40. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

50/2001 FORU DEKRETUA, otsailaren 26koa, Azkoiengo Udaleko 1.374 metro koadroko herrilurraren onura soziala deklaratu eta haren desafektazioa onesten duena, gero Jofemar, S.A. enpresari saltzeko.

Azkoiengo Udalak Nafarroako Gobernuari 1.374 metro koadroko herrilurra desafektatzea onets dezala eskatu dio. Lur hori 10. poligonoko 109. lurzatian dago.

Proposatutako desafektazioaren xedea lur hori Jofemar S.A. enpresari saltzea da, ondoko lurretan dituen instalazio industrialak handi ditzan.

Azkoiengo Udalak zehatz-mehatz bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko otsailaren hogeita seiko bilkuran harturiko erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Azkoiengo Udaleko 1.374 metro koadroko herrilurraren onura soziala deklaratu eta haren desafektazioa onesten da. Lur hori 10. poligonoko 109. lurzatian dago.

2. artikulua. Azkoiengo Udalari baimena ematen zaio desafektatutako lursaila Jofemar S.A. enpresari saltzeko, ondoko lurretan dituen instalazio industrialak handi ditzan.

3. artikulua. Desafektazioaren onespena Azkoiengo Udalak gai honetaz onetsitako baldintza plegua hertsiki betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinetan adierazten baita herrilur hori herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira. Klausula hori kontratua eratzen duen agiri publikoan agertu beharko da eta Jabetza Erregistroan inskribatu.

4. artikulua. Azkoiengo Udalak espediente honen xede diren lurren mugak jarri beharko ditu eta katastroko kartografia ofizialean adierazi. Halaber, aldaketaren berri emanen die Nafarroako Zerga Ogasunari (Lurralde Aberastasunaren Zerbitzua) eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Egituren Zerbitzuari.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hogeita seian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0102314