40. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A N G U R E N

Salaketen jakinarazpena

30/1992 Legearen 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ondoko zerrendan agertzen diren salatuei, zeinen azken helbide ezagunak ere aipatzen baitira, zehazten diren zehapen espedienteak abiarazi direla ematen zaie aditzera. Espediente horiek Udaltzaingoak prestatu ditu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Erregelamendua urratzeagatik (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua).

Espedientea: 2001/2 zehapena. Jabea: Juan Huarte Alzua. Matrikula: NA-08713-R. Arau-haustearen lekua: Talluntxe industrialdea, M kalea, 4 zenbakia, Taxoare. Eguna: 2001-01-18. Ordua: 9:50. Zenbatekoa: 15.000 pezeta. Arau-haustea: ZEO 94.2.1 K - BSL 39.2 - ORD 42.3

Hamabost egun balioduneko epean, salatuek alegazioak aurkeztu eta haien alde egoki juzkatzen dituzten frogak proposatzen ahalko dituzte.

Halaber, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar egun balioduneko epean isuna ordaintzen ahalko da ehuneko hogei merkeago, egindako arau-hauste motari horrelakorik ezin aplika dakiokeenean salbu.

Arangurenen, bi mila eta bateko otsailaren hamabian. Alkate udalburua, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: A0101560