40. ALDIZKARIA - 2001eko martxoaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

23/2001 EBAZPENA, Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoko lehendakariak emana, suhiltzaileen lanerako 400 kasko erosteko gastua baimendu eta lehiaketa bidez esleitzeko espedienteari hasiera ematen diona. Hogei milioi (20.000.000) pezetatan (120.202,42 eurotan) erosiko dira.

Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuaren Partzuergoak lizitaziorako dei egin du, suhiltzaileen lanerako 400 kasko erosteko, baldintza orokor hauei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: suhiltzaileen lanerako 400 kasko.

-Esleitzeko prozedura: irekia.

-Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

-Izapidaketa: arrunta.

-Lizitazio prezioa: 20.000.000 pezeta (120.202,42 euro).

-Behin-behineko bermea: 400.000 pezeta (2.404,05 euro).

-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularren pleguan ageri dena.

-Proposamenen aurkezpena: Partzuergoaren Erregistro Orokorrean, Aralar kaleko 1ean, 31002 Iruñean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun naturalera arte.

-Proposamen teknikoak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: Suhiltzaileen parkeko lokaletan, Iruñeko Aralar kaleko 1ean, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta zazpigarren egun naturaleko 12:00etan; egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunean irekiko dira.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: Aralarko Suhiltzaileen parkeko lokaletan, Iruñeko Aralar kaleko 1ean, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita hogeita batgarren egun naturaleko 12:00etan; egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunean irekiko dira.

Administrazio klausula partikularren plegua eta agindu teknikoena aztergai daude, lehiatzaileen eskura, Iruñeko Aralar kalearen 1eko Suhiltzaileen parkean. Proposamen teknikoaren eta ekonomikoaren ereduak oinarrien pleguaren eranskinean ageri dira.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren bederatzian.-Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoko lehendakaria, Alfredo González Echarren.

Iragarkiaren kodea: a0102906