Iragarkia
77. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 26a
I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Agintariak eta Langileak
EBAZPENA, 2000ko ekainaren 12koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko errehabilitazioko medikua izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duena.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2000ko ekainaren 12an emandako Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko errehabilitazioko medikua izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi da.
1.-Arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen xedea da errehabilitazioko medikua izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez, eta txanda irekian, betetzea. Lanpostua, plantilla 4598 zenbakia duena, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuari atxikia dago.
1.2. Izendapenak nomina eta plantillako funtzionario bihurtuko du izendatua, eta Nafarroako Foru Komunitateko administrazioko funtzionarioei buruz indarra duten xedapenenetan adierazitako eskubide eta betebehar guztiak izanen ditu.
1.3. Lanpostua A mailakoa izanen da, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ordainsarien Behin-behineko Erregelamenduan eta gainerako xedapen aplikagarrietan ezarritakoaren arabera.
1.4. Hautapen probak gainditu eta deialdi honetako lanpostuan aritzeko izendatu ondoren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan sartu eta funtzionario bihurtzen den izangaiari Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean afiliatu eta alta emanen zaio, eta, horrela, araubide horrek ezarritako babesa izanen du.
Deialdi honetako lanpostuetarako izendatu eta jada eskubide pasiboen eta osasun eta gizarte laguntzaren araubidean afiliaturik dagoen funtzionarioak, hots, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Langileen Estatutuak eta gainerako xedapen osagarriek aipatzen duten araubidean afiliaturik dagoenak aukeratzen ahalko dute bertan jarraitu edo Gizarte Segurantzan afiliatu.
1.5. Izendatutako izangaiak destinoa non duen han bizi beharko du, eta horretarako bizilekua udalerri horretan eduki. Destinoa aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek.
1.6. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta administrazio organo eskudunek edozein unetan aldatzen ahalko dute.
2.-Izangaien betebeharrak.
2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Espainiako herritara izatea, edo Europako Batasuneko beste estatu batekoa, edo Europako Batasunak egin eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen arabera kasu honetan onar daitekeen beste estatu batekoa.
b) Adinez nagusia izatea.
c) Medikuntza eta Kirurgian lizentziatua izatea, "Errehabilitazio" berezitasunean, edo, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako, eskuratzeko egoeran egotea.
d) Dagozkion eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisiko zein psikikoa izatea.
e) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta Administrazio Publikoaren zerbitzutik bereizia ez izatea.
2.2. Aipatu baldintzak betetzen dituztela frogatu beharko dute lanpostua lortzen duten izangaiek, deialdi honetako zazpigarren oinarrian ezarritako epe eta moduan; eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean betetzen dituztela ulertuko da, eta hautapen prozedura osoan zehar, izendapena bitarte, haien jabe izan beharko dute.
3.-Eskabideak.
3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta, biharamunetik hasita, hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztuko dira. Eskabideak Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira. Eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduari lotu behar zaizkio, zeina Nafarroako Gobernuaren Argibide Bulegoan eskuratzen ahalko baita (Karlos III, 2, ataria); eskabidean, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.
Eskabidearekin batera, deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztien egiaztagiriak aurkeztuko beharko dira, behar bezala kautotuak.
3.2. Minusbaliotasunen bat dutenek denbora eta baliabide egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte egokitzapena beharrezkoa duten ariketak egiteko. Horrelakoetan, eskabidean adierazi beharko dute zein minusbaliotasun duten eta zein den eskatutako egokitzapena, eta eskabideari erantsi erakunde eskudunek minusbaliotasunari buruz luzatutako egiaztagiria.
3.3. Eskabideari erantsi beharko zaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontuan 1.000 pezeta sartu izanaren frogagiria, espedientea formalizatu eta azterketa eskubideak izateko.
3.4. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.
4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen Ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko.
4.2. Bazterturiko izangaiek, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hamar egun balioduneko epean, erreklamazioak aurkeztu eta egindako akatsak zuzentzen ahalko dituzte.
4.3. Erreklamazioak egiteko epea amaiturik eta horiek ebatzitakoan, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak Ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argita dadila aginduko du.
5.-Epaimahai kalifikatzailea.
5.1. Epaimahai kalifikatzailea honako kide hauek osatuko dute:
-Mahaiburua: Julio Sucunza Azcona jauna, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Administrazioaren eta Giza Baliabideen zuzendariordea.
-Ordezkoa: María Jesús Vicente Goicoechea andrea, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Sektoreetako Programen zuzendariordea.
-Mahaikidea: María Jesús Condón Huerta andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Bideko Ama Birjina ospitaleko errehabilitazioko medikua.
-Ordezkoa: Santos Moros García jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako ospitaleko medikua.
-Mahaikidea: Ana Garaikoetxea Zazpe andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Bideko Ama Birjina ospitaleko errehabilitazioko medikua.
-Ordezkoa: Santiago Martínez Gorostiaga jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ubarmin klinikako errehabilitazioko medikua.
-Mahaikidea: Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Langileen Batzordeko ordezkari bat.
-Ordezkoa: Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Langileen Batzordeko ordezkari bat.
-Mahaikide-idazkaria: Yolanda Castresana Martínez andrea, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Balorazio, Diagnostiko eta Orientaziorako Zentroko mediku orokorra.
-Ordezkoa: Miguel Javier Zugasti Moriones jauna, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Balorazio, Diagnostiko eta Orientaziorako Zentroko mediku orokorra.
Epaimahaia hautapen probak egin baino lehen eratu beharko da.
5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa, gutxienez, biltzen ez bada.
Organo kolegiatu horren eraketak balioa izateko, mahaiburuak eta idazkariak edo horien ordezkoek bertan egon beharko dute, bai eta kideen erdiek ere, gutxienez.
5.3. Epamahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta deialdia egiten duen organoari hala jakinarazi, baldin eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak horretarako ezarritako arrazoiak suertatzen direnean.
Halaber, izangaiek epaimahaiko kideak errefusa ditzakete aipatu arrazoiak izaten direnean.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen arazo guztiak.
5.5. Epaimahaiak proba batzuetarako edo guztietarako aholkulari espezialistei dei egiten ahalko die. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan besterik ez dira arituko, eta epaimahaiari horietan soilik emanen diote laguntza.
6.-Oposizio-lehiaketa nola eginen den.
6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan garatuko da, lehenbizi lehiaketaldia eta ondoren oposizioaldia eginen direlarik, oinarri hauetan adierazten den bezala.
6.2. Oposizio-lehiaketa 2000ko urrian hasiko da. Onartu eta baztertuen behin-betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean, probak hasteko tokia, eguna eta ordua zehaztuko dira. Ondoren, epaimahaiak, behar den unean, jendaurrera aterako ditu gainerako probak burutzeko iragarkiak, erregelamenduari jarraikiz.
6.3. Lehiaketaldia.
6.3.1. Alegatutako merezimenduak ondotik doan II. eranskineko baremoaren arabera puntuatuko ditu epeimahaiak.
Aldez aurretik, eskabidean halaxe eskatu dutenei, dei eginen die euskara maila frogatzeko ariketetara ager daitezen, II. eranskineko 4.4 puntuan aurreikusitako ondorioetarako. Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak ematen duen puntuazioa loteslea izanen da epaimahaiarentzat.
6.3.2. Merezimendu guztiak agiri bidez alegatu eta egiaztatuko dira, izangai bakoitzak lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, jatorrizko edo behar bezala kautotutako agiriak erakutsiz, bestela ez baitira aurkeztutzat hartuko.
6.3.3. Agirietan bildu beharko da baremoaren aplikaziorako beharrezkoa den informazio guztia. Bidezkotzat jotzen ez diren merezimenduak ez dira kontuan hartuko.
Epaimahaiak, edozein unetan, izangaiek azaldutako merezimenduen gaineko argibideak eta datu osagarriak eskatzen ahalko dizkie.
6.3.4. Lehiaketaldia ez da baztergarria eta 30 puntura bitarteko puntuazioa izaten ahal du, atalez atal banaturik, deialdiko II. eranskinean ezarritakoaren arabera, honela:
-Egindako zerbitzuak: 14 puntu, gehienez ere.
-Prestakuntza: 8 puntu, gehienez ere.
-Bestelako merezimenduak: 3 puntu, gehienez ere.
-Euskara maila: 5 puntu, gehienez ere.
6.3.5. Epaimahaiak baloratuko ditu izangaiek aipatu ataletako bakoitzean dituzten merezimenduak, eta ez du inolaz ere kontuan hartuko alegatu edo agirien bidez egiaztatu ez den merezimendurik, ez eta, atal bakoitzean, ezarritako gehieneko puntuazioa baino altuagorik emanen ere.
6.3.6. Lehiaketaldia bukatutakoan epaimahaiak Nafarroako Gobernuko iragarki oholean jendaurrean jarriko du izangai bakoitzak ateratako puntuazioa. Lehiaketaldian lortutako puntuazioa oposizioaldian lortutakoari gehituko zaio, horrela aterako delarik oposizio-lehiaketaren puntuazio osoa.
6.4. Oposizioaldia.
6.4.1. Oposizioak honako ariketa hauek izanen ditu:
Lehen ariketa: :
Izangai guztientzat berbera izanen den proba teoriko-praktikoa. Epaimahaiak deialdiaren xede den lanpostuaren eginkizunei buruz zehaztuko dituen galderen gainean idatziz azalpen bat egitea eta ondoren azalpena jendaurrean irakurtzea. Hori hasi baino lehen, epaimahaiak jakinaraziko du galdera kopurua, zenbat denbora izanen den horiek egiteko eta bakoitzak zer puntuazio izanen duen gehienez.
Bigarren hariketa:
Epaimahaiak zehaztuko dituen kasu praktikoen gainean idatziz azalpen bat egitea eta ondoren azalpena jendaurrean irakurtzea. Kasuak berberak izanen dira izangai guztientzat, deialdiaren xede den lanpostuaren eginkizunei buruzkoak. Hori hasi baino lehen, epaimahaiak jakinaraziko du zenbat kasu praktiko izanen diren, zenbat denbora izanen den horiek egiteko eta, hala denean, bakoitzak zer puntuazio izanen duen gehienez.
Epaimahaiak zozketa bidez zehaztuko du lehenbiziko ariketa irakurtzeko izanen den ordena, baita bigarren ariketarena zein ordenatan eginen den ere.
6.4.2. Oposizioko ariketen balorazioa, gehienez ere, 70 puntukoa izanen da; ariketak kontuan hartuta, honela banatuko dira puntuak:
Lehenbiziko ariketa: gehienez ere 35 puntu.
Bigarren ariketa: gehienez ere 35 puntu.
6.4.3. Oposizioko ariketak baztertzaileak izanen dira, eta horietako bakoitzean bazterturik geldituko dira ariketa bakoitzari emandako gehieneko puntuazioaren erdia, gutxienez, erdiesten ez duten izangaiak.
6.4.4. Mahaikide bakoitzak bere kalifikazioa eginen du, eta kalifikazio guztien batezbesteko aritmetikoa izanen da ariketa bakoitzari dagokion puntuazioa. Emandako puntuazioen artean ehuneko berrogeiko aldea edo handiagoa dagoenean (kide bakoitzak eman dezakeen puntuazio altuenaren gainean kalkulatuta), besterik gabe baztertuko dira kalifikazio handiena eta txikiena, eta gainerako kalifikazioekin aterako da batez besteko puntuazioa.
6.4.5. Ariketa bakoitza amaiturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta aurreko ariketak egin diren tokietan, ariketak gainditu dituzten izangaien zerrenda, eta lortutako kalifikazioa; halaber, oposizioaren hurrengo ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua adieraziko dira, gutxienez hura egin baino 48 ordu lehenago.
6.4.6. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidatzeko baimena eraman beharko dute. Aurkezten ez diren izangaiak edo, epaimahaiak ariketak irakurtzeko finkatzen duen egunean, agertzen ez direnak bazterturik geldituko dira.
6.4.7. Hautapen probak egiteko, hala eskatu duten izangai minusbaliatuentzat, denbora eta baliabide aldetik egokitzapenak eginen dira, eskabidean adierazitakoaren arabera.
7.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.
7.1. Azken ariketaren kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta azken ariketa egin den tokian, probak gainditu dituztenen zerrenda, izangai bakoitzak ariketetan izandako puntuak batu eta azken emaitza horren arabera ordenaturik, eta Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dio probak gainditu eta puntuazio altuena lortu duen izangaien aldeko izendapen proposamena. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.
Hautapen proben azken emaitzetan berdinketarik izanez gero, oposizioaldian puntuaziorik gorena eskuratzen dutenen alde eginen da. Eta berdinketak jarraitzen badu, 1. puntuan, hots, merezimenduen baremoan egindako zerbitzuei dagokien horretan, puntu gehien lortu dituenaren alde.
7.2. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusian aurkeztu beharko ditu deialdiko 2. idatz-zatian ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak.
7.2.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa ez bada, izangaiak agiri hauek aurkeztu beharko ditu:
a) Nortasun Agiri Nazionalaren edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna egiaztatzen dituen agiri baliokidearen fotokopia konpultsatua.
b) Deialdiko 2. oinarrian eskatutako tituluen fotokopia konpultsatua edo, bestela, hori eskuratzeko eskubideak ordainduak daudela egiaztatzen duen ordezkagiriarena.
c) Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Atalak luzatutako agiria, interesatuak karguari dagozkion eginkizunak betetzea eragozten dion eritasunik edo akats fisiko zein psikikorik ez duela adierazten duena.
Minusbaliotasunen bat alegatu duten izangaiek, arestikoaz gainera, minusbaliotasun hori deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela frogatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko dute, balorazio eta orientabiderako talde eskudunek luzatua.
d) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetarako ezgaiturik edo gabeturik ez dagoela eta inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik ez dela bereizia izan adierazten duena.
e) Zin egin edo hitz ematea Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta Legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela.
Nafarroako beste Administrazio Publiko bateko -deialdia egin ez duen bateko- langile finkoa izanez gero, aurrekoez gainera, beste agiri hau aurkeztu beharko du izangaiak: beste Administrazio horretan izangaiak duen espedientean sarrera, antzinatasun, maila, egoera administratibo eta abarri buruz azaltzen diren inguruabar eta aurrekari guztien egiaztagiria.
7.2.2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa izanenz gero, izangaiak agiri hauek aurkeztu beharko ditu:
a) Deialdiko 2. oinarrian eskatutako tituluaren fotokopia konpultsatua edo, bestela, hori eskuratzeko eskubideak ordainduak daudela egiaztatzen duen ordezkagiriarena.
b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario egiteko, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak eskatutako dokumentazioa.
Minusbaliotasunen bat alegatu badu, izangaiak, arestikoaz gainera, minusbaliotasun hori deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela frogatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko du, balorazio eta orientabiderako talde eskudunek luzatua.
7.3. Aipatu epean, eta behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan salbu, agiri horiek aurkezten ez dituenak ezin izanen da izendatu, eta haren jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira; hori ez da eragozpen izanen, hala ere, eskabidean faltsukeria egiteagatik erantzukizuna izateko.
7.4. Aurreko idatz-zatian aurreikusitakoa gertatuz gero, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak baja beteko du probak gainditu dituztenen zerrendan, 7.1 oinarriak aipatzen duen horretan, hurrengoa den izangaiarekin, eta honekin, betiere, aurreko idatz-zatietan adierazitako prozedura bera erabiliko da.
8.-Izendapena, lanpostu hutsaren esleipena eta jabetza hartzea.
8.1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duen izangaia Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen funtzionario izendatuko du, errehabilitazioko medikuaren lanpostua betetzeko, eta lanpostua esleituko dio, Ebazpen bidez.
8.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.
8.3. Izendatutako izangaiak lanpostuaren jabetza hartuko du hilabeteko epean, izendapena jakinarazten denetik hasita. Epe horretan eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badu, Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Kasu horretan 7.4 idatz-zatian ezarritakoari jarraituko zaio.
8.4 Baldin eta funtzionario bihurtu eta, lanpostuan aritu gabe, jabetza hartutako egunetik aurrerako borondatezko eszedentzia eskatu eta ematen bazaio izangairen bati, egun horretan beste administrazio publiko batean zerbitzuak ematen aritzeagatik, lanpostu huts hori 7.4 idatz-zatian ezarritakoaren arabera beteko da.
9.-Errekurtsoak.
Deialdi honen kontra, baita haren oinarrien eta egintzen kontra ere, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz (lege hori ekainaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).
Iruñean, bi milako ekainaren hamabian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.
I. ERANSKINA
ESKABIDE EREDUA
................. jaun/andreak, adinez nagusia, ...... zk.ko Nortasun Agiri Nazionalaren (edo nortasun agiri baliokidea) jabe, ...........(e)n (..............) 19....(e)ko .......aren ...(e)an jaioak, nazionalitate................, egungo helbidea ..........(e)ko (..........) .................... kalean duenak, ......... posta kodea, .......... telefonoa eta lantokiko ............. telefonoa.
Zure aurrean agertu eta honako hau dio:
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko .................... izateko ..... lanpostu ......... bidez betetzeko deialdian, .........(e)ko ...... zk.ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen hartan, onartua izatea eskatzen duela, ondotik aipatzen den txandan:
Txanda irekia
Igoera txanda (*)
Minusbaliatuentzako txanda murriztua (*)
Karguan aritzea eragozten dion eritasunik edo akats fisiko zein psikikorik ez duela.
Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez duela.
Ez dela diziplina espediente bidez inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez dagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.
Deialdian aipatzen den titulazioa baduela.
Azterketa egiteko eskubideak ordaindu dituela, deialdian ezarritako moduan ordaindu ere, eta horren ordezkagiria erantsi duela.
Eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela, eskabideak aurkezteko emandako epea amaitzen den egunean.
Minusbaliatua dela, eta horregatik eskatzen duela ondoko egokitzapena, adierazitako arrazoiengatik. (Beste orri batean zehaztuko dira minusbaliotasunaren nondik norakoak eta eskatzen diren egokitzapenak)
Minusbaliatua dela frogatzen duen agiria, erakunde eskudunak luzatua, aurkezten duela
Euskara Gaitasun Agiria edo ofizialki haren baliokidetzat jotzen den beste agiri bat aurkezten duela (*)
Euskaraz badakiela frogatzeko proba egitea eskatzen duela (*)
Horregatik guztiagatik,
Eskatzen du eskabide hau onar dadila eta, horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko ............... izateko ..... lanpostu ........ bidez betetzeko deialdian onar dezatela.
Iruñean, 20....(e)ko ............aren ....(e)an.
(Sinadura)
(*) Deialdian horrelakorik eskatzen bada, soilik.
NAFARROAKO GOBERNUA. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA.
II. ERANSKINA
Merezimenduen baremoa
1.-Egindako zerbitzuak
1.1. Lehian dagoen lanpostuan, langile finkoa izanik, edozein Administrazio Publikotan emandako zerbitzuak. Urte bakoitzeko, puntu bat.
1.2. Lehian dagoen lanpostuan, aldi baterako langilea izanik edo bitarteko gisa, edozein Administrazio Publikotan emandako zerbitzuak. Urte bakoitzeko, 0,7 puntu.
1.3. Administrazio Publikoetan fakultatibo lanetan, langile finkoa izanik, emandako zerbitzuak. Urte bakoitzeko, 0,3 puntu.
1.4. Administrazio Publikoetan fakultatibo lanetan, aldi baterako langilea izanik edo bitarteko gisa emandako zerbitzuak. Urte bakoitzeko, 0,2 puntu.
Atal honetan ez da 2.2.1 idatz-zatian lan egindako denbora baloratuko; egoiliar gisa emandako zerbitzuak Prestakuntzaren atalean baloratuko dira bakarrik.
Zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak, egoera hori deklaratu zenean izangaiak zuen lanpostuan emandakoak bailiran kontatuko dira.
Urte bat baino gutxiagoko aldiekin hainbanaketa eginen da. Lanaldi partzialean emandako zerbitzuak ere, denboraren arabera baloratuko dira.
Goiko ataletan adierazitako zerbitzuak denbora berean eman baldin badira, puntuazioak ezin izanen dira batu; altuena besterik ez da hartuko.
Atal honetan, gehienez ere, 14 puntu eskuratzen ahalko dira.
2.-Prestakuntza
Honako hauek baloratuko dira, baldin eta eskuratu nahi duen lanpostuarekin zerikusia badute:
2.1. Prestakuntza unibertsitarioa:
2.1.1. Lizentziatura graduan bikain edo sari berezia: puntu bat.
2.1.2. Doktore gradua: 2 puntu (cum laude, 0,5 puntu gehiago).
2.2. Prestakuntza espezializatua:
2.2.1. Egoitza aldi osoa egitea BME programa nazionalean edo graduondokoentzako irakaskuntza programa onetsia duen zentro batean egina izatea: 4 puntu.
2.2.2. Erakunde edo zentro publikoek edo unibertsitateetako zentroek antolatu edo kreditatutako prestakuntza jardueretan parte hartzea: kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ordu), 0,025 puntu. Ordu kopururik zehazten ez duten ziurtagiriei kreditu bati dagokion puntuazioa emanen zaie eta ikasturte osokoei 12 kredituri dagokiena. Gehienez ere 2 puntu.
BME espezialitatearen programaren barreneko irakaskuntza orduak ez dira baloratuko.
2.2.3. Biltzar edo jardunaldietan aurkezturiko ponentzia
LEHENBIZIKO HIRU SINATZALEAK ATZERAGO
Nazioartekoa 0,2 0,05
Nazionala 0,1 0,025
Autonomikoa 0,05 0,0125
Gehienez ere 3 puntu.
2.2.4. Administrazio edo erakunde publikoen beka edo saria jaso duten lan zientifiko edo ikerlanak: nazioartekoak badira 1,5 puntu, nazionalak badira puntu bat, eta autonomikoak 0,5 puntu. Gehienez ere, 3 puntu.
2.2.5. Aldizkari espezializatuetan argitaraturiko lanak: lehenbiziko hiru sinatzaileen artean bada, 0,2 puntu, eta horien atzetik bada, 0,05 puntu. Gehienez ere, 2 puntu.
2.2.6. Liburu argitalpenak eta kolaborazioak: egile nagusia bada, 0,4 puntu; kolaboratzailea bada, 0,2 puntu. Gehienez ere, puntu bat.
Bateragarriak izanen dira ikerlan baten komunikazio edo ponentziagatik eta lan horren argitalpenarengatik ematen diren puntuazioak.
Deialdiaren xede den lanpostuan aritzeko gaikuntzarik ematen ez duten titulazio ofizialak ez dira merezimendutzat hartuko.
2.2.2. atalaren barrenean, baloratuko dira, halaber, bertan adierazitako zentroez landara beste erakunde batzuek antolaturiko prestakuntza ekintzak, Administrazioaren aginduz egin baldin badira edo Administrazioak homologatu baldin baditu, bai eta sindikatuek "Administrazio Publikoetako Prestakuntza Etengaberako Itunak" programaren barrenean antolaturikoak ere.
Atal honetan, guztira, 8 puntu lortzen ahalko dira, gehienez ere.
3-Bestelako merezimenduak.
Atal honetako 3.1, 3.3 eta 3.4. puntuetan adierazitako merezimenduak baloratuko dira, bakar-bakarrik, lortu nahi den lanpostuarekin zerikusia baldin badute:
3.1. Sektore publikoan edo unibertsitateetan antolatutako prestakuntza ekintzetan irakasle gisa parte hartzea: 10 ordu edo kreditu akademiko bakoitzeko, 0,2 puntu. Gehienez ere, 2 puntu.
3.2. Europako Batasuneko hizkuntza ofizialak, agiri ofizial bidez egiaztatua: 0,5 hizkuntza bakoitzeko. Gehienez ere, 1,5 puntu.
3.3. Beka eta prestakuntza egonaldiak: 0,2 puntu hilabete bakoitzeko, gehienez ere 1,5 puntu.
3.4. Sektore publikoan ofizialki eratutako kontsulta edo aholkularitza organo zientifiko-teknikoetan parte hartzea, urte batez gutxienez: 0,2 puntu urteko. Gehienez ere, 1,5 puntu.
Atal honetan 3 puntu lortzen ahalko dira, gehienez ere.
4.-Euskara maila
4.1. Nafarroako Gobernuak luzatutako Euskararen Gaitasun Agiria edo horren baliokidea den titulua: 5 puntu.
4.2. Hizkuntza Eskola Ofizial batean gainditutako ikasturte bakoitzeko: puntu bat.
4.3. Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzeko: 0,41 puntu.
Maila horien pareko ezagutza frogatzen ahalko da Hizkuntz Politikarako Zuzendaritza Nagusiaren aurrean probak eginda: gehienez ere 5 puntu.
Aipatu probak egin nahi dituzten izangaiek eskabidean adierazi beharko dute.
III. ERANSKINA
Gaiak
1. gaia.-Gizarte Zerbitzuei buruzko martxoaren 30eko 14/1983 Foru Legea. Haren printzipioak. Legearen helburuak. Jarduketa arloak.
2. gaia.-Minusbaliatuak gizartean integratzeari buruzko apirilaren 7ko 13/1982 Legea. Legearen printzipioak. Eskubidearen titularrak. Minusbaliatuen prebentzioa. Kudeaketa eta finantzazioa. Lanean integratzea.
3. gaia.-Gizarte Zerbitzuen baliabideen programazioa minusbaliatuen arloan.
4. gaia.-Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Ezgaitasunak dituzten Pertsonen Atala: edukia eta dituen baliabideak.
5. gaia.-Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Minusbaliatuen Balorazio, Diagnostiko eta Orientaziorako Zentroa. Eginkizunak.
6. gaia.-1991ko martxoaren 15eko 357/1991 Errege Dekretua (1991ko martxoaren 21eko 69. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), Kotizazio gabeko prestazioei buruzko arautegi indarduna, Kotizazio gabeko Pentsioen arloan, garatzen duena, bereziki lehen kapituluari dagokionez.
7. gaia.-Urritasuna, minusbaliotasuna eta elbarritasuna. Kontzeptuen definizioa. Aurrekoen maila neurtzeko eskalak: orokorrak eta berariazkoak.
8. gaia.-Gorputzeko kaltea eta hura baloratzeko sistema nagusiak:
1.-AMA taulak, "Amerikako Medikuntza Elkartearen gidak, kalte iraunkorrak ebaluatzeko".
2.-Melenec sistema, "Sistema Europeo de Barme International des Invalidités post-traumatiques", Masson argitaletxea, Paris, 1991.
3.-Aseguru pribatuen ordenamenduari eta gainbegiratzeari buruzko azaroaren 8ko 30/1995 Legearen zortzigarren xedapen gehigarria, pertsonei eginiko kalteen balorazioaren gainekoa. Lege hori 1997ko martxoaren 13an emandako Ebazpenaren bidez garatu zen, eta 72 zenbakiko EAOean argitaratu, martxoaren 25ean. (RCL-1997, 704).
9. gaia.-Abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretua, Minusbaliotasun mailak aztertu, aitortu eta kalifikatzeko prozeduerei buruzkoa (2000ko urtarrilaren 26ko 22. EAOa) eta Errege Dekretu honen ondorengo akats zuzenketa (2000ko martxoaren 13ko 62. EAOa).
10. gaia.-Errehabilitazioko laguntza teknikoak. Materialak. Aulki gurpildunak. Ibiltzeko laguntza-tresnak. A.V.D.etarako laguntza teknikoak. Laguntza teknologikoak errehabilitazioan. Komunikazio sistema alternatiboak ezgaitasuna duten haurrentzat.
11. gaia.-Komunikazioaren trastornoak. Apraxia: kontzeptua, diagnostikoa, ebaluazioa eta errehabilitazio tratamendua. Afasia: kontzeptua, diagnostikoa, ebaluazioa eta errehabilitazio tratamendua. Laringektomizatuak: ebaluazioa eta errehabilitazio tratamendua
12. gaia.-Beso-zangoetako ortesiak. Oinarri orokorrak eta ezaugarriak.
13. gaia.-Terapia fisikoaren oinarriak. Termoterapia: sailkapena, jarraibideak eta debekuak. Elektroterapia: sailkapena, jarraibideak eta debekuak. Ornoen trakzioa: sailkapena, jarraibideak eta debekuak. Hidroterapia: sailkapena, jarraibideak eta debekuak.
14. gaia.-Garuneko odol-hodietako istripuak. Ebaluazioa medikoa eta errehabilitaziokoa. Errehabilitazio tratamendua eta ezgaitasunaren balorazioa.
15. gaia.-Garezur eta entzefaloko traumatismoak. Ebaluazioa medikoa eta errehabilitaziokoa. Errehabilitazio tratamendua eta ezgaitasunaren balorazioa.
16. gaia.-Bizkarrezur-muinaren lesioak. Ebaluazioa medikoa eta errehabilitaziokoa. Errehabilitazio tratamendua. Espastizitatearen tratamendua bizkarrezur-muineko lesioan. Ezgaitasunaren balorazioa.
17. gaia.-Ebaluazioa eta errehabilitazio tratamendua artritis erreumatoidean eta espondilitis ankilopoiektikoan. Ezgaitasunaren balorazioa.
18. gaia.-Bihotzeko errehabilitazioa. Bihotzeko errehabilitazio programen aldiak eta jarraibideak. Ezgaitasunaren balorazioa bihotzeko eritasunetan.
19. gaia.-Arnas aparatuko errehabilitazioa. Errehabilitaziorako jarraibideak eta programak biriketako butxaketazko eritasun kronikoan, fibrosi kistikoan eta sabelaldeko eta bularraldeko kirurgian. Ezgaitasunaren balorazioa biriketako eritasunetan.
20. gaia.-Miopatiak haurtzaroan. Sailkapena. Errehabilitazio tratamendua. Ezgaitasunaren balorazioa.
21. gaia.-Mielomeningozelea: diagnostikoa, balorazioa eta errehabilitazio tratamendua. Ezgaitasunaren balorazioa.
22. gaia.-Eskoliosia. Etiologia. Sailkapena. Diagnostikoa. Errehabilitazio tratamendua: zinesiterapiako eta ortesiko teknikak. Ezgaitasunaren balorazioa.
23. gaia.-Zifosia. Etiologia. Diagnostikoa. Errehabilitazio tratamendua: zinesiterapiako eta ortesiko teknikak. Ezgaitasunaren balorazioa.
24. gaia.-Gerrialdeko mina. Gerrialdeko minaren ebaluazio medikoa eta errehabilitaziokoa. Gerrialdeko min kronikoaren errehabilitazio tratamendua: atsedena, terapia fisikoa, ortesia eta botikak, jarraibideak.
25. gaia.-Min kronikoa. Minaren oinarri neurofisiologikoak. Minaren ebaluazioa eta tratamendu medikoa eta errehabilitaziokoa.
26. gaia.-Goiko gorputz-adarreko nerbioen lesio periferikoak. Errehabilitazio tratamendua. Ortesia. Ezgaitasunaren balorazioa.
27. gaia.-Beheko gorputz-adarreko nerbioen lesio periferikoak. Errehabilitazio tratamendua. Ortesia. Ezgaitasunaren balorazioa.
28. gaia.-Balorazio funtzionalaren eskalak.
29. gaia.-Lan bidezko terapia. Lan bidezko terapiaren oinarri orokorrak.
30. gaia.-Ibileraren biomekanikoa. Ibileraren osagai eta aldiak. Ibilera aztertzeko metodoak. Ibilera normala. Ibilera patologikoa.
31. gaia.-Goiko gorputz-adarren ezgaitasunen balorazioa: anputazioak, odol-hodietako eta hezur eta hezur-junturetako gaitzak.
32. gaia.-Beheko gorputz-adarren ezgaitasunen balorazioa: anputazioak, odol-hodietako eta hezur eta hezur-junturetako gaitzak.
33. gaia.-Jaioberriaren azterketa.
34. gaia.-Urtebete bitarteko haurraren garapen normala.
35. gaia.-Urtebetetik 3 urte bitarteko haurraren garapen normala.
36. gaia.-Estimulazio goiztiarra Down sindromean.
37. gaia.-Haur itsuaren garapena. Ikusmeneko defizitak dituzten haurren estimulazioa.
38. gaia.-Haur gorraren garapena. Entzumeneko defizitak dituzten haurren estimulazioa.
39. gaia.-Haurraren garuneko paralisia. Definizioa, sailkapena eta balorazioa.
40. gaia.-Haurraren garuneko paralisiaren tratamendu medikoa eta errehabilitaziokoa.
41. gaia.-Tratamendu goiztiarrak: Bobath, Vojta, Peto.
Iragarkiaren kodea:
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
