 502.600

Sakana (Zerb. Mankomunitatea) 3.399.000 1.699.500

Atarrabia 1.400.600 700.300

Zizur Nagusia 1.439.700 719.850

GUZTIRA 27.145.600 13.572.800

4.-Udaletako Euskara Zerbitzuetako Teknikariak.

Udaletako euskara teknikarien kontrataziotik sortutako gastuak honako baldintza hauei lotuko zaizkie:

a) Gehieneko dotazioa 62.436.000 pezetakoa izanen da eta 43200-4600-455100 kontusailaren kontura ordainduko da.

b) Hitzarmenaren 9.5. klausularen arabera, dirulaguntzak bi epetan ordainduko dira: %50 Foru Agindu hau argitaratzearekin batera eta gainerako %50a urte bukaeran, eginiko gastuak agiri bidez justifikatu ondoren.

c) Sortzen diren laguntzak honako hauek dira:

TOKI ENTITATEA (Euskara teknikoak) EMANDAKOA ORDAINDUA

Aezkoa (Batzarra) 2.838.000 1.419.000

Ansoain 2.838.000 1.419.000

Auritz 2.838.000 1.419.000

Barañain 2.838.000 1.419.000

Baztan 2.838.000 1.419.000

Berriozar 2.838.000 1.419.000

Bortziriak (Eusk. Mankomunitatea) 2.838.000 1.419.000

Burlata 2.838.000 1.419.000

Lizarra 2.838.000 1.419.000

Huarte, Esteribar Aranguren (Zerb. Mank.) 2.838.000 1.419.000

Malerreka (Zerb. Mankomunitatea) 2.838.000 1.419.000

Nafarroako Iparraldea (Eusk. Mankom.) 8.514.000 4.257.000

Orkoien 2.838.000 1.419.000

Gares 2.838.000 1.419.000

Erronkaribar (Batzarra) 2.838.000 1.419.000

Sakana (Zerb. Mankomunitatea) 8.514.000 4.257.000

Atarrabia 2.838.000 1.419.000

Zizur Nagusia 2.838.000 1.419.000

GUZTIRA 62.436.000 31.218.000

5. Euskara Ikasteko Plana.

Nafarroako toki entitateen zerbitzuko langileek euskara ikasteko eta euskaraz birziklatzeko laguntzak ondoko baldintzen arabera emanen dira:

a) Gehieneko dotazioa 32.000.000 pezetakoa izanen da. Horietatik % 50 (16.000.000) 2001. urterako Gastuen Aurrekontuaren 43200-4600-455100 kontusailaren kargura ordainduko da, eta gainerako % 50a 2002. urterako Gastuen Aurrekontuaren kontzeptu beragatiko kontusailaren kargura. Dotazio hau haunditzen ahalko da aurrerago aurkeztutako eskabideen arabera eta 2001eko ekitaldi ekonomikoaren aurrekontuan erabilgarri dagoen diru kopuruaren arabera.

b) Dirulaguntzaren zenbatekoa Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak finkatuko du aipatu gehieneko dotazioa eta igorritako Urteko Programetan dauden eskaeren kopuru eta zenbatekoak kontuan hartuz.

2000/2001 ikasturteari dagokionez, gastuen agiriak ikasturtea akitu eta hurrengo bi hilabeteetan aurkeztu behar dira, hots 2001eko abuztuaren 31 baino lehen

6. Beste jarduera batzuk.

a) Udalen izenean dauden euskarazko komunikabideak sortu eta mantentzeko dirulaguntzak urtero egingo den deialdi berezi batek arautuko ditu. Bertan finkatuko da gehieneko dotazioa eta laguntzen zenbatekoa, adjudikazio irizpideak eta ordainketa-modalitateak.

b) Udal esparruan euskararen ezagupena zabaldu, haren transmisioa bermatu eta erabilpena sustatzeko kanpainek Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiaren elkar-laguntza eta diru laguntza izanen dute, beti ere une bakoitzean aurrekontuan erabilgai dagoenaren barruan.

Iragarkiaren kodea: A0102475