I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Agintariak eta Langileak
AKATS ZUZENKETA, 186/2000 Foru Dekretuarena. Foru Dekretu horren bidez, Estatuaren Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatzeko prozesuei buruzko Errege Dekretuek aipatzen dituzten lan- kontratatu finkoak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuan sartzeko prozedura arautu zuen. Errege Dekretu horiek, zehazki, honako hauek dira: 811/1999 Errege Dekretua, maiatzaren 14koa, lanaren, enpleguaren eta prestakuntzaren arloan INEMek egindako kudeaketari buruzkoa; 813/1999 Errege Dekretua, maiatzaren 14koa, Justizia Administrazioak funtzionatzeko behar dituen baliabide material eta ekonomikoez hornitzekoa; eta 2077/1999 Errege Dekretua, abenduaren 30ekoa, Estatuaren Ibilgailuen Parkeari atxikitako baliabideei buruzkoa.
2000ko ekainaren 12ko 71. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emandako Foru Dekretu horretan eranskina falta dela oharturik, ondotik ematen da.
ERANSKINA
Izena:
N.A.N.: .....................
Helbidea: .......................... Herria:
Posta Kodea: ............................
Telefonoa: .......................
Adierazten du:
........................... lan egoeran (1) dagoela. .......................... lanpostuan ari dela, ..... maila/taldean, honako atxikipen organikoaren pean:
-Departamentua:
-Erakunde autonomoa:
-Zerbitzua:
-Unitatea, zentroa edo bulegoa: ...................... lanpostuan aritzeko (2) behar den tituluaren kopia konpultsatua erantsi duela.
Langile transferitua dela, Nafarroako Foru Komunitateko eginkizun eta zerbitzuak Estatuko Administraziora eskualdatzeko maiatzaren 14ko 811/1999, maiatzaren 14ko 813/1999 edo abenduaren 30eko 2077/1999 Errege Dekretuen indarrez.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileentzako neurriei buruzko uztailaren 2ko 11/1996 Foru Legearen bigarren xedapen gehigarrian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituela.
Horregatik guztiagatik:
Eskatzen du:
Eskaera hau aginduzko epean eta moduan aurkeztutzat hartu eta, horrenbestez, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutupeko funtzionarioen taldean sar dezatela, arautegi horretan eta aplikagarri zaizkien gainerako legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoarekin bat.
Iruñean, 2000ko ................aren ...........(e)an.
(Sinadura)
(1) Jardunean, zerbitzu eginkizunetan, seme-alaba zaintzeko eszedentzia berezian.
(2) A eta B maila/taldeetan sarturiko langileentzat bakar-bakarrik.
Iragarkiaren kodea: A0005721