77. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- VILLAMAYOR DE MONJARDIN

Herrilur baten hasierako desafektazioa

Udal honek ondotik ematen den erabakia hartu zuen, boz batez, 2000ko martxoaren 8an egin osoko bilkuran:

Herrilur hau hasiera batean desafektatzea: 1. Poligonoa, 580 A lurzatia, 486 metro karratuko azalera. Lurzati hori Víctor del Villar Tolosa jaunari trukatuko zaio, 1. poligonoko 346. lurzatiko 475 m2-ko puska baten aldera, nekazaritzako lurzatiak ureztatzeko idoia egin beharrez.

Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen da, hilabeteko epean bidezko alegazio edo erreklamazioak egin daitezen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 140. Artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 143. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Villamayor de Monjardinen, bi milako apirilaren hamabian. Alkatea, María Puy Goñi Ayúcar.

Iragarkiaren kodea: A0003784