I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
201/2000 FORU DEKRETUA, ekainaren 5ekoa, "Tuteran Zaragozako errepidean barna sartzeko bidea, N-232 errepidea zena, berritzeko lanen II. fasea: Europako plaza-Tutera hegoaldeko lotunea" (1. ardatza: Europako plaza-Barrenako biribilgunea; 2. ardatza: Barreneko biribilgunea-Eroskiko biribilgunetik Eroskin sartzeko biribilgunera bitarteko tartea; 3. ardatza: Eroskiko biribilgunea-Tutera hegoaldea-Fontellas tartea) izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzapena egiteko, presakoa dela deklaratzen duena.
Tuterako Udalak, 1998ko otsailaren 2an egindako osoko bilkuran, Foru Komunitatearen intereserako obrak Tuteran egiteko, Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren arteko hitzarmena onetsi zuen. Hitzarmena 1998ko martxoaren 16an sinatu zuten bi alderdiek.
Tuterako Udalak 1999ko urriaren 29an egindako osoko bilkuran "Tuteran Zaragozako errepidean barna sartzeko bidea, N-232 errepidea zena, berritzeko lanen II. fasea: Europako plaza-Tutera hegoaldeko lotunea" (1. ardatza: Europako plaza-Barrenako biribilgunea; 2. ardatza: Barreneko biribilgunea-Eroskiko biribilgunetik Eroskin sartzeko biribilgunera bitarteko tartea; 3. ardatza: Eroskiko biribilgunea-Tutera hegoaldea-Fontellas tartea) izeneko obrak egiteko proiektua onetsi zuen, haren onura publikoa deklaratu eta proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak okupatzeko beharra iragarri zuen.
Erabaki hori eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean egon zen hamabost egunez.
Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean egoteko aginduzko epea amaiturik, Tuterako Udalak, 2000ko maiatzaren 2an hartutako Erabakiaren bitartez, behin betikoz onetsi zuen proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda, aurkeztutako alegazioak osoko bilkuraren erabakian adierazten den moduan ebatzi ondoan.
Obren garrantzia eta premia justifikatuta dago jarduketa interes publikokoa delako; izan ere, obra horrek finantzazio publikoa du Nafarroako Gobernuarekin sinatutako Hitzarmenaren arabera. Aipatu jarduketa Nafarroako Errepide Sarea ukitzen duten Tuterako obren artean agertzen da eta horren barruan Zaragozako sarbidea aurreikusten da, hots, Tuteran sartzeko bide garrantzitsu eta jendetsua, bide-sistema den aldetik, jarduketa horien garapenaren baldintzapean dagoena.
Nafarroako Gobernuak, Tuterako Udalak alegatutako arrazoiak ikusirik, erabaki du justifikatuta dagoela desjabetzapenak ukituriko ondasunen eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak emandako eskumenen arabera, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi milako ekainaren bosteko bilkuran harturiko erabakiarekin bat etorriz,
DEKRETATU DUT:
Artikulu bakarra.-Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Tuteran Zaragozako errepidean barna sartzeko bidea, N-232 errepidea zena, berritzeko lanen II. fasea: Europako plaza-Tutera hegoaldeko lotunea" (1. ardatza: Europako plaza-Barrenako biribilgunea; 2. ardatza: Barreneko biribilgunea-Eroskiko biribilgunetik Eroskin sartzeko biribilgunera bitarteko tartea; 3. ardatza: Eroskiko biribilgunea-Tutera hegoaldea-Fontellas tartea) izeneko proietuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzen da.
AZKEN XEDAPENA
Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, bi milako ekainaren bostean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Toki Administrazioko kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.
Iragarkiaren kodea: A0005629