77. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Agintariak eta Langileak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako psikiatra izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako psikiatra izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedaturikoa betetzeko asmoz, Epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaiak izendatzeko proposamena aurkeztu du. Aipatu deialdia 1999ko irailaren 8ko 112. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako psikiatra izateko bi lanpostutarako izendapen proposamena onesten da, honako hauen aldekoa hain zuzen:

JESUS MARTINEZ LARREA

LUIS FERNANDEZ RODRIGUEZ

2. Argitara bedi hori dena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi milako ekainaren batean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: A0005483