77. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 26a

Aurkibidea

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

191/2000 FORU DEKRETUA, maiatzaren 22koa, Nafarroako hondakin uren saneamenduari buruzko abenduaren 29ko 10/1988 Foru Legea garatzeko erregelamendua puska batean aldatzen duena.

197/2000 FORU DEKRETUA, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Gobernuaren zenbait argitalpenen salneurria finkatzen duena.

- Agintariak eta Langileak

AKATS ZUZENKETA, 186/2000 Foru Dekretuarena. Foru Dekretu horren bidez, Estatuaren Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatzeko prozesuei buruzko Errege Dekretuek aipatzen dituzten lan- kontratatu finkoak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuan sartzeko prozedura arautu zuen. Errege Dekretu horiek, zehazki, honako hauek dira: 811/1999 Errege Dekretua, maiatzaren 14koa, lanaren, enpleguaren eta prestakuntzaren arloan INEMek egindako kudeaketari buruzkoa; 813/1999 Errege Dekretua, maiatzaren 14koa, Justizia Administrazioak funtzionatzeko behar dituen baliabide material eta ekonomikoez hornitzekoa; eta 2077/1999 Errege Dekretua, abenduaren 30ekoa, Estatuaren Ibilgailuen Parkeari atxikitako baliabideei buruzkoa.

EBAZPENA, 2000ko ekainaren 12koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko errehabilitazioko medikua izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duena.

506/2000 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Luis Iza Dorronsoro jauna, Javier Baigorri López jauna eta Marta Fernández Lana andrea, hurrenez hurren, Epaimahaien eta, hala denean, Hautapen Batzordeen mahaiburu-koordinatzaile, mahaiburu-koordinatzailearen ondoko eta idazkari-koordinatzaile izendatzen dituena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoan eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko hautapen prozeduren deialdian ezarritakoari jarraikiz.

481/2000 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak emana. Honen bidez onesten da Nafarroako Foru Komunitateko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomorako Traumatologia eta Zirugia Ortopedikoaren Ataleko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda.

482/2000 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak emana. Honen bidez onesten da Nafarroako Foru Komunitateko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomorako Anatomia Patologikoaren barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda.

488/2000 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak emana. Honen bidez onesten da Nafarroako Foru Komunitateko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomorako Otorrinolaringologiaren barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu huts bat merezimenduzko lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda.

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako psikiatra izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Obstetrizia eta Ginekologia Ataleko buru izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Oftalmologiako Barrutiko sendagile espezialista izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

DEIALDIA, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko goi mailako informatika-teknikari lanpostu huts bat lekualdatze-lehiaketaren bitartez betetzekoa.

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

201/2000 FORU DEKRETUA, ekainaren 5ekoa, "Tuteran Zaragozako errepidean barna sartzeko bidea, N-232 errepidea zena, berritzeko lanen II. fasea: Europako plaza-Tutera hegoaldeko lotunea" (1. ardatza: Europako plaza-Barrenako biribilgunea; 2. ardatza: Barreneko biribilgunea-Eroskiko biribilgunetik Eroskin sartzeko biribilgunera bitarteko tartea; 3. ardatza: Eroskiko biribilgunea-Tutera hegoaldea-Fontellas tartea) izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzapena egiteko, presakoa dela deklaratzen duena.

466/2000 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Errepide proiektuak egiteko dokumentu lagungarriak prestatzeko Laguntza Teknikoa" izeneko lanen kontratazio espedientea onesten duena.

467/2000 FORU AGINDUA, ekainaren 9koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Nafarroako Errepideen Plan zuzentzailea II: 2000-2009" egiteko lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

EBAZPENA, 2000ko maiatzaren 5ekoa, Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak emana, "Ikuskapen eta kontrolaren kudeaketa" modulua erabiltzeko eta Siglo aplikazioko datu basearen sistema kudeatzailearekin lotzeko lizentziaren hornidura publizitaterik eta lehiarik gabeko prozedura negoziatuaren bidez "Espiral Informática, S.L." enpresari adjudikatzen diona. Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiko Kontsumo Atalean erabiliko da.

756/2000 EBAZPENA, maiatzaren 26koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren zentroetarako monotorizazio tresnen erosketa kontratatzeko gastua baimentzen duena (OB6/2000 lehiaketa).

819/2000 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Atarrabiako osasun etxea berritzeko obren gastua baimendu eta kontratazio espedienteari hasiera ematen diona.

ADMINISTRAZIO BAIMENA, Los Arcosen instalazio elektrikoa jartzeko, eta zehazki haren onura publikoa deklaratzen duena. 6693 A.T. - JAA/alt. espedientea.

- Beste Xedapenak

626/2000 FORU AGINDUA, ekainaren 5ekoa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Arreko (Ezkabarte) Arau Subsidiarioak UA-3 unitatean aldatzeko espedientea, Preciado Jiménez, S.L. enpresak sustatua, behin betikoz onesten duena.

627/2000 FORU AGINDUA, ekainaren 5ekoa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Bizkarreta-Gerendiango (Erroibar) Lerrokaduren Agiria 7. poligonoko 49. lurzatian aldatzeko espedientea, Aurelio Rey Belza jaunak sustatua, behin betikoz onesten duena.

628/2000 FORU AGINDUA, ekainaren 5ekoa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Piedramillerako Lerrokaduren Agiria 2. poligonoko 307 eta 308. lurzatietan aldatzeko espedientea, José Pablo Etayo Fernández de las Heras jaunak sustatua, behin betikoz onesten duena.

629/2000 FORU AGINDUA, ekainaren 5ekoa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Cintruenigoko Arau Subsidiarioak José María Ligués kaleko 44an aldatzeko espedientea, María José eta María Aránzazu Lozano Sánchez andreek sustatua, behin betikoz onesten duena.

85/2000 FORU AGINDUA, ekainaren 1ekoa, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, elkarteek, toki entitateek eta administrazio partzuergoek egiten dituzten sustapen eta inbertsio jarduerei laguntzeko deialdiak egiten dituena.

86/2000 FORU AGINDUA, ekainaren 1ekoa, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, hotel eta hostaletan turistei ostatu emateko establezimenduek, jatetxeek eta turismo jardueretako enpresek egiten dituzten inbertsioetarako laguntzen deialdia egiten duena.

59/2000 EBAZPENA, maiatzaren 26koa, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta "Matematikaren Munduko Urtea-2000" ekimenaren Nafarroako Batzordeak sinatu zuten Lankidetza Akordioaren testua onesten duena.

EBAZPENA, 2000ko maiatzaren 29koa, Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Artisautza erregulatzen duten arauak eta logotipoa onetsi eta kontrolak egitea "Instituto de Calidad Agroalimentaria de Navarra, S.A." sozietate publikoaren esku uzten duena.

420/2000 EBAZPENA, ekainaren 2koa, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Garesko "Servicios Arga-Valdizarbe, S.L" enpresaren lan hitzarmen kolektiboa (40/2000 espediente zenbakia) erregistratu, gordailatu eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena.

INGURUGIRO, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

OSASUN DEPARTAMENTUA. Botika bat Gorraitz-Olatzen irekitzea.

HERRILAN, GARRAIO ETA KOMUNIKAZIO DEPARTAMENTUA. Zehapen espedienteen ebazpena.

INDUSTRI, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIA. Jakinarazpen ediktuak.

OHARRA, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuak emana, Beraskoain aldeko lurzati berrantolamenduaren behin betiko oinarriak onesten dituena.

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- I T Z A G A O N D O A

1999ko kontuak

Udal Planeko aldaketa puntuala

- U K A R

Behin betiko onespena 2000ko aurrekontuari

- VILLAMAYOR DE MONJARDIN

Herrilur baten hasierako desafektazioa

- I R U Ñ A

Irekitzeko litzentziari uko

Ebazpenaren jakinarazpena

- L E D E A

Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala behin betikoz onetsirik. Eraikuntzaren baldintza estetikoak

Aurrekontuetako aldaketak behin betikoz onetsirik

2000ko aurrekontua hasiera batez onetsirik

2000ko plantilla organikoa

- O L A I B A R

Udal Planeko aldaketa hasiera batez onetsirik

- V A L T I E R R A

2000ko aurrekontu orokor eta bakarra behin betikoz onetsirik

- E G U E S I B A R

Plantilla organikoaren aldaketaren hasierako onespena (IV)

Enkantea, Gorraizko urbanizazio lanak kontratatzeko

- NOAIN (ELORTZIBAR)

"Aireporturako errepide zaharraren egokitzapena" lana egiteko presako lehiaketa irekia

"Noaingo hilerrian berrogei horma-hilobi eraikitzea" lana egiteko presako lehiaketa irekia

- I T Z A

Hasierako onespena urbanizazio proiektuari

- MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Lehiaketa, kamioi trinkotzailea erosteko

- B E R I A I N

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, Beriaingo Udalarendako bi udaltzain oposizio bidez hartzeko deialdian

- B A Z T A N

Jarduera sailkatua

Jarduera sailkatua

- C A B A N I L L A S

Jarduera sailkatua

- I T Z A

Jarduera sailkatua

Jarduera sailkatua

- D O N A M A R I A

Jarduera sailkatua

- F A L T Z E S

Jarduera sailkatua

- I R U Ñ A

Jarduera sailkatua

- T A F A L L A

Jarduera sailkatua

- D E I E R R I

Jarduera sailkatua

- A B L I T A S

Jarduera sailkatua

- A R A I T Z

Jarduera sailkatua

- B E R I A I N

Jarduera sailkatuak

- L O D O S A

Jarduera sailkatua

- M I L A G R O

Jarduera sailkatua

- NOAIN (ELORTZIBAR)

Jarduera sailkatua